ORDAINA
Philip K. Dick
(Mettok, 2015)
Liburuari izena ematen dion ipuinean
–Ordaina–; poliziak dena kontrolatzen duen munduan, Jennings bere lanaldia
bukatu ondoren, memoria gabe utzi dute; ikertu duen geroa ikuskatzeko makinari
buruzko informazioarik zabal ez dezan. Berak jakin izan zuen noizbait zein
izango zen bere etorkizun latza eta kontratuaren diruaren ordez jasotzeko hobetsiko
duen lansariko objektu ezdeusek –berak aurretik aukeratutakoak– emango diote
bizia salbatzeko erakusbidea.
Beste hamar ipuinetan antzeko istorioak
proposatuko zaizkigu. Gizakien pertsonalitate eta memoria aldaketa usu erabiltzen
ditu botereak, gizakiek ez dute beraien nortasun ziurtasunik ere. Gerra hotzeko
garaiko ipuinak dira, errusiarrak eta estralurtarrak dira etsairik handienak.
Berrogeita hamar-hirurogei
hamarkadako ipuinak dira eta zahar kutsukoa egiten zaigu eskenategia: ez
ordenadorerik, komunikazio akastunak, ez sakelakorik, espaziontziak kutre
samarrak irudikatzen ditugu… Baina gizakiak itota bizi (?) dira, automatikoki,
erroboten menpe askotan, duintasuna galduta, etsirik… mixeria oso modernoak.
Gustura hasi nintzen ipuin hauek
irakurtzen, baina bukaerako astuntxo egin zaizkit. Agian denak jarraian
irakurri izan ez banitu! Hasi, behintzat, eta esango didazue.
Iradokiko zaizuen
irakurketan lehenengo sei ipuinak irakurtzea proposatuko zaizue.
Rafa L.