2012-09-27
DEBORAH HONDARTZA BAKARTI BATEAN
Deborah hondartza bakarti batean
Pako Aristi
(Erein, 2002)
Ereinen webgunean emandako iruzkina:
Nire bizitza inkesten aurkako borroka bat izan da beti, gazteen zaletasunak, izaera eta bizioak portzentaietan ipintzen dituztenen aurka: telebista hiru orduz ikusten omen dugu egunero, amodioa egiten 15 urterekin hasi, larunbatetan seko mozkortu, ordenagailuekin liluraturik gaude, ez dugu etxetik alde egiten 32 urte arte, insolidarioak gara, kontsumistak… Ba ez. Nik ez. Ni ez. Ni ez naiz hori. Haurdun egon eta umea izatea erabaki duen Deborah-ren errebeldia da.
-----------
Deborah 18 urteko neska gazte bat da. Bere gurasoak dibortziatuta daude. Ikasketak utzi ditu eta gainera haurdun dago. 18 urterekin ama izateko prest al dago? Umea edukitzea erabaiko al du?(...)
Liburua gustatu zait, askotan horrelako egoeretan neska bat nola sentitzen den ez dakigu eta interesgarria iruditu zait. Liburua ez dizuet gomendatzen oso sentiberak bazarete, edota bakarrik akzio handiko istorioak gustatzen bazaizkizue.
Nerea Ar. 4B 2005-06
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
39 comments:
Liburua asko gustatu zait. Neska baten gaztaroa kontatzen digulako. Neska hau haurdun geratzen da eta beste gazte askok ez bezala haurra izatea erabakitzen du eta bere sentimenduak uneoro adierazten ditu istorian zehar. Bere etxeko egoera ere ez da oso ona, baina gurasoek beraren erabakia errespetatu egiten dute, eta neska oso gustura geratzen da.
Pertsona askori gomendatuko nieke. Liburu erraza eta interesgarria delako.
Asko gustatu zait liburu hau, neska baten gaztaroa kontatzen baitu. Neska hau ahurdun geratzen da. Nahiz eta jakin bizitza erabat aldatuko zaiola, umea izatea erabakitzen du. Nahiz eta hasiera batean bere ingurukoei ideia txarra irudi, azkenerako denek onartzen dute. Liburu interesgarria iruditu zait, eta irakurtzea gomendatzen dizuet!! Asko gustatuko zaizuela iruditzen bai zait.
Liburu hau dezente gustatu zait. Neska baten gaztetako istorioa kontatzen du eta. Lehenik ikasketak uzten ditu eta gero, neskak lau maitasun istorio izaten ditu, eta haurdun geratzen da, umea izatea erabakitzen du, nahiz eta amak abortatzea hobea izango zela esan. Akziozko liburuak gustatzen baldin bazaizkizue ez dizuet gomendatzen.
Ez zait gehiegi gustatu, ez zaidalako oso erreala iruditu. Zeren, ez zait normala iruditu ikasketetan ondo zebilen neska batek ikasketak uztea. Neska haurdun gelditzea eta umearen aitarekin traturik ez izatea ere ez zait batere ondo iruditu. Baita ere, gaiak gehiegi nahastuta zeuden niretzat behintzat. Liburu hau ez nieke gomendatuko, ez delako jarraitu behar dugun bizitza mota.
Nire iritziz liburua oso polita da, neska baten gaztaroa kontatzen digu. Lehenik, ikasketak uzten ditu, gero neskak maitasun istorio batzuk izaten ditu eta ahurdun geratzen da. Nahiz eta amak esan abortatzea hobe izango litzatekeela, neskak umea edukitzea erabakitzen du. Hasieran denei ideia txarra iruditzen zaien arren, azkenerako denek onartzen dute. Irakurtzea atsegin baduzue, liburu hau gomendatzen dizuet!!
Oso liburu interesgarria iruditu zait eta irakurtzeko erraza nahiz eta une batzuetan istorioak batera kontatzen ditu eta nahastu egiten dituen. Haurdun dagoen neska gazte baten gaztaroa kontatzen du neskak bere bizitza ordenatzeko egiten duen egunerokoaren bidez. Neska honek haurra izatea erabakitzen du naiz eta ingurukoak hasieran ez egon ados bere erabakiarekin, ala ere amaieran denek onartzen dute. Irakurtzea gomendatzen dizuet gustatuko zaizuelakoan!
