2012-10-17

BAGDADEKO AURPEGIAK






BAGDADEKO AURPEGIAK
Juan Kruz Igerabide
(Erein, 2007)

Juan Kruz Igerabidek liburu honetan bi istorio ematen dizkigu, etengabean elkarrekin kiribilduko direnak. Bata Ali Kajim antzinako poeta-pentsalariari buruzkoa, antigoaleko Bagdaden kokatuta; bestea egun-egungo istorioa – Ali eta Jasmina protagonista dituena- gerrak suntsitutako Bagdaden garatzen dena.

Antigoaleko istorioari zenbaitetan Ekialdeko Ipuin klasikoen kutsua hartuko diogu; eta besteari, gure garaikoari, salaketa erreportajearen tankera.

Istorio zaharrak, pasadizoz betetakoak, Ali Kajim eta Omar kalifaren arteko adiskidetasun gotorra du ardatz. Bigarren istorioan, ia familia eta lurrarekiko lotura guztiak galdu dituzten anai-arreba bik aurrera egingo dute elkarri lagunduz eta elkarrekin egoteagatik bakarrik, beti herioren mugan.

Istorio bietan pertsonaia nagusiak eguneroko bizitzak dakartzan zailtasunak gainditzen ahaleginduko dira eta mina, arrangura, presondegia edota umezurztegiko atzaparretatik ihes egiten etengabeko gatazkan ikusiko ditugu.

Narrazioak erabiltzen duen artifizioak, bi istorioak etengabe nahastearenak, dexente zaildu egiten du istorio biak haria galdu gabe eta patxadaz jarraitu ahal izatea; izan ere, batzuetan badirudi kontakizun biak elkarrekin oso lotuta ez daudela eta bien arteko konbinatzea tartekatze mekaniko soilaz egin dela.
Gainontzekoan, umezurtzen istorioaren laztasuna leundu nahirik-edo, maitasun-musu eta malkoz bete digu istorioaren bukaera kulebroiaren mugak ukitzeraino.(nire uste apalean, J.K. Igerabideren liburuak hainbatetan hondatzen dituen moralina razioa).

Istorioak erakargarriak iritzita, gustura hasten den liburua; baina bukaerako astuntxo egin eta interesa galtzen duena.

Irakurri eta iritzia eman.
Rafa L.



Irakurri besteen iritziak ere :













44 comments:

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait gehiegi gustatu, nahasgarria iruditu zaidalako. Istorio zaharrak, pasadizoz betetakoak, Ali Kajim eta Omar kalifaren arteko adiskidetasuna kontatzen du. Bigarren istorioan, ia familia eta lurrarekiko lotura guztiak galdu dituzten anai-arreba bik aurrera egingo dute elkarri lagunduz eta elkarrekin egoteagatik bakarrik, heriotza ardatz dutela. Liburu hau 14 urtetik gorakoei irakurtzea gomendatuko nieke.


Egoitz G 4A(08-09)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustaut zait. Bi denbora azaltzen dira bata Erdi Aroa eta bestea oraingoa. Bata Ali Khajjamen bizitza eta Ali eta Jasminaren bizimodua Bagdad hiria. Hasieran piska bat nahastu egiten da bi denboraldi hauak ondo kokatu arte. Gehien gustatu zaidana oraingoa izan da, hau da Ali eta Jasminaren gora-beherak. Irakurtzeko nahiko erraza egin zait, lexikoa ere nahiko ona. Istorio hau erreala da, eta hainbat gertaerak tristura eta pena sortarazi didate nire bihotzean. Bukaera oso tristea egin zait, ez nuen espero, Ali txikia hilko zenik. Nik liburu hau, denei gomendatuko nieke irakur dezaten.

Anonymous said...

"Bagdadeko aurpegiak", oso liburu polita. Bi istorio kontatzen ditu, lehenengoan, Bagdad eta bertako pertsonen egoera eta bestean neska protagonistaren istorioa. Oso istorio gogorrak biak. Gu zein ondo bizi garen konklusiora iritsi naiz, nahiz eta beste askotan konklusio berdinera iritsi... Bukaeran negar malkoak erori zaizkit, istorioa irakurtzen joan naizen heinean bezala. Irakurtzea gomendatzen dizuet, merezi du.


