2012-12-09

JOSETXO


Josetxo
J.M. Etxeita
(Labayru)

Hona Literatura Zubitegian topatu dugun kritika:
Klasiko ezezagunen altxorretik
Ritxi Lizartza


"Josetxo"
Jose Manuel Etxeita
Labayru, 1995

Ez dute hedapen handia izaten Labayru Ikastegiaren literatur lanek. Kanpotik ikusita, arrazoi bi somatzen ditugu: batetik, behar bezain ezaguna ez izatea —arazo hau areagotu egiten da euren produkzioa literatura eta literatur kritika dela kontutan hartuz— eta bestetik euskalkian, bizkaiera batuan idatzirik egotea. Orohar Labayru taldeko ikertzaileek Bizkaiko egileen lanak aztertzen eta aurkezten jarduten dute, beren euskalkian landuz eta beraz, bizkaitarrentzat nonbait.
Baina planteamendu hau oso azalekoa da. Bizkaitarrentzat bakarrik dabiltzala pentsatzen dutenek maila handiko azterketak eta ikerketarako ikuspuntuak galdu egiten baitituzte. Badirudi betiko eztabaidan hasteko parada ematen digula gai honek, euskalkian idaztea atzerakoia den ala ez pentsatzea. Ez genuke dialektika horretan larregi sartu nahi, baina oso esanguratsua da beste kultur euskalkietan horrelako joerarik ez izatea eta batua bide bakarztat jotzea.
Lehen kontsumitzaileak irakurle bizkaitarrak dira, baina ez dago sobera urrun ditugun egileak geure egin eta bide batez bizkaiera bera ere geure egiten hastea.
Etxeitaren lehen lana aurkezten digu Adolfo Arejitak, 1909an idatzia. Hitzaurre mamitsu batean, idazle mundakarraren berri ematen digu: bizitza, idazlanak, hizkera... eta "Josetxo" elaberriaren azterketa sakona, irakurketa errazteko.
Ohitura-elaberria da eta XIX. mendearen amaierako giroa erakusten digu: abertzaletasunaren gorakada, euskal bizitza eta ohiturak... Lan gomendagarria da, nobela errealista ere baden hau. "Garoa" eta "Kresala"z gain beste batzuk badirela ere jakiteko.
Argia, 1996-01-14

www.susa-literatura.com

     Ijitoekin azaldu zen Josetxo Mundakara. Bertako baserritar batzuek jaso dute etxean eta bere odolekoa balitz bezala hazi eta hezi. XIX mendeko Bizkaiko kostaldeko bizitza ezagutu ahal izango dugu Josetxoren bizipenak jarraituta. (aspaldian irakurri nuen liburua da eta isotorioaz ez naiz oso ondo oroitzen; baina merezi du, zinez esatenn dizuet). Berrirakurtzen dudanean zabalduko dut komentario hau.
   Bizkaitarrarekin ohitura handirik ez baduzu, kostatuko zaizu hasieran, baina berehala hartuko diozu neurria.

Rafa L.

16 comments:

Anonymous said...

Liburu hau bereziki beste liburuak baino gehiago gustatu zait antzinako kontuak kontatzen dizkigulako, bestalde ulertzeko zailtasun batzuk eduki ditut bizkaieraz idatzita dagoelako. Josetxo guraso gabeko mutila da, oso langilea, ikasle ona... baina Eladitxo bere eskolako laguna , oso harreman estua daukate biak, baina eladitxoren gurasoak ez dute nahi berarekin juntatzea, azkenean zer gertatuko da?

Ion MikelB. 4.B

Anonymous said...

niri liburu hau asko gustatu zait.naiz ta bizkaieraz izan ondo ulurtzen da ta entretenigarria da.luzua da baƱo errez irakurtzen da ta engantxatu egiten zara.joxetxo da pertsonaia nagusia.

Anonymous said...

Liburu hau entretenigarria eta gustora irakurtzen den horietakoa iruditu zait. Nahiko luzea da eta bizkaieraz idatzia dago, baina ez zaitez larritu, erraz eta azkar irakurtzen baita. Josetxo aita-amarik gabeko haurtxoa da ijito batzuekin Mundakako baserri batera iristen denean. Bertan bizi den bikote baserritarrak Josetxo hartu eta beraien semea balitz bezala hezitzen dute. Josetxo hazten denean, Eladitxo izeneko neskaren laguna egiten da baina bere gurasoek ez dute begi onez ikusten mutikoa eta berarekin egotea debekatzen die beraien alabari, nahiz eta Josetxo mutil galai, langile eta ederra izan. Hala ere bi lagunen arteko adiskidetasuna ez da bukatzen eta urte luzez jarraitzen du. Liburuan aurrera egin ahala, pertsonaiak zahartuz doaz eta beraien arteko amodio kontuak, diru kontuak… azalduko dira. Gainera, euskaldunen garai bateko bizitzaz zertxobait gehiago ikas dezakegu istorio honi esker. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau!

Maider A. 4A 2012-2013

Anonymous said...

