Sommer jaunaren joan-etorriek markatuko dute historia honen narratzailearen haurtzaro eta gaztaroa. Mutiko baten hegan egiteko ahalmenaren gutxikako galera, bere lehen amodioa, musika maistraren haserreak... oroitzapenaren koadro guztiek daukate Sommer jauna hondoan, Sommer jauna hara eta hona: bizitzaren erlojuaren pendulu nekaezinaren antzera.
Ikaragarrizko samurtasunez kontatzen ditu egileak bere haurtzaroko pasadizoak eta –egiazkoak edo fikziozkoak izan- hunkituko gaituzte eta gure haurtzaroaz gogorarazi eta irribarrea ekarriko gure ezpainetara. Eta hain garrantzi txikia ematen genion denbora pasatze hura pisuago eta larriago biziko dugu istorioan – eta gure istorio propioan- aurrera egin ahala.
Beti herioarengandik iheska azkenean umiltasun eta apaltasun osoz onartu behar izateko.
Helduentazako haur-literaturako beste harrribitxia. Zoragarria. Irakurri beharrekoa.
Rafa L.