Sugatz 4A

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait bertan kontatzen istorioa oso polita da. Bertan kontatzen istorioa ume batzuena da. Ama gerra batean hiltzen zaie eta aita eta aitona amonekin bizi dira. Hauek ere hil egiten dira eta orfanato baten sartzen dituzte baina hauek alde egin nahi dute. Eta beraien historia kontatzen dute.-Liburu hau irakurtzea gomendatuko nizueke eta gainera oso erraz irakurtzen da.

Eider T S 2007/2008 Ikasurtea

Anonymous said...

Bagdadeko aurpegiak, liburu hau ez zait asko gustatu egia esan, bi istoriak nahasten ditu eta batzuetan horrek nahastu egiten ninduen, bietan gehien gustatu zaidana Ali eta Jasminen istorioa izan da, bestea baino xamurtasun eta maitasun gehiago duelako. Bukaera ez zait asko gustatu egia esan. Beste zaitia esan daiteke ez zaidala gustatu, hau da Ali jakintsuarena, hori bai berak idazten zituen poemak gustatu zaizkit. Nik uste liburua gu baino zaharragoentzat dagoela egina, ala eta guztik irakurtzea gomendatzen dizuet.

Alazne J. 4A

Anonymous said...

Historia hau benetan tristea da nahiz eta kapitulu politak eduki.Liburu honek bi historia kontatzen ditu eta egia esan nahasgarria iruditu zait. Historia honek beste herrialde askotan jendearen bizitza nolako gogorra den erakusten digu.Historia batek Bagdad lehen nolakoa zen kontatzen digu eta besteak berriz oraingo Bagdad nolakoa den kontatzen digu.
Oraingo Bagdad-eko historioa Jasmin izeneko neskato batek bere bizia kontatzen digu eta lehengo Bagdad-eko historioa berriz Ali izeneko gizon batek.

Cristina M. 3.A (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau, oso polita iruditu zait, nahiz eta hasieran apur bat nahasgarria izan, bi istorio kontatzen baititu batera: bata, anai- arreba batzuei buruzkoa eta bestea, hauen arbaso bati buruzkoa. Liburuak, oso interesgarria izateaz gain, errealitateari buruz hitz egiten du eta beste herrialdeetan nola bizi diren jakiteko balio du. Nire iritziz, anai-arreben ausardia izugarria da, nahiz eta familia galdu, biek elkarri lagunduz, aurrera ateratzea lortzen baitute. Ez nuen horrelako amaierarik espero, baina errealitatean ere, hainbat familia daude horrelako egoerak jasaten dituztenak. Nik, edozeini gomendatuko niokeen liburua da hau.

Janire O. 3A (2009-10)

Anonymous said...

Asko gustatu zait irakurri dudan liburu hau. Luzea da, baina nahiko erraz irakurri dut. Hala ere, bukaera triste xamarra iruditu zait. Bi istorio ezberdin kontatzen ditu. Bata Jasmina eta Ali izeneko anai-arrebei buruzkoa da. Bonba batek zeukaten guztia kendu die. Bestea, Ali izeneko jakintsu batena da, bi haurren arbasoarena. Liburu honek daukadana baloratzen erakutsi dit. Edozeini gomendatuko nioke, baina batez ere gazteei. Beraz, irakurri!

Nagore A. 3B (2009-2010)

Anonymous said...

Oraingo honetan “Bagdadeko aurpegiak” liburua izan da irakurri dudana. Liburu hau ez zait asko gustatu, ez delako nire estilokoa. Zati batzuk bakarrik gustatu zaizkit, adibidez, poemak, zeren nahiz eta niri poemak ez gustatu, irakurtzeko errazak, sinpleak eta motzak dira. Liburu honetan bi istorio edo gertakizun kontatzen dira, eta bitan gai nagusi bat bortxakeria da. Nahi duena liburu hau irakurri irakurtzeko, nahiz eta niri asko ez gustatu.

Iosu L 3A(2009-2010)

Anonymous said...

Ali txikiaren aurpegi desitxuratua, bonbaz zauritutako aurpegia Bagdad hirian. Ali jakintsuaren aurpegia, erdi aroko Bagdaden, jakinduriaren hirian. Tratu txarrak jasaten dituen emakume aurpegia. Bizitzaren alde borrokatzen duen aurpegia. Errekaren aurpegia. Arrosa aurpegia: Jasmina. Bi istorio juntaturik, bi denbora elkarrizketan, bortxakeriaren gorreriaz gaindi. Iraganeko handitasuna sufi xumeen jakinduria. Oraindik bizi da nolabait Bagdaden bortxatutako emakumea.

