2010-01-10

DANTZALDIA



DANTZALDIA
Irene Nemirovsky
(Txalaparta, 2006)

2010-01-09

ROGER ACKROYDEN HILKETA


Roger Ackroyden hilketa
A. Christie
(Igela, 2006)
Hona Igela argitaletxeko webgunean topatuko duzuen informazioa:
Arrats batez, Fernly Parkeko bere etxean, Roger Ackroyd industria-gizonak bere barne-kezkak kontatzen dizkio Sheppard doktoreari. Bezperan, Ackroyden emazte bihurtzera zihoan alargunak bere burua hil du xantaia bati ihes egiteko. Urte bete lehenago bere senarra hil zuen alargunak. Bere burua hil aurretik, ordea, gutun baten bidez, sekretu izugarri bat dakienaren izena ematen dio Roger Ackroydi. Bere ezkutukoak kontatu eta handik laster, Roger Ackroyd sastadaz hilda aurkitzen dute. Eta zorioneko gutuna desagertua da. Agatha Christieren eleberri honek 1926an agertu bezain laster eman zion ospea nazioartean, inor gutxik bezala erakutsi baitzuen zeinen trebea zen kontakizunaren bilbea osatu eta enigma azken uneraino argitu gabe edukitzeko. Eta horrekin batera, noski, beste inon baino nabariago gelditu baitzen Hercule Poirot detektibe belgikar axeriaren zorroztasuna.
Eta irakurri eta gero idazti nuena (ez nengoen oso inspiratuta, barka) :
Hercule Poirotek argituko duen beste hilketa baten aurrean gaude nobela honetan ere. Izan ere, etxe dotore bateko jabea hilik suertatzen da afalostean. Detektibe famatuak susmagarri guztiek ezkutuan dauzkaten bere sekretu gordeenak azaleraziko ditu eta guztien artetik –bere akatsik gabeko logika erabiliz, noski- hiltzailea nor den jakitera iritsiko da; beti bezala ere, gainontzeko susmagarriei eta irakurleei, bereziki, ezusteko itzela emanez.
Generoak dituen ezaugarri guztiak dituen nobela da hau. A. Christieren faktoriako lan tipikoa da. Christieren liburuak gustukoak badituzu, honekin izugarri gozatuko duzu.
Rafa L.