2012-11-12

ULTRAMOREA


ULTRAMOREA

Nancy Huston

(Alberdania, 2012)


Kanada aldeko Albertako herrixka batean bizi da Lucy. Aita eliza protestanteko artzaina da eta familian bizi den giroa nahiko itogarria egiten ari zaio neskari. Mundua ulertzeko premia larriak jota dago Lucy. Jainkoari buruzko zalantzak, nerabezaroko komunikatu beharrak ezin ditu ase guraso tradizional horiek eta umeak besterik ez baititu etxean. Libreta beltza izango da bere aukerako laguna eta berari kontatuko dizkio bere barneko guztiak.
Baina neskaren salbazioa izango da Bernard. Alderrai dabilen gizona da Beauchemin doktorea. Elizako artzainak bere etxean hartuko du lan egiteko baimena galdu duen medikua eta adiskidetasuna baino zerbait gehiago dena sortuko da Bernard eta Lucyren artean. Neskak Bernardekin esandako eta bizitako guztiak kontatuko dizkio bere egunerokoari eta, bide batez, guri.
Lucy bera da narratzailea, oso gertutik biziko ditugu bere ardura eta ezinegona.
Kapituluak motzak dira oso. Pentsarazten digun irakurketa da, baina ez zaigu batere astuna egingo (benetan esaten dizuet).
1936. urtean  pentsamoldeak eta kezkak aspaldiko kontuak irudi dakizkiguke, baina egun gaztetxoek bizi dituztenetik ez dabiltza oso urrun. Animatu eta irakurri.
Rafa L.


Zatitxo bat irakurgai duzue helbide honetan:


9 comments:

Anonymous said...

ULTRAMOREA. Irakurri berri dudan liburua polita eta irakur erraza iruditu zait. Protagonista Lucy izaneko 13 urteko neska bat da eta aita apaiza du. Berak ez du bere bizitza ulertzen, eta hainbat zalantza ditu, bere zalantza gehienak jainkoaren ingurukoak dira, baina galderak ez dizkio etxeko inori egiten aita apaiza duelako. Hau guztiaren ondorioz, Lucy itota dago eta eguneroko bat idaztea pentsatu du, bertan ez baita inor bere atzetik gauzak zuzentzen ibiliko, egunerokoan edozer gauza idatzi dezake eta berak nahi duen bezala, horrek asko lagunduko dio bere bizitzan.
Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, izan ere, irakurketa ez da astuna eta ulertzeko erraza da. Animatu irakurtzera!!!!
Aiora M.-4.B (2012-2013)

Anonymous said...

"Ultramorea" liburua asko gustatu zait. Gazteentzako oso aproposa da, Nekazal giroan kokatua dagoen istorio honetan, lehortea eta gosetea dira, erlijio eta tradizioei lotuta dagoen familia honek sufrituko dituen gaitz nagusiak, beraien biziraupena zailagotuz. Lucy protagonista, 13 urteko neska errebeldea da, eta gurasoei azaldu ezin diena egunero koaderno batean idatziko du.
Jon Irastorza 4.A

Anonymous said...

Naiz eta Rafak Liburu hau irakurtzea gomendatu,ez zait interesgarria iruditu. Nere ustez akzioa falta zitzaion istorioari. Kontatzen zuen istorioa ondo zegoen baina aspergarria zen. Lucy-ren bizitza oso tristea iruditu zait baina istorioa aurrera zijoala zerbait obentzen joan da, batez ere Bernard-en etxera lan egitera dijoanean. Nik liburu hau gure edadeko gazteei gomendatzen diet, jakiteko nola bizi ziren leheno pertsonak eta zer nolako pisua zeukan erlijioak pertsonen bizitzetan.
Anton E. V.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Egunerokoan idazten dituen sentimenduak eta pentsamenduak interesgarriak iruditu zaizkit, eta protagonistarekin nahiko identifikatuta sentitu naiz. Erlijioari buruz asko hitz egiten du, eta jainkoarengan ez duela asko sinisten ikusten da. Medikuaren pertsonaia ere asko gustatu zait, Lucy errespetatzen duelako eta bere pareko bat bezala tratatzen duelako.
Orokorrean liburu hau edozein gazteri gomendatuko nioke, entretenigarria eta laburra delako, baina batez ere gai askoren inguruan ausnarketak egitera bultzatzen duelako.

Oihana Berakoetxea 4.A 2012-13

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, oso interesgarria iruditu zaidalako. Istorio honek kontatzen digu Lucy izeneko 13 urteko neskato batek, bere egunerokoan idazten dituela bere bizitzan zehar gertatzen zaizkion hainbat gauza, batez ere ezin dituenak esan, familiako arazoak,erlijiosoak … Liburua edozeini gomendatuko nioke irakurtzeko erreza da eta.
Idoia.O 4A
2012/2013

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria eta ederra iruditu zait. Liburu hau Lucy izeneko neska baten amodioari buruzkoa da. Lucy Albertako herrixka batean bizi da, Kanadan, baserri batean, bere gurasoekin, bi anaiekin eta arrebarekin. Egun batean bere aitak etxera ekartzen du Bernard Beauchemin doktorea, orain alderrai ibiliko zen gizona. Lucy maitemindu egiten da gizon honekin. Adiskideak egiten dira eta hori baina zerbait gehiago lortzen dute. Azkenean zer gertatzen den jakin nahi baduzu, anima zaitez liburu hau irakurtzera. Liburu hau gure adineko gazteei gomendatzen diet.

Unai A. 4A 2012-13

Anonymous said...

Liburu hau irakurtzeko oso eraza eta erraz ulertzekoa. Hamahiru urte bete berri dituenean libreta batean bere egunerokoak idazten asten da. Lehorte izugarri baten ondorioz, beraien etxean etxean aitak edonor eramaten du jateko emateko. Halako batean mediku izandako gizaseme bat hartzen dute etxean, Lucy, liburuko protagonista, berataz maitemintzen hasten da, ama honetaz ohartuta etxetik bidaltzen du eta bere gauzak erretzen ditu. Alabak bere bizitza egiteari ekiten dio, medikuak irakatsitako hainbat aholkuei esker. Edonori gomendatuko nioke rakurtzeko.

Aitzol G 4A 2012-13

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Lehenik eta behin oso erraz irakurri dut eta bestetik oso entretenigarria iruditu zait. Esan beharra daukat, erabat protagonistaren ideien edo dionenaren alde nagoela eta erabat kontra gurasoek dituzten pentsamenduekiko. Istorio honetan, beraiek bizitzen ari diren bizimoduari buruz hitz egiten da batez ere, hala Nola, igarotzen ari diren krisiari buruz, erlijioari buruz, sentimendu berriei buruz… Munduari, gazteok edukitzen ditugun sentimenduei…buruzko istorioak gustuko badituzue, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet!

Izaro O. 2012-2013 4A

Anonymous said...

Niri “Ultramorea” liburua ez zait gustatu. Bertan 13 urteko neska bat koadernotxo batean idazten du bere sentimenduak, egunen zehar gertatutako gauzak, pentsamenduak … Bere aita oso erlijiosoa da eta gauza gehienak bekatu bezala hartzen ditu.Neska librea izan nahi du, ez du erlijio horretan segi nahi eta bere iritzi eta arrazoi guztiak bertan kontatzen ditu. Liburua motza da eta ulertzeko erraza, ala ere ez nuke gomendatuko zeren eta istorio bat zehatza ez da gertatzen eta niretzat interesgarria ez da.

Ane U. 4B 2012-2013