Ugaitz G 3A (2009-2010)

Anonymous said...

Bagdadeko Aurpegiak liburua irakurri dut eta ez zait batere gustatu. Bi istorio nahastuta kontatzen ditu eta horrek asko nahastu nau. Bat Jasmina eta Ali izeneko anai arreba batzuei buruz da familia guztia galdu ondoren aurrera egingo dute. Istorioa gustatu zait gehien. Bestea berriz Ali maisuaren istorioa kontatzen du baina hau ez zait batere gustatu eta ulertzea kostatu zait. Liburu hau ez nioke nire adineko inori gomendatuko itsusia eta irakurtzeko zaila eta astuna delako.

Aiora G. 3A (2009/10)

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait gehiegi gustatu, nahasgarria iruditu zait, bi istorio kontatzen zituelako. Niri Ali eta Jasminaren istorioa gustatu zait gehien. Beste istorioa ere gustatu zait baina aspergarria iruditu zait. Ali eta Jasminaren istorioaren bukaera oso tristea da eta ez nuen uste horrela amaituko zenik. Nik liburu hau hamalau urtetik gorakoei gomendatzen diet irakurtzea.

Julen O. 3B (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau, uste baino itsusiagoa iruditu zait, ulertzeko zail xamarra baita.
Bi istorioa nahasten dira, bata gaur egungoa eta bestea aspaldikoa.
Nire iritziz gaur egungoa askoz ere politagoa da, ulerterrazagoa eta interesgarriagoa. Istorio honek, Bagdadeko anai-arreba batzuen kontakizuna azaltzen du, Bagdad hiria gerran murgilduta dagoenean. Anai – arreba hauek, arazo handiak dituzte: Aitarengandik tratu txarrak jasotzen dituzte, ama hilik daukate, beraien bizitza guztian zaindu dituzten aiton-amonak ere hil egin dira gerraren ondorioz...
Aspaldiko istorioari dagokionez, berriz, ez zait asko gustatu, hitz asko baititu inoiz entzun gabe nituenak ( kalifa, sufia...) horren ondorioz ulertzeko dexente zailagoa gertatu zait.


Jone G.3A (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau, Juan Kruz Igerabiderena da. Bertan bi istorio kontzen dira: bat, gaur egungoa eta bestea orain dela urte askokoa.
Gaur egungoa, anai-arreba batzuei buruzkoa da. Ama, hil egin zitzaien, eta aita eta bere aiton-amonekin bizi dira. Baina gerrate baten ondorioz hil egiten zaizkie geratzen zitzaizkien senitarteko bakarrak.
Beste istorioan berriz, Ali Khajjam sufia azkarraren bizia kontatzen digu, eta berarekin batera, lehen bizi zuten bizimodu tamalgarria.
Liburua interesgarria iruditu zait. Munduko bazter guztietan jendea gu bezala ez dela bizi ohartzen lagundu didalako. Gainera, jende guztia Ali Khajjam bezalakoa balitz, nire ustez, aspaldi bukatuko ziren gaur egungo gatazka guztiak.
Irakur ezazue liburua, pena merezi du eta!
Ainhoa E. 3.A (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait oso polita iruditu korapilatsuegia eta aspergarria iruditu zaidalako. Kapitulurik politena amerikarrak Ali eta Jasmina salbatzen dituenekoa eta humezurtegira eramaten dituenekoa da.Beste kapitulu polit batzuk ere badaude adibidez Jasminak janaria pilatzen duenekoa da gero humezurtegitik alde egiteko.Egoera hori oso heldua iruditu zait. Liburu hau ez dizuet gomendatzen oso zaila iruditu zaidalako irakurtzeko.
Endika.R 3.A (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait oso polita iruditu korapilatsuegia eta aspergarria iruditu zaidalako. Kapitulurik politena amerikarrak Ali eta Jasmina salbatzen dituenekoa eta humezurtegira eramaten dituenekoa da.Beste kapitulu polit batzuk ere badaude adibidez Jasminak janaria pilatzen duenekoa da gero humezurtegitik alde egiteko.Egoera hori oso heldua iruditu zait. Liburu hau ez dizuet gomendatzen oso zaila iruditu zaidalako irakurtzeko.
Endika.R 3.A (2009-2010)

Anonymous said...