Liburu hau oso polita eta atsegina gertatu zait. Garai bateko kontuak kontatzen ditu, baserri girokoak. Senar-emazte batzuek haurrik ezin zuten izan eta jangoikoaren laguntzaz Josetxo, ijitoen haurra janari eta diru pixka baten truke erosten dute. Familia zoraturik, etxean inoiz baino uzta hobeak izaten dituzte eta haurra mutiko bihurtzen da, eta honen abenturak... momentu batzuetan ulertzeko arazoak ere izan ditut bizkaieran dagoelako, bainan edonori gomendatuko nioke irakurtzeko.

Aimar Z. 4.B 2012-13

Anonymous said...

Niri liburua nahiko polita iruditu zait, entretenigarri eta gainera oso erraz irakurtzen da. Protagonista josetxo izeneko mutil bat da eta ez du gurasorik, ikasle ona da, lan asko egiten du etab. baina bere lagunik onenaren gurasoek ez dute nahi Josetxorekin ibilzerik.
Ulertzen arazo batzuk izan ditut bizkaieraz idatzia dagoelako baina bestela edozeii gomendatuko nioke liburu hau.

Aitzol Galarza 4.a

Anonymous said...

Liburu erraza eta polita da irakurtzeko, nahiz eta batzuetan bizkaieraz ulertzerakoan edo irakurtzerakoan zailtasun batzuk eman. Bertan baserri bateko senar-emazte batzuek ijitoen bisita baten ondoen haurtxoa erosten diote. Gerora bere semea izango dena eta honen inguruko hainbat gertakari kontatzen dizkigu; txikitako gaiztakeriak, handixeagokofamili aberatsen arteko norgeiagoka... Liburu oso etretenigarria denez nire ustez edonork irakur dezake.

Ander Z 3A 2012-2013

Anonymous said...

Nik “Josetxo” liburua irakurri dut, liburu hau bizkaieraz idatzita dago eta hasiera batean irakurtzea apur bat kostatzen bada ere berehala hartzen zaio neurria. Jose Manuel Etxeitaren liburu hau Bizkaiko herrixka batean oinarrituta dago. Bertan, Ondartza izeneko etxe batean senar-emazte batzuk bizi dira, baina beraien zoritxarrerako ez daukate haurrik. Ahalik eta egun batean ijito batzuen eskutik Josetxo izeneko haur baten kargu egiten diren. Une horretatik aurrera beraien bizitza erabat aldatuko da, eta Josetxoren bizipenak eta herrian gertaturikoak kontatuko dizkigu. Inoiz ez nuen horrelako libururik irakurri eta bizkaieraz egon arren gustatu zait. Liburu hau, irakurtzea gogoko duenari gomendatuko nioke, bestela pisutsuegia egin dakiokeelako, animatu!!

Maite T. 4.A (2013-14)

Anonymous said...

“Josetxo” izeneko liburu hau Mundaka inguruan jazotako gertaeretan oinarritzen den istorioa da. Ijitoek Josetxo ekartzen dute beraiekin, baina Txominek eta Juana Marik semetzat hartu eta hondartzan hezten dute. Liburu onetan kontatzen dizkigu Josetxoren bidaiak, gertaerak eta beste hainbat gauza, mutil ona eta langilea da, edozertara egokitzen den horietakoa, eta herriko aberats eta handi ustekoek inbidiaz beterik eta ezin ulerturik nolatan ijitoek ekarritako gizasemea hain eder eta ona den, tartean jarri beharko dute. Gustatu zaidan liburu bat da, hasieran kosta egiten da jartzea baina laster ohitzen zara. Beste euskalkiez pixka bat interesatuta dagoen edonori gomendatzeko modukoa da.


Ane A. 4.A (2013-14)

Anonymous said...

“Josetxo” nahiz eta nahiko luzea izan, euskalduna den edo euskara ongi menperatzen duen edonork irakurtzeko liburu aproposenetarikoa iruditu zait. Aurreneko orrialdeak idazleari, Jose Manuel Etxeitari, zuzenduak daude eta pixka bat aspergarri egiten dira. Istorioari dagokionez, hasieran “arraro” edo irakurtzeko zaila egiten da, bizkaieraz baitago idatzita, baina nik, eta seguruenik beste askok ere, hasierako orrialdeetan jartzen duen informazioa dela eta, eta azkenerako ohitu egiten garelako, geure betiko hizkuntza balitz bezela irakurtzen dugu. Josetxo bi urterekin Mundakara iritsi den mutiko bat da. Mutikoa ahazten doan ainean, abentura asko izango dira itsasoan zehar, baina Mundakan ere ez da emoziorik faltako. Nik uste baino entretenigarriagoa egin zait, ez nuen inoiz irakurri horrelako libururik, hau da, garai horretan, 1909.urtean, idatzia. Gauz asko dago ikasteko iraganaren inguruan eta liburu hau irakurriz zerbait gehiago ikasi dudala esan dezaket. Noizbait irakurtzeko aukera baduzu ez utzi beste baterako eta irakurri ezazu ahal bezain laister merezi duen liburu bat baita, beraz, anima zaitez eta irakurri!!!
Janire M. 4B (2013-2014)

Anonymous said...