Liburua istorio ederra iruditu zait, benetan gerta dakiokeelako edonori. Liburu hau, errez irakurri dut eta gehiago irakurri ahala gehiago gustatu zait.. Gaur egun, edonori gerta dakioken gauza bat da eta bakoitzak bere erabakiak hartu behar dituela iruditzen zait. Deborah, oso neska arduratsua dela iruditu zait, berari gertatutako gauzak gertatu ondoren. Oso egoera zailak bizi izan ditu eta bizitzen ari da, eta nire ustez ongi egin du umea ez abortatzearekin.
Liburua gustatu zait, egoera zaila delako aurrera eramateko, eta Deborahk aurrera egin du. Errez irakurtzeko liburua da, gaur egun neska ugari daude egoera horretan. Nire ustez Deborahk ondo egin du haurra edukitzea erabakitzean. Egoera zailak bizi izan ondoren aurrera ateratzea lortzen du. Liburu hau nahiz eta ederra izan, ez dizuet gomendatzen sentiberak bazarete edota akziozko istorioak gustuko badituzue.
Niri liburu hau oso polita eta ziraragarria iruditu zait, gaur egungo arazoen berri ematen duelako.
Gaia, polita eta interesgarria irudutu zait, Deborahren egoera nahiz eta oso gogorra izan, haurrera egin du. Gainera errealitatean oinarrituta dago eta bertan gurasoen banaketa eta neska gazte baten haurdunaldia kontatzen digu.(Pako Aristik.) Nik liburu hau maitemintzea gustatzen zaienei gomendatuko nieke irakurtzea, laburra eta polita delako.
Oso liburu polita iruditu zait, gai interesgarria zen, nahiz eta batzuetan gauzak nahastu egiten zituen idazleak. Deborah-k haurra edukitzea nahi du, gurasoek aurrena ez utzi arren. Baina beste edozein 18 urteko emakumeek ez luketen pentsatuko hori, umea abortatu egingo lutekeen. Bere bizitza ere kontatzen du eta horregatik iruditu zain liburu polita. Irakurtzea gomendatzen dizuet!
Liburu hau asko gustatu zait, batez ere gure adinean gertatzen diren gauzak azaltzen dituelako eta errealitatean oinarrituta dagoelako. Deborah-ren gurasoak banandu egiten dira. Deborah haurdun gelditzen da, eta umea eduki nahi izaten du. Gurasoek lehenengo uko egin zioten baina azkenean onartu egin zuten. Istorioa interesgarria da baina pixka bat nahastu egiten du. Eta liburu hau gazteei irakurtzea gomendatuko nieke. Irakurri!
Liburu hau asko gustatu zait, gaztaroan dagoen neska bati buruzkoa da eta haurdun dago,beste gazte askok ez bezela hurra edukitzea erabakitzen du.Istorio erreala iruditu zait eta oso ondo kontatua dagoela.Bere etxeko egoera, ikasketak eta aldi berean bere adineko gazteei gertatzen zaizkien maitasunezko istorioak ere kontatzen ditu.Irakurtzera animatzen zaituztet errez irakurtzen da eta oso polita da!!
Liburu hau oso erreala irudiu zait, benetan gerta dakiolako edonori. Ez zait asko gustatu, momentu batzuetan ez zelako istorioa ondo ulertzen; baina gazte batek dituen arazoak kontatzen ditu, eta horrek interesgarriago egin dit irakurketa. Gurasoak bananduta ditu; haurdun geratu eta egoera zail batzuen ondoren umea edukitzea erabakitzen du. Erraz irakur daitekeen liburua da.
Liburu honetako historia asko gustatu zait. Erreala iruditu zait eta edozeini gerta dakiokeela pentsatzen dut. Haurdun geratuta gerta daitezkeen arazoez, amarekin izan dituenak adibidez, edo antzeko zenbait gauzez pentsarazi dit.
Erraza egin zait irakurtzeko orduan baina bazeuden zati batzuk nahiko nahasgarriak egin zaizkidanak zeren gai batetik bestera asko aldatzen zen.
Liburu hau irakurtzea gomendatuko nioke edonori.
Irakurri dudan liburu hau oso interesgarria eta erreala iruditu zait. Deborah-ren istorioa asko gustatu zait, gaur egun gerta daiteken arazoetako bat delako eta asko pentsarazi didalako liburu honetan agertzen den arazoari buruz eta beste arazo guztiei buruz ere.
Edozeini irakurtzea gomendatzen diot, istorio polita izateaz gain erreza ere egin zaidalako.
Liburu honek kontatzen duen istorioa gustatu zait nahiko erreala iruditu baitzait, nahiz
eta batzuetan kapitulu batetik bestera gaia segituan aldatzen zuen idazleak.
