Voltaire kaleko abenturak – Pozoia kopan
P.D. Baccalario
(Mezularia, 2012)
Voltaire
kalea, 11ko bizilagunek ikerketa eta King Ellerton-en misterioak dute gustuko.
Auzokide hauek elkarte bat eratzekotan
daudenean, Annette eta Fabrice gaztetxoak “istripu” baten lekuko izan dira:
norbaitek akabatu nahi izan du Deloffre jauna kalearen erdian. Neska-mutilen
aitak, polizia denak, Deloffre jaunaren etxejabeak pozoituta azaldu direla
kontatuko die etxean. Hari horiei tiraka, kasua argitzea lortuko dute gaztetxo
biek, oso auzo bitxien laguntzarekin.
Pertsonaiak
gustukoak egiten zaizkigu eta maitagarri: pastel gozoak prestatzen dien andrea,
abokatu jubilatu snob samarra, postari erretxina… Lehenengo kapituluetako
despistea gaindituta, istorioak, bere batasuna erakusten duenean, sorpresaz
betetako bideetatik eramango gaitu: hasi eta buka ezin izango diogu
irakurketari utzi. Kapituluak motzak dira, irakurtaldi batera oso ondo
egokitzen direnak.