TXIMISTAK
Jean
Echenoz
(Mettok,
2012)
Gregor
zientzialari europarra iritsi da AEBetara eta elektrizitatearen
ikerkuntzarekiko bere interesak bultzatuta, jaioberria den energia enpresen
azpijokoz betetako negozioaren erdian bukatuko du, leporaino sartuta, asko
konturatu gabe. Ez zaio dirua gehiegi interesatzen, bere proiektu ero
samarretan lanean jarduteko adina daukan artean behintzat. Jendearen mirespena
lortzea da erakartzen duena, eta komediante moduan ibiliko da bere ikuskizun
magiko-zientifikoekin.
Baina aberasteko aukerak
pasatzen utzita, bere ingurukoek bilduko dituzte Gregorren ideiek lortutako
mozkinak. Aberatsen artean geratzen zitzaion azkeneko laguna, J.P. Morgan
bankaria, zendutakoan; Gregorren gainbehera azkartu eta bat-batean txiro eta baztertua
ikusiko du bere burua.
XIX. eta XX. mendeetan bizi
izandako Nikola Tesla ingeniariaren biografian oinarrituta omen dago
kontakizuna. Hasieran erritmo bizikoa bada ere, historiak aurrera egin ahala,
interesa galtzen doa eta azkenerako, tamalez, errepikakorra bihurtzen da.
Tarteka irakurketa zaila egin eta testua trinkoegia begitandu zaigu.
Norbaitek dudarik egiten bazuen,
Zientziaren destinu petrala agerian geratuko da berriz ere: diru-munduaren
azpitik betierekoan ibiltzekoa. Teknologia gaietan zaletuentzako aproposa izan
daitekeen irakurketa. Interesgarria. Egiak ote dira kontatutako guztiak? Banoa
zuzenean Wikipedian begiratzera.
Rafa L.