2012-10-15
ETA NI ZER?
ETA NI ZER?
Fernando Morillo
(Elkar, 2004)
Hamasei urteko neska bat da Larraitz: alaia, jatorra... baina ez da polita, eta horrek min ematen dio. Ahizpa bat du: Usoa. Bera bai, bera polita da eta mutil guztiak atzetik ditu; baina Usoaren atzetik daude, Larraitzen atzetik ez.
Kontatzen den istorioa amodiozkoa da, gaur egungo gazteon kasuan denez, pertsonaiak gustatu egiten ziaizkigu eta hauen istorioa ere bai. Nobela hau amodiozkoa da, baina aldi berean, alde dibertigarri bat ere badu.
Gaur egungo gazteak bizitzen dituzten amodiozko istorioak gustatzen bazaizkizu, eta zu zer edo zein zaren jakin nahi baduzu, ipuin hau zuretzat egina da. Beraz, ausartu zaitez ETA NI ZER?ekin. Ez zara damutuko!
Nerea del P. 3B 2005-06
---------
Oso zoritxarreko dela uste du Larraitzek itsuskoa delako edo, behintzat, ez bere ahizpa bezain polita. Ahaleginak egingo ditu egoerak eragiten dion amorrua eta frustrazioa gainditzen. Neskak ahizpa bezalakoa izatera behartuko du bere burua. Horretarako oso harreman ilun eta etsigarrian murgilduko da: mutil lagun zarpail eta desatsegin batekin hasiko da besteren ezean. Eskerrak Adrianek lagunduko diola zurrunbilo horretatik ateratzen!
Gazteen edertasuna beraien barnean dagoela liburuaren tesia izanda, harritzekoa da kontakizuna ez gehiago sakontzea pertsonaien barnean eta hain kanpotik aurkeztea hauek. Sexua ez dela garrantzitsuena erakutsi nahi digun istorioa zabarki kontatutako sexuz gainezka datorkigu, ia sexu-patologiaren mugetan mugitzen den gazteria marraztuz. Hasierako arazoa egunekoa izan eta liburuari abiapuntu polita ematen badio ere, oso bide irreal eta sinesgaitzetan murgiltzen da gero istorioa.
Morillok ohi duen bezala kapitulu motzak erabiltzen ditu, liburu irakurterraza eta atsegina eginez. Atseginago izango litzateke, hala ere, behingoz bere filosofeoak alde batera utziko balitu, eta pertsonaien benetako baitan sakontzen ahaleginduko balitz.
Gazteak hormonontzi hutsak ez direlakoan ados bagaude, beste errespetuzko trataera eta, seguruenik, beste liburu klase merezi dutela pentsatuko dugu ere.
Rafa L.
---------
Larraitz neska adoleszentea da. Dioenez, itsusia da eta ez du inoiz maitasunaren berri izango. Baina berak gutxien espero zuen momentuan, aspaldiko lagun bat topatzendu: Adrian. Biak lagun minak bihurtzen dira. Adrianek Larraitz ulertzen du, homosexuala baita. Zer gertatuko ote zaio? Bilatuko al du bere gustuko mutilik?
Istorio hau errealista iruditzen zait, gaur egungo neska gazte askori hori gertatzen baitzaie. Kontakizuna ez du sorpresa handirik; baina, hala ere, librua "engantxatu" egiten du.
"Royito" istorioak gustatzen bazaizkizu, eta nahiko ondo bukatzen direnak gustatzen bazaizkizu... Anima zaitez!
Jone P. 3A 2005-06
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
3 comments:
Liburu hau asko gustatu zait, oso polita da eta oso ondo adierazten du itxusia zarenean barrutik zer sentitzen den. Liburu hau 14 urtetik aurrera dituztenei eta batez ere momentu hortik pasatzen ari den jendeari eta amodiozko istorioak gustatzen zaienei gomendatzen diot. Liburua ez da luzea eta nahiko erraza da irakurtzeko.
Liburua asko gustatu zait, gaur egun itxura fisikoarengatik arazoak edukitzen ditu jende askok Larraitzek bezalaxe. Usoa aldiz oso mutil zalea da gehiegi agian, beraiekin jolasten du eta Larraitzek aldiz ez. Larraitz Usoaren mutil lagunarekin enrroiatzen da eta orrek Usoari min handia ematen dio. Liburu hau irakurle guztiei gomendatuko nieke.
Mireia M. 3DBH 2011-2012
Liburu hau oso interesgarria eta irakurtzeko erraza iruditu zait, gaur egun jende askiri pasatzen zaiolako besten itxurarekiko eta izaerarekiko inbidia izatea. Bukaeraldea ulertzea pixka bat kosta zaidan arren azken azkenetako ataletan dena azaltzen da. Beraz, liburu errak irakurtzea gustoko duen edonori gomendatuko nioke irakurtzea.
Ibai G. 3-A 2012-2013
Post a Comment