BERRIZ ERE HUTSETIK HASTERA
M.A. Mintegi
(Erein, 2008)
Arazoak ditu Idoiak aitarekin edo, hobeto esanda, Idoiaren aitak bere arazoak pagarazi nahi izan dizkie etxekoei: amari eta Idoiari.
Neskak ezin du egoera jasan eta alde egingo du etxetik bizitza berrantolatzeko asmoz. Donostiara etorriko da lanera, gerora Dublinera alde egiteko asmoz. Baina askotan gertatu ohi den bezala, maitasuna aterako zaio bidera.
Idoiak –gizonekiko mesfidati- beldurrez eta zalantzaz ekingo dio bere lehenego bikotea izango den mutilarekiko harremanari eta, haren laguntzaz, oroitzapen gaixtoak betiko uxatzen saiatuko da.
Zuzen eta toles handirik gabe kontatutako istorioa, akzio handirik gabekoa –“mezuak” istorioa garaitu du-, neskaren beldurra-eta partekatzera bultzatu nahi gaituena; izan ere, emakumeen aurkako bortizkeria da liburuaren ardatza.
Donostiako anbiente pijoteroko pertsonaiak, ez oso sinesgarriak. Ez da gizon txukunik agertzen kontakizun osoan. Halakoak ote gara?
Erraz eta gustura irakurtzen den lantxoa, Mintegiren euskara garbi eta arinaz. Irakurri. Mutilak agian apur bat lotsatu egingo zarete: Kontuz, denak ez gara horrelakoak! Tamalez, ez dut uste neskek arrei buruzko bere uste gaiztoak asko leunduko dituztenik nobelatxoa irakurritakoan.
Rafa L.
Joandako udaberrian Migel Angelek bisita egin zigun eskolan;
"Heriotza zuriz jantzita" bere liburuko sekretotxuak kontatu zizkigun . Bere idazteko grinaz hitz egin zigun, euskarari beti izan dion maitasunaz. Lizarrustiko basoetan libre hazitako ume hura nola bihurtu zen gaztetxo orduko Beasain hartan. Eta CAFen delineante laneko ardurekin apur bat alboan utzitako idazteko pasioaz. Egun, behin fabrikakoa utzita... benetan zoriontsu egiten duen langintzan -idazten- emango duen. Lana eta lana beti emaitzen oinarrian.
Nortzuk ote dira Migel Angel Mintegirekin dauden tipo horiek?
(2012-02-14)