Gabon zer moduz zaude?
Beno nik Bagdadeko aurpegiak irakurri dut eta bastante polita iruditu zait, baina oso liburu nahasia da zeren eta askotan denbora aldaketak egiten ditu. Oso tristea da zeren eta Aliri eta bere arrebari ama hil egiten zaio eta aita ia beti mozkorra egoten da eta azkenean hil egiten dute. Ali eta bere arreba amona eta aitonarekin geratzen dira baina amona eta aitona ere hil egiten dira eta Ali eta Jasmin aurtzaindegian geratzen dira bizitzen. Ali azkenean hil egiten da erreka batean eta Jasmin irakasle bihurtzen da.
Gomendatzen dizuet irakurtzea oso polita da!!!!!

Iñaki A.M (2009 - 2010)

Anonymous said...

kaxoooo!! "Bagdadeko aurpegiak" liburua ez zait hainbeste gustatu, zeren eta nahiko nahasia iruditu zait. Bi istorio nahasten ditu eta pixka bat ulergaitza iruditu zait eta erdialdean nijoala kapituluak saltatuz ibili naiz, hobetogo ulertzeko.
Bestetik Bagdadeko egoera kontatzen du eta alde horretatik interesgarria izan da.Hango umeak nola bizi diren ere oso ondo ikusten da!


Iñigo O. 3.B (2009-10)

Anonymous said...

Nire iritziz liburua oso interesgarria da, halere korapilatsu xamarra dela esan beharra dago, bi istorio nahasten dituelako eta denbora saltoak egiten dituelako. Istorioak oso politak dira, baina baita gogorrak ere. Idazteko erari dagokionez, berriz, hizkuntza aberatsa erabiltzen du idazleak. Bestalde, bi istorio tartekatzeak irakurtzeko gogoa areagotzen du, hurrengo atala noiz iritsiko. Beste bati gomendatzeko moduko liburua dela uste dut.

Maider Z. 3B 2009-2010

Anonymous said...

Bagdadeko aurpegiak, liburu hau ez zait asko gustatu egia esan, bi istoriak nahasten ditu eta batzuetan horrek nahastu egiten ninduen, bietan gehien gustatu zaidana Ali eta Jasminen istorioa izan da, bestea baino xamurtasun eta maitasun gehiago duelako. Bukaera ez zait asko gustatu egia esan. Beste zatia esan daiteke ez zaidala gustatu, hau da Ali jakintsuarena, hori bai berak idazten zituen poemak gustatu zaizkit. Denoi gomendatzen dizuet liburu hau irakurtzea,hori bai pazientzia pixkaten har ezazue!

ANE B. 3B
09/10 Ikasturtea

Anonymous said...

Nik bagdadeko aurpegiak liburua irakurri dut eta egia esan asko gustatu zait. Liburu honetan bi istorio desberdin kontatzen ditu, biak oso gogorrak.Bi istorioetan Bagdadeko bizimodu gogorra aipatzen du, bertako bizimodua eta hemengoa konparatuz gero, oso ongi bizi gareneko konklusioa ere ateratzen da.Nire ustez errealitatea adierazten du. Ez nieke 14urtetik berako pertsonei gomendatuko, gogorregia iruditu zaidalako. Irakur ezazue!!!

Miren S. 3.b (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait nahiz eta pixka bat liosoa izan,bi istorio liburu berberan azaltzen bait ditu.Oso interesgarriak iruditu zaizkit Ali zaharraren eta Jasmina eta honen anaia Aliren istoriak.Bagdad gaur egun eta iraganean nolakoa zen azaltzen du,eta egia esan ez da oso bizi ona hauk dutena.Triste sentitu naiz Ali zaharra eta Ali txikia hiltzen direnean, bizitzako momentu txarrak igarota bait zeuden,baina ala ere gustora irakurri dut.Gazteei aholkatuko nieke.

Aitor N.
3.b 09/10 ikasturtea

Anonymous said...

