2013-04-19

PRINTZE TXIKIA


PRINTZE TXIKIA
Antoine de Saint-Exupery
ELKARLANEAN



Hau da Elkar argitaletxeko webgunean topatuko duguna:

Abenturak alde batera utzirik, liburu honek bakardadea eta adiskidetasunari buruzko hausnarketa pausatu eta poetikoa eskaintzen digu; haztearekin batera, haurtasuna bertan behera ez uztea proposatzen digu, baldin eta haurtasuna galderekin, irudimenarekin, xalotasunarekin, benetakotasunarekin lotzen bada. Horregatik guztiagatik, haurrentzat baino gehiago, helduentzat idatzi den haur baten historia irudi dezake, edota haurrek helduekin batera irakur dezaketena. Bestalde, jakitunek Saint-Exupéryren alter egoa ikusi uste izan dute bai narratzailearengan bai, batik bat, Printze txikiarengan; halaber, Arrosa emaztearekin identifikatu dute, eta badirudi egileak hari eskaini nahi izan ziola Printze txikiaren bigarren partea, baina asmo hori hutsean geratu zen, zeren, Frantzia menderatuak eta hegazkinekiko grinak hartaraturik, pilotu idazleak azken hegaldi bat egin baitzuen Grenoble eta Annecy-ko eskualdeak fotografiatzeko (1944-VII-31). Ez Saint-Exupéryren hegazkina ez gorpua, printze txikiarena bezalaxe, ez ziren lur gainean agertu.

----

Liburu hau bizitzan irakurri beharrekoa da, baina ezin izango duzu irakurri behin bakarrik; hirutan, lautan, hamaika aldiz... beti zerbait berri topatuko diozu. 

2013-04-17

GZON IKUSEZINA

GIZON IKUSIEZINA
H.G. Wells
-1897-




Azken boladako gauza al da zientzia-fikzioa? Askok genero honi hasiera eman zion autoretzat dute Wells. 1895ean "the Time Machine" idaztean, atea ireki zion gerora hainbat garatuko zen generoari. Aspaldian irakurri nuen eta ez naiz oso ondo oroitzen, berriz leitutakoan iruzkin normalagoa egingo dizuet.

Artean Wikipediako informazio hau irakurri eta ulertzen saiatu:

hitzen batekin arazoak?
http://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=acquaintance

The Invisible Man is a science fiction novella by H. G. Wells published in 1897. Originally serialised in Pearson's Weekly in 1897, it was published as a novel the same year. The Invisible Man of the title is Griffin, a scientist who has devoted himself to research into optics and invents a way to change a body's refractive index to that of air so that it absorbs and reflects no light and thus becomes invisible. He successfully carries out this procedure on himself, but fails in his attempt to reverse the procedure. Instead, his plight becomes known. When he attempts to enlist the aid of a former acquaintance, he is betrayed. So Griffin decides to murder his betrayer and begin a "Reign of Terror".
While its predecessbors, The Time Machine and The Island of Doctor Moreau, were written using first-person narrators, Wells adopts a third-person objective point of view in The Invisible Man.
Klasiko Unibertsalak bilduman itzulita dago eta jarraiann daukazuen estekan jaitsi dezakezue bai EPUB edota PDF gisa. Mila esker berriz ere Armiarmako lagunei.

http://armiarma.com/liburu-e/

Rafa L.

2013-04-16

IPUIN BATEAN BEZALA

IPUIN BATEAN BEZALA
Joan Mari Irigioen
(Elkar, 2002)


Aspaldian irakurri nuen liburu hau. Orduko oharrak-eta galduta dauzkat eta ezin dizuet gauza handirik esan. Ez zidan aho-zapore gozorik utzi; beraz, ez dut berriro irakurtzeko asmorik. Bilaketa eginda, gogoratu dut istorioa: neska drogazale ohiari bere iraganak zorionerako planak hondatuko dizkio.

