2012-04-19

KROKODILOA OHE AZPIAN



Krokodiloa Ohe Azpian
Mariasun Landa
(Alberdania, 2002)




Oso istorio sinplea kontatzen zaigu liburuan. J.J., protagonista, oso gizon tolesgabe eta sotila dugu. Zerbait aurkituko du ohe azpian: krokodiloa. Aurkikuntza horrek oso asaldatuko du gizontxoa eta bere bizitza hankaz gora jarri. Bere ezinegona arintzen ahaleginduko da, baina urduri ibiliko da arazo bera eta behar berbeak dituen norbait topatu artean.

Irakurketa bat baino gehiago duten liburu baten aurrean gaude, Mariasunen beste liburu askok bezalaxe. Bestetan “helduentzako haur literatura” deitu izan dugun genero horretako istorio honetan, kanpoko istorioak gizon bitxi bati buruz hitz egingo digu; aldiz, ezkutuko kontakizunak guztion arimen hondoetan, ohe azpietan, dauden tristezia eta amodio beharraz hitz egiten digu.

Polita, bitxia eta hunkigarria. Lehenen irakurri eta gero zure inguruko guztiei irakurarazi.


Rafa L.


2012-04-18

HELENA ETA ARASTIRIA


HELENA ETA ARRASTIRIA
J.K. Igerabide


Mutil gazte batek bere haurtzaroko garaiak gogoratzen ditu egunero, bere gelako leiho bazterrean jarririk, beti ilunabarrari so. Oroitzapen on eta txarrak ditu.
Arrastiari begira Helena erizain gazte eta ederrarekin igarotako uneak gogoratzen zaizkio. Baina egun batean, leiho bazterretik, neska beltzaran bat ikusten du parkeko banku batean eserita. Bizitzan zerbait betirako aldatu zaionaren sinboloa izango da neska beltzaran itsua. Nobelan gaztaroko istorio entretenigarri eta interesgarriak agertzen zaizkigu.
(...)

Sara A. 3A 2005-06


Mutil bat leihotik begira dago. Begira dagoela, txikitako oroitzapenak etortzen zaizkio burura: Helena erizaina zen eta medikuaren etxera joan zen bizi izatera mediku zaharraren emazteak arazoak zituelako. Baina mutilaren osabaren etxera joaten zen izekoa zaintzera.
Mediku zaharraren andrea hil egin zen eta medikuak herritik alde egin zuen. Gero beste mediku gazte bat etorri zen Daniel izenekoa; hanka-motza zen. Mutila eta bere anaia Helenarekin maiteminduta daude; baina Daniel eta Helena elkarrekin dabiltza. Mutilari horrek amorrazio eman zion, baina anaiari ez. Arratsalde batean euria ari zuen eta uholdeak hasi ziren eta...


Olaia L. 3B 2005-06