Oraingoan irakurri dudan liburua “ Bagdadeko aurpegiak izan da. Haurrekoak bezala asko gustatu zait nahiz eta hasieran nahiko nahasia iruditu, denbora ezberdinetan gertatutako bi istorio ezberdin batera kontatzen baititu, eta horrek batzuetan nahastu egin nau, baina irakurtzen aurrera joan ala ondo ulertzen hasi naiz eta oso gustura irakurri dut. Tristura ere sentitu dut, ez bainuen espero Ali txikia hiltzerik, liburu askotan bezala dena ondo bukatzea espero nuen anai-arrebak batera joango zirela Ainhoarekin. Baina ala ere ez da gaizki bukatu istorioa Jasmina behintzat ondo baitago eta Ali txikia ere azken denboretan ongi egon baizen. Hau izan da gehien gustatu zaidan historia, beste ere gustatu zait, Ali kahajjakek, gauza asko egiten baititu jendeari laguntzeko, baina anai-arreben pasarteen aldean apur bat aspergarriagoa iruditu zait. Niri liburu hau ez zait hain erraza egin eta gure adineko edo handiagoentzako liburua dela esango nuke eta haiei gomendatuko nieke. Merezi du irakurtzea.

Aitziber 3B 2009-2010

Anonymous said...

“Bagdadeko aurpegiak” liburua ez zait gehiegi gustatu, nahasgarriegia iruditu zaidalako.
Bi istorio agertzen dira liburuan, eta bietatik gehien bigarrena gustatu zait, errealitatetik gertuago dagoela iruditzen zaidalako eta ulertzeko ere errazagoa delako. Aldiz, lehenengoan, Ali Kajim eta Omar kalifaren gertakariak ez zaizkit dibertigarriak gertatu.
Liburu hau, gure adineko gazteentzat egina ez dagoela pentsatzen dut, interes handirik ez duelako sortzen, horregatik ez nizueke gomendatuko.

Jokin T. 3.B 2009/2010 Ikasturtea

Anonymous said...

Bagdadeko aurpegiak izeneko liburu hau, liburu nahiko nahasia iruditu zait. Bi historia kontatzen dira liburu honetan.Historia bat askoz gehiago ulertzen da bestea baino. Ez zait asko gustatu baina pasarte entretenigarriak ere eduki ditu. Liburua triste xamarra da eta gogorra aldi berean. Liburu honekin gauza asko ikasten dira. Bagdadeko aurpegiak liburuxka ,gure adinekoentzat edo zaharragoentzat dela uste dut.

Irakur ezazue!!!!

Unai.M 3B (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait gehiegi gustatzen nahasgarri xamarra delako, bi istorio batera kontatzen baititu liburuak. Nire ustez, bi istorioetan errazena irakurtzen dena anai-arreben abentura tristea da, nik behintzat errazena istorio hau irakurri dut. Liburu hau 14 urtetik gorakoei irakurtzea gomendatzen diet. Baina, liburu bat irakurtzekotan ez diet asko gomendatzen irakurleei, liburu hau irakurtzea aspergarri xamarra baita.

Mikel O. 3.B (09-10)

Anonymous said...

Bagdadeko Aurpegiak liburua nahasi samarra iruditu zait, bi istorio aldi berean kontatzen baititu. Alde batetik Ali jakintsuaren istorioa kontatzen du eta bestetik bi anai-arrebena. Niri bigarrena egin zait errazena irakurtzeko. Hala ere ez zait asko gustatu liburu hau, nahiz eta Bagdadeko egoera gogorrari buruz gehiago ikasteko aukera ematen duen eta, gainera, momentu batzuetan entretenigarria iruditu zaidan. Liburu hau ez diot gomendatzen gure adineko jendeari.

Irati Z. 3A (2011-12)

Anonymous said...

Liburua oso itsusia da nire iritziz, ulertzeko oso konplexua da eta oso erraz nahas daiteke. Bi istorio nahasten dira: bat aspaldin gertatutakoa eta bestea oraingoa. Bi istorio hauetatik errazena izan zaidana irakurtzeko eta ulertzeko izan da oraingoa bi anai-arreben abenturak eta bizialdiak kontatzen ditu eta interesgarriagoa da. Berriz aspaldikoa oso zaila da ulertzez eta oso pisutsua egin zait irakurtzeko. Ez diot jendeari gomendatzen irakurtzea, oso pisutsua baita eta hainbat hitz eta izenak azaltzen dira inoiz erabili ez ditugunak ordun zaila da ulertzea.


Ane U. 3B (2011/2012)

Anonymous said...