Gaur egungo gaiak iruditzen zaizkit gurasoen banaketa, nahi gabeko haurdunaldia eta etorkinak.Deborahk bizi zaila izan du baina arazoak gainditzen jakin du.Nire ustez ondo egin du umea edukitzean.
Liburu hau ez zait gehiegi ere gustatu. Istorioa bi zatitan bezala kontatuta dago eta pixka bat nahasten ninduen. Liburu honetan Deborah, haurdun dagoen gaztetxoak, hainbat arazoei egin beharko die aurre. Liburu honetako istorioa oso polita da eta pertsonaiak ere oso aproposak dira. Deborahk erabaki egokia hartu duela iruditu zait. Ez nieke 14 urte baino gutxiagokoei gomendatuko eta ezta abenturazko istorioak gustatzen zaizkienei ere.
ANIMATU ETA IRAKURRI!!!
Liburu honetako istorioa asko gustatu zait, erreala delako eta gainera, edonori gerta lekiokeelako. Haurdun geratzen den neska baten gaztaroa kontatzen du liburu honek. Neska honek, beste gazte askok ez bezala, haurra izatea erabakitzen du. Nahiz eta bere etxeko egoera ez den oso ona, azkenean gurasoek, neska horren erabakia errespetatzea erabakitzen dute. Liburu erraza eta interesgarria denez, nire adineko edozein gaztetxori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.
ANE B.
3B
2009/2010 IKASTURTEA
Gustatu zait liburu hau, ez baita hain luzea eta erraz irakurri dut. Interesgarria ere iruditu zait. Deborah izeneko neska gazte batek kontatzen du istorioa. Haurdun dago eta haurra izatea erabakitzen du nahiz eta oso gaztea izan. Edozeinek irakurtzeko modukoa da, baina batez ere gazteei gomendatuko nieke. Beraz, irakurri!
Nagore A. 3B (2009-2010)
Liburu hau, ez zait uste bezain polita iruditu, nahiz eta zati batzuk interesgarriak dituen, adibidez, Mahmudek Deborahri kontatutako istorioa. Deborah oso neska ausarta dela iruditzen zait, 18 urterekin haur bat edukitzeko erabakia hartzen duelako, horrez gain, txikitatik oso bizitza gogorra izan duen neska da, bere gurasoen banaketa dela-eta. Nire ustez, istorioa politagoa izango zen haurdunaldiaren gaia gehiago sakondu eta umearen aita nor zen esan izan balu. Hau nire iritzia besterik ez da, eta ez du esan nahi liburu hau itsusia denik, horregatik irakurri nahi baduzue, aurrera!
Janire O. 3A (2009-2010)
Niri “Deborah hondartza bakarti batean” liburua asko gustatu zait zeren eta abentura asko igarotzen dituzte Deborah eta bere lagunek. Liburuak Deborahren istorioa kontatzen du eta bertan arazoak ditu eskolan eta bere familiarekin besteak beste.liburu honek adierazten du 18 urte inguruan kontru ibili behar dela gauza horiekin.Batez ere gazteei gomendatzen diet liburu hau irakurtzea oso interesgarria delako.
Mattin Rezola 3.b 2009/2010
Gustatu zait “Deborah hondartza bakarti batean” erraz irakurri dudalako eta interesgarria iruditu zaidalako. 18 urterekin haur bat edukitzea eta gurasoak banantzea gogorra izan behar du. Horregatik gehien gustatu zaidan pertsonaia Deborah izan da, igaro behar izan dituen gauzengatik. Zati batzuk aspergarriak iruditu zaizkit hasieran kontatzen duena adibidez, baina bestela oso polita iruditu zait. Liburu hau edozeinek irakur dezake, baina batez ere gazteei gomendatuko nieke.
Imanol Y. 2011-2012 3.B
DEBORAH HONDARTZA BAKARTI BATEAN
Nik liburua politagoa izatea espero nuen, zati batzuk gustatu zaizkit, baina beste zati batzuen irakurketa astuna egin zait. Deborahk meritu handia duela iruditzen zait, izan ere 18 urterekin haurdun geratzen da eta haur hori izateko erabakia hartzen du, bestetik bere haurtzaroa ere nahiko gogorra izan zen, bere gurasoen banaketa jasan behar izan baitzuen. Liburuan gauza batzuk airean geratzen dira, esaterako haurraren aitaren izenik ez da agertzen. Hau nire iritzia da baina horrek ez du esan nahi zuri gustatuko ez zaizunik. ANIMA ZAITEZ ETA IRAKURRI!!!