Esteka hauek erabil ditzakezue informazio gehiagoren bila:

http://kritikak.armiarma.com/?p=757
http://euskaljakintza.com/ipun-batean-bezala-joan-mari-irigoien/
http://kritikak.armiarma.com/?p=676


2013-04-11

VAMPIRIA


VAMPIRIA
Aitor Arana
(SM, 2010)


Mende luzeetan banpiroek itxaron izan duten aukera iritsi zaie azkenean. Valatek jakin izan duenez, badago neska bat, Joana –protagonista- bere genetika berezia tarteko, banpiro bihurtuko balitz, egun argiz ibili ahal izango litzatekeena. Dohain hori Aitalehenaren bitartez gainontzeko banpiro guztiei pasa ahal izango liezaieke gero, zorion osoan bizi ahal izan zezaten betiko. Baina pozgarri eta onura izan behar zuen ahalmenak hondamendia ekarriko dio banpiro-jendeari.

Istorioa galopan doa une oro, erritmo eroan, ezin geldirik: akzioa, fantasia, irudimena… pasada bat. Dena, noski, oso irreal eta sinesgaitza, baina zoragarria.

Liburu honekin bi pauso aurrera egin ditut. Batetik apur bat jasangaitz egiten zitzaidan banpiroen moda yankiri hartuta nion higuintxoa gainditu dut: liburuko istorioa zoragarria iruditu zait. Bestetik “Bost ahizpa” liburuaz gero txoko samarrean neukan Aitor Arana beste moduan ikusi dut oraingo lan honetan: borobila, sormenez blai, bizi.

Rafa l.

EZIN DUZUE INOLA ERE LIBURU HAU IRAKURRI GABE PASATZEN UTZI.

2013-04-10

URTEBETE ITSASARGIAN


URTEBETE ITSASARGIAN
Miren Agur Meabe
(Elkar, 2006)



Jon hamahiru urteko mutikoa uda-pasa eramango dute osaba
“faroleroarengana”, Bilbotik Garraitzetara. Osaba Alejandrok erakutsiko dizkio itsasertzeko sekretuak Joni. Eta bere kasa topatuko ditu mutilak amodioaren lehen printzak Mirraren azalean eguzkia islatzen duten kresala tantetan. Halaxe, egun haietan, farozain laguntzaile izateaz gain, bestelako zaintzailea ere izan nintzen: itsaslaminak bere ezkatekin itsas barrenari bezala, nire abuztu grisari bere irribarrearekin argi egin zion neskarena.


Baina gerra iritsiko da Garraitzetara –Kalaportu eta Arranondotik barrena-, zoriona bat-batean mikaztu eta zapuztuz. Berri txarrak hasiko dira: aita gudara, errepresioa, bonbardaketak. Jonen haurtzaro zoriontsua bukatu da. Kontakizuna gehienbat pertsonaietan zentratuta izatetik historia
argi erakusteko ahalegintzera pasako da. Gudako gertakizunen kronologia zehatza egingo du testuak, istorioari xarma apur bat lapurtzen diona historiaren mesedetan.

Ariketa poetiko handiak egiteko eremu zailetan ihardun du Miren Agurrek liburu honetan, eta bai Jonen istorioa, bai gure aurrrekoek inoiz nahi izan ez zuten guda haren historia erakargarri suerta dakizkigun lortu. Emaitza bikaina.

Rafa L.

e-liburutegian eskuragarri

2013-04-09

TXIMELETA TATUAJEA


TXIMELETA TATUAJEA
Philip Pullman
(Erein, 2003)

Chrisek, gurasoak bereizi berri dituen mutilak, kasualitatez ezagutuko du Jenny. Eta Chrisentzat hori izango da lehen maitasun esperientzia. Eta Jennyrentzat, lehendik ere nahikoa maitasun esperientzia triste izandako neskarentzat, hau izango da maitatuta –maitasun samur eta benetakoaz- sentituko den lehenengo aldia. Bortizkeria sartuko da tartean eta akabera iluna izango du narrazioak.

Amodio istorio polita izan zitekeena, polizia pasadizo zozo eta astun batzuekin nahastean, pikutara joaten da eta geldo eta gaitza bihurtzen da. Pullmanek oso gainetik deskribatzen dizkigu pertsonaiak eta ezin dugu beraiekin bat egin. Istorioaren trama arras sinesgaitza da; izan ere, erabat dago manipulatuta, egoerak oso daude behartuta denek azken eskena tragiko-txapuzero batera erman gaitzaten.