Liburu hau, nahiko interesgarria iruditu zait. Asko gustatu zait idazleak zuen idazteko modua. Liburuaren zati batzuk oso gogorrak iruditu zaizkit: gerran egindako hilketak, emakume bat kutxa batean gorde eta torturatzea... Beste zati batzuetan aspertu ere egin naiz, liburuaren zati batzuk nahiko nahasiak baitira. Pertsonaiak nahiko ondo eginik zeudela eta dibertigarriak zirela iruditu zait. Liburu hau gomendatzen diet Arabia inguruko istoriak gustatzen zaizkien pertsonei! Irakurri ezazue!

Imanol M. 3A (2011-2012)

Anonymous said...

Nik “Bagdadeko aurpegiak” liburua irakurri dut eta egia esan ez zait askorik gustatu. Ez zaizkik kontatzen dituen historiarik asko gustatu, eta gainera oso nahasgarria da liburua, bi historiak batera kontatzen dituelako.
Nik bi historietan anai-arrebena ulertu dut gehien eta nahiko gogorra da. Beste bi anaien historia aldiz, zaila egin zait ulertzea. Nik egia esan ez nioke inori gomendatuko liburua irakurtzea, ez bada 14 urtetik gorakoa eta beste norbaitek irakurri nahi badu aurrera!

Ane Otamendi - 2011/11/09 - 3.B

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu, oso nahasgarria delako. Irakurtzeko errazena Ali eta Jasminaren istorioa egin zait, Omar kalifarena eta Ali jakintsuarena aspergarriagoa baitzen. Hala ere Bagdadeko egoera zaila kontatzen du liburu honek eta alde horretatik interesgarria da. Bukaera triste xamarra iruditu zait. Nahiz eta ez zaidan asko gustatu irakurtzea gomendatzen diet denei, herrialde horietako jendea zein egoera gogorrean bizi den konturatu daitezen.

Unai E. 3B (2011-2012)

Anonymous said...

Jon Irastorza 3A 2011-2012

Asko gustatu zait liburua, baina hasieran aspergarria iruditu zait, hala ere irakurtzen joan ala interesgarriagoa iruditu zait. 14-15 urteko neska-mutilei gomendatuko nieke.

Anonymous said...

“Bagdadeko Aurpegia” liburua ez zait asko gustatu. Izan ere, nahiko nahasgarria egiten da, batetik Jasmina eta bere anaiaren istoriak eta bestetik Ali Kajim-en istoriak kontatzen dituelako, biak batera. Nire ustez, errazagoa da bi anai-arreben istoria, beste istoria ulertzeko nahiko zaila egiten da- eta. Liburu honek pasarte tristeak kontatzen ditu. Liburu hau gure adinekoei edo zaharragoei gomendatzen diet, nahiz eta nire ustez oso gomendagarria ez izan. Gainera, nahiko luzea eta aspergarria egiten da.

Unai A. 3.A(2011-12)

Anonymous said...

" Bagdadeko aurpegiak" liburua gustatu zait, beste herrialdeetako historio edo gertakizunak kontatzen dituelako, baina oso liburu luzea egin zait irakurtzeko, ulertzeko ere ez da hain erreza eta kapitulo asko ditu, kapitulo bakoitza laburra da baina ala eta guztiz ere asko dira. Irakurtzea asko gustatzen zaienei gomendatzen diet, bestela aspergarria izan daiteke.


Itziar A. 3A

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, nahiz eta hasieran astuna egin. Irakurtzeko ez zait batere erreza iruditu, izan ere bi istorioak nahastu ditzakezu, batez ere bietako pertsonai batek izen berbera dutelako, Ali. Bietatik gehien gustatu zaidana, gaur egungoa da, errazago ulertu baitut. Gu zein ondo bizi garen konturatzeko balio du eta gure adineko edonori gomendatuko nioke.

Jone I. 3A 2011/2012

Anonymous said...

Liburu hau atsegina egin zait, nahiz eta nahasgarri samarra izan.Bi istorio kontatzen ditu, batetik, Jasmina eta bere anaia Alirena, bestetik, beraien arbaso batena. Bata, gaur egungoa, bestea, aspaldikoa. Niri gaur egungoa gehiago gustatu zait, Jasmina eta Aliren egoera gogorra kontatzen du, umezurtz geratutako anai arreba batzuena beraien familia hil eta gero. Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke.

