BIRIBILGUNE
Katixa Dolhare-Çaldumbide
(Elkar-Iparluma, 2014)
Baionako Inmigrazio Irregularraren aurkako polizian
egiten du neska detektibeak, Harriagara –bere herrira– bueltatu berri dena. Tyago
deituriko proxeneta baten atzetik joango da Senegaleraino; eta, bide batez,
bere auzo gaztetxoaren – Sibulunbairen– amaren bila. Dakarreko egonaldi
zoragarriaren ondoren Paris ondoko Meaux hirira bueltatuko da detektibea. Han
kolegio batean langile ibilita, lortuko du ikerketa burutu ahal izateko behar
adina datu eta informazio.
Egia
esan, istorioak ez du egia antza handiegirik. Kasualitate gehiegiak
sinesgarritasun urria dakarkio narrazioari. Pertsonaiak singleak dira, alde
bakarrekoak; hala ere, atsegin egiten zaizkigu. Ez dugu protagonista nagusiaren
izena jakitera iritsiko (horrek oso urduri jartzen nau).
Ez
dago denbora saltorik eta kontakizunaren haria argia eta jarraierraza da. Neska
detektibearen pentsamendua tarteka azaltzen zaigu pasarte batzuetan. Akzioa
alde batera utzita; Euskal Herria, inmigrazioa, emakumearen egoera eta abarrei
buruzko iritzia emango digu protagonistak.
Hasieran
oso bitxia egingo zaigu euskalkia, baina berehala hartuko diogu tamaina eta
gozatzera helduko gara. Iparraldean zer idatzi eta irakurtzen den ezagutzeko
parada.
Rafa L.