2012-11-18

MONSTER HIGH


MONSTER HIGH
Lisi Harrison
(Mezulari, 2010)



Hamabost urteko bi neska berri Salem herriko Merston Institutuan. Bata Melody Carver
bere familiarekin Oregonera etorri berria. Bera jakin gabe munstro mutil batekin gustatuta geratuko da.
Bestea Frankie Stein, oso polita, izan munstroa bada ere. Harro dago oso bere itxuraz, baina DARa denez sekulako presioa jasaten du bere izaera ezkutatu dezan; bere jostura, torloju eta azala gordean mantendu ditzan. Baina neska den bezalakoa azaldu nahi du; eta ez du mutil eder normiekin ligoteoan ibiltzeari uko egin nahi.
Egoera nahasi samarra da, ez oso alaia. Azkenerako gauzak okertu egingo dira… edo ez?



Fantasiazko istorioak gozatzen ditugunean ez zaigu gehiegi axola pertsonaien sinesgarritasuna eta
moldeak. Hala ere nobelan gazteek azaltzen dituzten hutsalkeriak nabarmena, kontsumorako
demasako grinak, bizitzako ardura bakarra arroparekikoa izateak, marketako morrontza ia erabatekoak atentzioa ematen digute eta gehiegizko iruditzen azkenerako. Horrelakoak al dira gazte amerikarrak?
Institutuetako kontakizunek dauzkaten ezaugarri eta ohiko pasarteak azaltzen dira: ligeak,
koadrillaren barneko liskarrak, neska hiperguapoen hantustea…

Hain modan dauden munstro, banpiro eta pertsonaia arraroen munduak; noiz eta… diferentea izatea, taldetik aparte ibiltzea, ideia propioak edukitzea hain gaizki ikusita dagoenean.
Kasualitate ote?


Modako liburua. Entretenigarria? Agian. Irakurri eta esango didazue.


Rafa L.





Egileak berak egiten duen promozioaren bideoa:


1 comment:

Anonymous said...

LIburu hau oso polita eta entretenigarria da, pixkabat nahasten da bi historia kontatzen baiditu. Gainera fantasia puntu txiki bat du, hau da, mustroetaz hitzegiten du(banpiroak, giza-otsoak....) Momentu batzuetan superfiziala irudituarren asko gustatu zait. Ez dut zati gogokorik, orokorrean oso liburu ona iruditu zait. Edozeini gomendatuko nioke, ez bai da zaila irakurtzen.


Alaitz M.
2012-2013
3.A