Jon L. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, nahiz eta hasieran nahasgarri xamarra izan. Liburu honetan bi istorio kontatzen dira: bata Ali eta Jasmina izeneko anai-arreba batzuena eta bestea hauen arbaso batena. Bi istorio hauetatik, Ali eta Jasminarena gehiago gustatu zait, beraien ausardia izugarria izan delako, bonba baten ondorioz dena galdu ondoren. Istorio onetan gainera, errealitateaz ere hitz egiten digu eta niri oso interesagarria iruditu zait hau. Naiz eta nire iritziz amaiera triste samarra duen liburua gustatu zait eta edozeini gomendatuko nioke.
Aitor O. 3.A 2012-13

Anonymous said...

Niri liburu hau gustatu zait. Hasierako zatia ulertzea kostatu zait. Bi denbora desberdinetan hitz egiten du eta korapilatsua iruditu zait, baina irakurtzen joan ahala, ulertu dut. Gerra eta historiari buruz hitz egiten du eta hori gustoko izan dut interesgarria iruditu zaidalako. Liburu hau, edozeini gomendatuko nioke.

Ane C. 3B

Anonymous said...

Liburu hau ez zait batere gustatu, hitzak oso erraz ulertzen badira ere, bi historiei zentzua hartzea ez da batere erraza. Buruari mila buelta eman eta, hala ere, ez dute zentzu handirik, nahiz eta Ali eta Jasminaren historioa errazago ulertu eta interesgarriagoa izan. Nik ez nioke inori gomendatuko.

Uxue Zuriarrain 3B 15/16

Anonymous said...

Liburu hau ez zait batere gustatu, hitzak oso erraz ulertzen badira ere, bi historiei zentzua hartzea ez da batere erraza. Buruari mila buelta eman eta, hala ere, ez du zentzurik antzinako Aliren historioak, nahiz eta Jasmina eta Aliren historia askoz eta interesgarriagoa izan. Niretzat, bi liburu ezberdinetan egon beharko lukete bi historioak, horrela, oso erraz irakurriko genuke Ali eta Jasminaren historioa. Liburu hau ez nioke inori gomendatuko.

Uxue Zuriarrain 3B 15/16

Anonymous said...



Orokorrean gustatu egin zait liburua,ez duelako hamaiera zriontsua. Hala eta guztiz, gauza batek asko zailtzen du liburua entenditzea, kronologikoki ez egotea ordenatuta.
Liburu hau, gerrako historioak gustoko dituztenei gomendatuko nieke.


Eneko Ontsalo 3.B 2015-2016

Anonymous said...

Orokorrean gustatu egin zait liburua, ez duelako hamaiera zoriontsua.

Liburu hau, gerrako historioak gustoko dituztenei gomendatuko nieke.

Anonymous said...

Bi istorio barne hartzen dituen liburu hau interesgarria dela esango nuke; izan ere, bi istorioetako pertsonaien bidez, egoera zailei aurre egiteko hainbat jarreren berri izan dezakegula iruditzen zait.
Batetik, Jasmina protagonista den istorioak irakurlea familiaren balioaren garrantziaz ohartarazteko balio dezakeela esango nuke, Jasminak bere anaia babesteko egiten dituen ahaleginak nabarmenak baitira istorioan zehar.
Bestetik, Ali Khajjam protagonista den istorioan, maila edo kategoria ezberdinetako jendea modu bertsuan tratatzearen alderdia nabarmentzen dela, hein handi batean, uste dut; izan ere, protagonistak herritarrekin dituen harremanak ahalik eta modurik parekoenean gauzatzeko jarrera erakusten du.
Hau guztia kontuan izanik, liburu hau gomendagarria dela, bereziki, neska-mutil gazteentzat iruditzen zait, hainbat ikasbide, besteak beste familiaren balioa edota maila ezberdinetako jendea era bertsuan tratatzea, lortzeko aukera eskaintzen digula pentsatzen baitut.
Izaro Urreta 3C (2018-2019)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait.Bi istorio izan arren biak interesgarria iruditu zaizkit.
Lehenengo istorioak,Jasmina protagonista denean gerrako egunerokotasun errealak eta bertako jendearen egoerak txundituta utzi nau.
Bigarren istorioa, berriz Ali protagonista denean gizarteko maila ezberdinetako pertsonak berdintasunez tratatzeko joera asko gustatu zait.

Liburu hau adin guztietako pertsonei gomendatzen diet.Pentsatzen dut edozein adinetako pertsonei erakutsiko liekeela denak berdin tratatzen eta gerran dauden herrialdeen egoerak errealak erakusteko liburu aparta iruditzen zait.
Lorea Lampre 3C (2018-2019)