Aiora M. – 3.B (2011 – 2012)
Oso liburu interesgarria iruditu zait eta asko irakasten duela uste dut. Protagonistaren izateko era asko gustatu zait, baita bere pentsatzeko modua ere. Irakurri nuenean, iruditu zitzaidan adorea eta ausardia eduki behar zela 18 urterekin ume bat edukitzeko. Hori guztia dela eta asko gustatu zait Deborah. Liburuari dagokionez, nahiko erraz irakurtzen da, baditu zati aspergarriagoak baina generalean, interesgarria dela esango nuke. Nik behintzat, gomendatuko nuke liburu hau! Irakurri!
Imanol M. 3A
Liburu hau asko gustatu zait. 18 urteko neska batek gazteagoa zela gertatutako istorioak kontatzen ditu eta nahiko errealak dira, neska normal bati gerta litzaizkiokeenak. Ikasketetan ondo zebilen harren, ikasketak utzi zituen, lau maitasun istorio izan zituen. Haurdun geratu zen, amak esan zion abortatzeko, baina ez, berak erabakia hartuta zeukan, haurra edukitzea, hasiera batean denei ideia txarra iruditu harren. Irakurtzea gustatzen bazaizue, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet!!
Ane Otamendi 3B - 2011/10/19
Liburu hau gustatu zait. Gainera, Deborah protagonista 18 urteko neska gaztea izanda zenbait kasutan berarekin identifikatu naiz. Nerabe honek ez du batere bizimodu erreza eduki, baina zenbait erabaki garrantzitsu hartuta lortu du bizitzan aurrera jarraitzea. Honez gain, Deborahren pentsatzeko modua eta dituen iritziak kontutan hartzekoak iruditu zaizkit.
Liburua oso errez irakur daiteke eta edozeini gomendatuko nioke.
Nerea Murua, 3B (2011-2012 ikasturtea)
Gustatu zait liburu hau, interesgarria delako eta ez delako hain luzea ,erraz irakurri dut. Haurdun geratzen den neska baten bizitza kontatzen du liburu honek.Deborahk, beste gazte askok ez bezala, haurra izatea erabakitzen du. Nahiz eta bere etxeko egoera ez den oso ona, azkenean gurasoek, neska horren erabakia errespetatzen dute. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke.
Mireia M. 3B 2011-2012
Deborah hondartza bakarti batean oso liburu polita eta interesgarria izan da, asko gustatu zait, historio hau neska baten gaztaroaren inguruko hainbat gauza azalten dira. Deborah 18 urteko neska bat da eta haurdun dago, gazte asko ez bezala erabaki du umea edukitzea eta liburu honek bere pentsamenduak, sentimenduak etb. aipatzen ditu. Errealitatezko liburu bat da, zergatik bizian zehar horrelako gauzak pastasatzen dira. Irakur ezazue liburu hau.
Ane U. 3B 2011-2012
Liburu hau polita iruditu zait, protagonistak daukan ausardia mirestekoa da, 18 urterekin haur bat edukitzeko erabakia hartzen baitu. Gainera, Deborahri gauza asko gertatu zaizkio bizitzan zehar, txikitatik hasita, bere gurasoak banatzea adibidez, eta hala ere haur bat edukitzeko erabakia hartzen du, neska gogorra eta ausarta dela iruditzen zait. Mahmudek kontatzen dion istorioa ere interesgarria iruditu zait, berak bizitakoa nahiko tristea baita. Oso erraz irakurtzen da, beraz, liburu hau edozeini gomendatuko nioke.
asko gutatu zait liburua,oso originala eta dibertigarria.Edonori gomendatuko nioke,batetik,oso erraz ulertzen da eta bestetik,ez dago ulertzeko zail egiten zaizun hitz asko.
Alex.G 3A
Liburu hau polita iruditu zait, protagonistak daukan ausardia mirestekoa da, 18 urterekin haur bat edukitzeko erabakia hartzen baitu. Gainera, Deborahri gauza asko gertatu zaizkio bizitzan zehar, txikitatik hasita, bere gurasoak banatzea adibidez, eta hala ere haur bat edukitzeko erabakia hartzen du, neska gogorra eta ausarta dela iruditzen zait. Mahmudek kontatzen dion istorioa ere interesgarria iruditu zait, berak bizitakoa nahiko tristea baita. Oso erraz irakurtzen da, beraz, liburu hau edozeini gomendatuko nioke.
