2009-04-05

MALTAKO BELATZA






MALTAKO BELATZA
Dashiel Hammet

Miss Wonderlyk – Brigid O’Shaugnhessyk- bere ahizpa desagertu egin omen dela eta, laguntza eske azalduko da “Archer & Spade” detektibe agentzian. Detektibeek lana bere gain hartu bezain pronto, Brigid andereñoa zaintzen ari delarik, hilik azalduko da Miles Archer, Sam Spaderen sozioa.

Bere kidearen heriotza doilorrak eta diruaren usainak bultzatuko dute Sam saltsara. Berehala izango da Sam Spade buru-belarri sartuta antzinako altxor baten berreskuratze negozian eta, noski, ez dizkio dolar batzuei uko egingo horretarako batzuetan “zikintxo” jokatu behar badu ere.
Horretaz aparte inguruan azaltzen diren emakumezko guztiekin bere saiotxoa izaten saiatuko da Sam; eta lortu, gehientan lortu egingo du. Poliziak Spaderen atzetik ibiliko dira, bera jotzen baitute bere sozioaren hiltzaile.

Nobela beltzeko klasiko bat. Genero honetako ezaugarri guztiak dituena: hilketak, dirua, neska kaskarinak, polizia ustelak... Genero hau gustuko baldin baduzue, ezin utzi liburua hau irakurri gabe!

Rafa L.



Dashiel Hammet









2009-04-04

TARTUFO




TARTUFO
Molière


Orgon etxeko jaun inozo samarraren onberatasuna eta kristau sinismen itsua aprobetxatuz, Tartufo sartuko da bere etxean eta, apurka-apurka, Orgonen pentsamenduaren jabe ez ezik, bere ondasunen jabe ere bilakatuko da.
Etxeko jaunak –Orgonek- beste galai batekin hitz emanda zegoen bere alabaren eskua eskaini egin dio Tartufori, honenganako miresmenak itsututa.
Hau izango da etxekoen pazientzia gainezka eginaraziko duen pasadizoa eta denak, nazkatuta, Tartuforen jokaera tranpatia eta faltsua agerian uzten saiatuko dira eta Orgon bere itsumenetik ateratzen.

Bost ekitalditan egindako komedia arina da hau. Bertsoz emandakoa. Pertsonaiak oso sinpleak dira, alde bakarrekoak, baina oso egokiak umorezko obra bitxi honetarako.
Kutsu didaktikoa duen komediatxo honek santujaleen faltsukeriaz barre egin nahi du; baina Eliza eta Erregea garbiki kritikatzeagatik ihes eginda –beste garaiak ziren eta espetxea ere probatu izan zuen Molierek bere obretan esandakoengatik.

Erraz irakurtzen den lana da. Literatura unibertsalean antzerki lan aipatuenetakoa. Nahiz eta gaur egungo moldeetako sinple samar iruditu, bere garaian obra ausarta eta egilearentzat "arriskutsua" izan zela baloratu beharko dugu.
Rafa L.

2009-04-03

ALTXOR UHARTEA




ALTXOR UHARTEA
Robert Louis Stevenson