FRANTZIAN JE T’AIME ESATEN DUTE
Joxemari Iturralde
(Pamiela, 2011)
Eskolak
bidaia antolatuta, egun batzuk pasako dituzte Risky eta ikaskideek Frantziako
familiekin. Cornechon familak hartuko du Risky eta etxeko guztiekin, bereziki
Bernard semearekin, bere erdipurdiko frantsesak uzten dizkion harremanak izaten
saiatuko da gaztea. Mutilak bizi izango dituen mikroabenturak, hain dira sotil
eta sinpleak non nekez esan baitaiteke apartekorik kontatzen denik. Egia esan,
bakarrik Frantziako nesken lagunak egiteko moduak harrituko du Risky.
Igerilekuko arratsalde-pasa arrunta, arrantzako saioa edo etxeko txakurra galdu
zenekoaren moduko pasadizoak izango dira istorioaren ardatz: abentura handirik
ez, baina gozamen lasai eta patxadatsua.
Erraz
eta aidean irakurtzen den liburua da. Kapitulu laburrak. Istorio naif
samarrak, baina erakargarri oso egiten direnak. Animatu, irakurri eta gustatuko
zaizu; ez dudarik izan!
Rafa L.