BOST IZARRAK – 1 / IRTEERA MARRAN
Andreas Schlüter & Irene Margil
(ibaizabal, 2012)
James
Connoly institutuan ikasten dute Bost Izarrek. Prestatzen ari diren
Olinpiada txikietan Grünheim ikastetetxekoak izango dituzte lehiakide gogorrenak.
Lehiakide izatetik aurkari eta etsai izatera pasatzeko punturaino ia-ia.
Konpetizioa hasi denean, sabotaiak hasiko dira jasaten Michaelek-eta. Bati
edari isotonikoa pozoitu, besteari pista zikindu edo materiala hondatu.
Badirudi Grünheimeko Tom dabilela gaiztakeria horien guztien atzetik eta
horrelakorik ez diote onartuko inola ere.
Lennart,
Ilka, Linh Yabali eta Michael dira protagonista: neska-mutil zintzo eta
onberak, pre-nerabe zintzoegiak, egia esan behar bada, sinesgarriak izateko.
Istorioa txintxo eta gaiztoen kontakizuna da, ezer berezirik gabe eta sorpresa
txiki batekin bukaeran.
Nahikoa
mokoraino geunden kirolarekin egunkari-irrati-telebistetan eta orain ere trumilka
sartzen ari zaizkigu eskoletako irakurketan ere. Futbolariak, atleta lehiakorrak
eta mota guztietako gaztetxo konpetitibo bihurtu nahi dituzte gure liburuetako heroi
berriak. Ez gaude konforme, hori ez da bidea, ez zaigu oso gizalegezkoa
iruditzen. Hala ere, gustura eta erraz irakurtzen den liburua dela aitortu
behar. Serieko lehenengoa ekarri dugu gure blogera eta nahikoa.
Hurrengoak zuen kontu.
Rafa L.