Esandakoa gutxi balitz, didaktismo kaskar batez jazten zaigu askotan kontakizuna eta Irlandako arazoa aipatzen duenean oso ikuspegi partzialaz egiten du.
Eta errematea: itzulpena kaskarra da eta liburuan, askotan, inprenta erratuekin egiten dugu topo.

Galtzagorri Elkarteak bere 2004ko Liburu Gaztea lehiaketarako proposatzen duelako sartzen dugu hau irakurgaien artean. Nik, behintzat, ez diot inori irakurtzeko –gutxiago erosteko!- gomendatuko. Bada gure denbora eta sosak (15,50 €) hobeto erabiltzeko aukerarik!

Rafa L.

2013-04-08

KULERO SALATZAILEAK


KULERO SALATZAILEAK
M.A. Mintegi
(Aizkorri, 2010)


Rafa, ustekabean, eskola heroi bihurtuta ibili da Ikasleen Egunean. Ospakizunari neurririk hartu ez eta zeharo mozkortu da; biharamunean ezer gutxi gogoratzen du. Rafa sexu nahaian ibili zitzaiola eta eraso egin ziola esaten du Monikak; eta halako zerbait izango zen; izan ere, Monikaren kuleroak Rafaren gelan azaldu dira goizean. Honek ondorio latzak izango ditu mutilarentzat: Justiziaren esku geratuko da eta luzetik amestuta zeukan Anerekiko harremana pikutara joango.

Guztien ahotan dabilen gaia ekarri du Migel Anjel Mintegik bere liburu honekin: sexu abusuena eta honen inguruko gezur eta salaketa faltsuek egin dezaketen minari buruz. Gure parranda egiteko ereduen egokitasuna ere zalantzan jartzen da nolabait.

Pertsonaiak oso dira gertukoak eta sinesgarriak. Denok ezagutzen dugu inguruan antzeko historiarik bizitu izan duenik. Protagonistaren istorioaren erdian Aneren egunkaria tartekatu du idazleak. Honek pausatzeko eta apur batean hausnartzeko aukera ematen digu irakurleei, istorioaren zurunbiloan harrapatuta geundenak.
Erritmo handia eta bizia. Tirada batean irakurri nahi izango duzuena. Gazteak parrandero eta desmadratu samarrak izatearekin batera sentimendu zabal eta barnekoen jabe ere badirela erakusten digun kontakizuna. Irakurri beharrekoa (eta inoiz egin behar ez dena gogoraraziko diguna!)


Rafa L.




Idazleari buruz gehiago jakiteko:
http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/migel-anjel-mintegi-larraza?q1=

2013-04-03

IZENIK GABEKO HIRIA - CODE LYOKO 2


CODE LYOKO 2 – IZENIK GABEKO HIRIA
Pierdomenico Baccalario
(Mensajero, 2010)

 

            Aurreko liburuan (Lurpeko gaztelua) Aelita superordenagailutik ateratzea lortu zuten Jeremyk-eta. Korrika eta presaka konputagailua itzali behar izan zuten XANA gaiztoak irtengo ez bazen; baina Hopper profesorea eta Anthea –Aelitaren ama- bideojokoaren barruan geratu ziren eta bertan daude oraindik. Haiek askatu ahal izateko informazioa biltzen hasiko dira gazte ausartak. Bilaketa honetan profesoreak utzitako bere lanaren arrastoa diren erreplika ordenadoreak topatuko dituzte Kadic-etik urrun, zein ondoko etxean, Yumik, Ulrichek, Jeremyk eta Aelitak berak.

            Sorpresak izango dira kontakizunean: Aelitak duela hamar urteko kontuak argituko dizkion aspaldiko lagun batekin egingo du bat, Odd lelotuta geratuko da Evarekin, Kadic-era iritsitako neska berriarekin, eta XANA gaiztoa ez da geldirik egongo eta bere asmo makurrak lortzetik hurren dabilela emango du.

            Irakurketa arina eta atsegina, erritmo bizikoa, ezin utzizkoa. Pasadizo handirik gabe joan da liburu hau, baina ondo mantendu du istorioaren tentsioa eta grinatsu gaude hirugarren zatia, honen jarraipena, esku artean noiz hartuko. Istorio zirraragarri, baina xalo eta konplikazio handirik gabekoen zalea bazara, zuretzat dira Jeremy Belpoisen abenturak.
 
Rafa L.