SAN FERMINETAN, LESAKAN
John Andueza
(Elkar, 2013)
Gabonetako oporren atarian, Bilintx institutuko
gazteak ikasturte amaierako bidaia prestatzen eta pentsatzen hasi dira. Danel,
Ximon, Amaia eta gaionontzeko gelakideak, futbito partida bat gorabehera,
nahiko arrakastaz hasi dira langintza honetan. Behintzat majo ari dira dirua
biltzen. Tarte honetan ezin geratuzko zerbait sortuko da Amaia, Ximonen
neska-lagun xarmanta, eta Danelen artean.
Aurreko
liburutik (“Larunbatean Bukowskin”) giroa apur bat baretu da ikastetxean; Ikasle
lasaiagoak eta egunerokoaz arduratutakoak ezagutuko ditugu; irakasleak ez dira
martzianoak: pertsonaiak sinesgarriagoak egin dira oraingo kontakizunean.
Kapitulu
laburretan ematen da istorioa. Gaztetxoen arteko elkarrizketak eta WhatsAppak
zuzenean izango ditugu. Hikuntza erraza da. Aidean irakur daitekeen liburua
osatu du Anduezak.
“Bukowskin”
baino gehiago gustatu zaigu honako hau. Egongo al da hirugarrengorik?... Litekeena da, baina
orain, udararen atarian gaudela, Lesakako jaietako planak egiten, agian; hau
ekarri dugu hona. Zuk irakurri, gozatu eta komentatu.
Rafa L.