FOTOGRAMAK
Goiatz Labandibar
(Elkar, 2016)
Hamaika ipuin proposatzen dizkigu
Goiatzek bere bigarrengo ipuin-bilduma honetan. Berarentzat abiapuntu izan
diren argazkiak erakusten dizkigu, ezer ezkutatu gabe. Irudikatu zuk zeure
istorioa ipuin bakoitza irakurri baino lehen, ea idazlearekin bat zatozen.
Goiatzek oso bide bitxiak topatu
ditu bere pertsonaientzat.
Maitasun istorioa topatu duzu hemen?
Negozioaren porrota?
Idazlearen
kontakizunetan emakumeak dira protagonista, emakume ausart, indartsu, irmo,
arazoei aurre egiten dietena adorez. Guregandik urrun burutzen diren istorioak,
baina gure inguruko andrazkoen eguneko kezka eta buruhausterekin zerikusi handia
dutenak. Neska gazteak, nerabeak, gazteak, emakume helduak. Guztiak ataka
larrietatik ateratzen ahaleginduko direnak, gehienetan tamalari gailenduko
zaizkionak.
Irakurketa
ez da erraza. Ipuinak laburrak dira, ez jostagarriak. Apurka apurka dastatzen
joateko liburua. Norberak bere ganbaratik ere zerbait jaisten eta nahasten. Gozatu
ederra.
Rafa L.
http://www.eitb.tv/eu/bideoa/sautrela-2014-2016-sautrela-2015-2016/5313/114902/goiatz-labandibar-idazlea/