“Josetxo” liburua asko gustatu zait, eta bizkaieraz idatzita egonagatik, nahiko errez irakurri dut. Liburuak, joan den mendeko baserritar eta itsas-gizonen bizimodua islatzen du, Mundakan dagoen Ondartza baserriko Josetxoren pasarteak kontatuz: txikia zela Txomin eta Juana Marik semetzat hartu zutenekoa, haurtzaroan egindako bihurrikeriak, txikitatik lagun izan duen Eladirekin dituen harreman zailak, neskaren gurasoen debekuen ondorioz, itsasoan pasatako arriskuak… eta beste hainbat gertakari. Edonori gomendatuko nioke irakurtzea, pasarte interesgarriz josita baitago.
AXIER A. 4.A 2013-2014

Anonymous said...

Josetxo da liburu honetako protagonista nagusia,ijito batzuekin batera azaldu zena Mundakara. Bertako bikote baserritar batek hartzen dute etxean eta beraien haurra balitz bezala hezten dute haurra zenetik,amaieran bere legezko gurasoak eta arreba agertzen diren arte. Istorioan zehar, Josetxoren hainbat bizipen agertzen dira,hala nola,Eladirekin ezkontzeko izaten dituen arazoak Josetxo Eladiren gurasoen begikoa ez izateagatik eta baita itsasoko nabigazioan izandako hainbat gorabehera ere. Nahiz eta bizkaieraz idatzita dagoelako hasiera batean ulertzeko arazoak izan ditudan,oso entretenigarria iruditu zait eta beraz, edonori gomendatuko nioke. Anima zaitez!Alazne G. 4A(2013-14)

Anonymous said...

Liburua laketgarria dela uste dut, bizkaieraz idatzia egoteak bere xarma ematen diola eta benetan entretenigarria dela. Liburu hau aukeratzeko ditudan liburuen artean idazle euskalduna duen bakarra delako aukeratu dut.

Josetxo izeneko mutiko baten bizia kontatzen du. Hamalau hillabeteko haurra zenetik ezkondu ta hogeitazortzi urte bete arte bizitakoa. Bere ingurukoen biziaz ere hitz egiten du.

Itsasoko abenturak eta maitasun istorioak gustatu zaizkit gehien, baina baserriko jende xumearen bizia azaltzeko erabili duen modua ere izugarri gustatu zait.
Nik edozeini gomendatuko nioke.

Oihane Artola
4.A (2013/14)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Bertan Josetxo izeneko mutil baten gertaerak kontatzen ditu. Liburua bizkaieraz da idatzita eta naiz eta luze xamarra izan, erraz irakurtzen dena da.
Jon Irastorza 4.A

Anonymous said...

Liburu polita da, bertako gertakizunak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Halaz eta guzti ere batzuetan irakurtzeko eta ulertzeko zailtasun batzuk izan ditut, bizkaieraz dagoelako idatzita. Mundakako senar-emazte batzuen nahia jaungoikoak betetzen du, ijitoei haur bat erosten die eta orduz geroztik etxe hartan ona besterik ez da gertatzen nahiz eta tartean ezusteko susto batzuk izan. Liburu hau edonori gomendatuko nioke irakur dezan, baina pazientziaz,animo!!!!
Ander Z. 4.A (2013-2014)

Anonymous said...

Niri “Josetxo” liburua oso atsegina eta emozioz betea iruditu zait. Mundakako baserri bateko senar-emazteek ume bat nahi dutela kontatzen asten da istorioa eta halako batean ustekabean ume bat agertzen zaie ijito batzuek utzi duten ume bat, Josetxo. Josetxoren abenturak kontatzen ditu liburuan zehar. Behin handia eginik itsasoan gertatzen zaizkionak, amodio kontuetan, lagun artean… Liburuan zehar jakingo da Josetxo nondik nora agertu zitzaien Mundakako senar- emazte haiei. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke lehen ikuspegian liburu luze eta aspergarria dirudien arren oso jarraikorra eta dibertigarria izatera irits daiteke.

Nerea E.
4.A (2013-14)

Anonymous said...

“Josetxo” liburua asko gustatu zait, eta bizkaieraz idatzita egonagatik, asko kostatu zait irakurtzea. Liburuak, joan den mendeko baserritar eta itsas-gizonen bizimodua islatzen du, Mundakan dagoen Hondartza baserriko Josetxoren pasarteak kontatuz: txikia zela Txomin eta Juana Marik semetzat hartu zutenekoa, haurtzaroan egindako bihurrikeriak, txikitatik lagun izan duen Eladirekin dituen harreman zailak, neskaren gurasoen debekuen ondorioz, itsasoan pasatako arriskuak… eta beste hainbat gertakari.
Aitor M.
4.B (2013-14)