Irati.U 3.A 2011-2012
Liburu hau oso gustura irakurri dut, istorioa gustatu baitzait eta erraz irakurtzen baita. Gainera, protagonista oso neska ausarta eta kementsua iruditu zait. Deborah neska gazte bat da eta ez du oso bizitza erraza izan, gurasoak bananduta baitauzka eta, gainera, 18 urterekin haurdun geratzen da. Hala ere haurra izatea erabakitzen du. Liburu hau edozeini gomendatzen diot.
Irati Z. 3A 2011-2012
Liburu hau asko gustatu zait. Hemezortzi urteko neska askoren antzera, Deborah haurdun gelditzen da gau zoragarri baten ondoren. Deborahk beldurrak atzean utzi eta umea izatea erabakitzen du, baina ikasketei uko egiten die. Gurasoei bere erabakia azaltzean, aitak nahiko ondo hartzen du baina amari onartzea kostatzen zaio.
Edozeini gomendatuko nioke liburua erraz irakurtzen baita.
Nerea E. 3.A (2012-13)
Liburu hau asko gustatu zait, Deborah izeneko neska baten gaztaroa kontatzen baitu. Nerabe hau haurdun geratzen da eta beste gazte askok ez bezala, haurra izatea erabakitzen du. Istorioan zehar uneoro adierazten ditu bere sentimenduak eta bere etxeko egoera oso ona ez den arren, gurasoek errespetatu egiten dute bere erabakia. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau, oso erraz irakurtzen baita.
Alazne G. 3A (2012-13)
Liburu hau interesgarria eta polita iruditu zait. Deborah oso pertsona ausarta dela uste dut, bere gurasoen banaketa jasan duelako eta 18 urterekin, bere ikasketak utzita, ume bat izatea erabaki duelako. Pasarte batzuk aspergarriak iruditu zaizkidan arren, edozeini gomendatuko niokeen liburu bat da, interesgarria izateaz gain, erreaz irakurtzen delako.
Horregatik gure adineko edozeini gomendatzen diot liburu hau.
Andoni A.
3.A (2012-2013)
Liburu hau bukaeran, hasieran baino politagoa iruditu zait. Hasieran egia esan ezerk ez zitzaidan iruditzen zentzu handirik zeukanik. Bukaerarako zentzua hartu dute gauzek ordea. Deborah hemezortzi urteko neska bat da, haurdun geratzen dena. Umea izatea erabakitzen du, umearen aitaz ezer jakin ez arren. Liburu hau ez nieke gomendatuko abenturazko historiak gustatzen zaizkienei. Ala eta guztiz ere animatu zaitezte liburu hau irakurtzera, polita baita.
Leire U. 3A (2012-13)
Liburu hau asko gustatu zait oso interesgarria eta uler erraza egiin zaidalako. Deborah 18 urte dituen neskato bat da selektibidadea egitera doana baiña nola ez zaion gustatzen berak ikasitakoa gero besteen aurrean esatea erabakitzen du selektibidadea ez egitea. Hori pentsatu eta segituan hondartzara joaten da eta berta berari pasatutako gauzak kontatzen dizkigu.
Gorka Altuna
3A(2012-2013)
Niri pertsonalki orokorrean liburu hau gustatu zait, nahiz eta ez zaidan batere gustatu gauza bat kontatzen hasi eta gero beste batekin jarraitu eta gero berriz ere lehengoa kontatzen jarraitzea. Hala ere, liburu honek baditu bere alde onak, asko gustatu zait nola kontatu duen Deborak berak bizitakoa, oso ongi kontatu duela iruditzen zait eta berak hartutako erabaki batzuekin ere bat nator. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke erraz irakurtzen delako baina hori bai 14 urtetik gorakoei.
Maite T. 3A (2012-2013)
Liburu hau, ez zait uste nuen bezainbeste gustatu. Oso erraza da irakurtzeko baina niri ez zait interesagarria iruditu, nahiz eta tartean istorio politak kontatzen dituen; Mahmudek Deborahri kontatzen dion istorioa da adibideetako bat. Nire ustez, Deborahren ausardia aipatzekoa da, 18 urte besterik ez dituelako eta jadanik haur bat izango duelako. Liburu hau politagoa izateko, haurdunaldiaren arazoa sakonago azaldu beharko luke idazleak. Nahiz eta niri liburua asko gustatu ez zaidan, liburua irakurri nahi baduzu, irakur ezazu. EA GUSTATZEN ZAIZUN!
Aitor O. 3.A 2012-2013
Post a Comment