2012-12-19
KARTEROAK BETI DEITZEN DU BI ALDIZ
KARTEROAK BETI DEITZEN DU BI ALDIZ
James M. Cain
(1932)
ELKAR bere webgunean dakarren informazioa:
Alproja gazte batek eta ostatu jabe baten emazte sexy eta nazkatuak honen gizona garbitzea erabakitzen dute. Ondorioak aurretik asmaezinak dira.J.M. Cainen lehen nobela hau berak 42 urte zituela argitaratu zen eta berehalako arrakasta lortu zuen. Hainbat hizkuntzatara itzuli zen, film mitiko bat eta beste zenbait remake sortarazi, idazle askoren inspirazio bihurtu, eta nobela beltzari itzal eta sona berezia eman literatura munduan.
Idazleari buruz apur gehiago jakin izanez gero, begira orrialde honetan. Ingelesez dago, baina ez ikaratu: oso erraza da!
http://www.eskimo.com/~noir/btitles/cain/index.shtml
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
33 comments:
Liburu hau bereziki asko gustatu zait, bere gai interesgarriengatik.
Liburu hau piska bat luzea iruditu arren azkenean motza egingo zaigu. intrigazko liburuak gustatzen bazaizkizu irakur ezazu liburu hau.
Ion Mikel B (3. D.B.H.)
liburu hau asko gustatu zait. bertan kontatzen den historia oso interesgarria da. gainera nere ustez errealitate gordina kontatzen duen historia da zeren eta horrelako kontuak oso "modan" daude, nere ustez erokeri galanta izan arren. oso liburu pelikuleroa iruditu zait gainera. nere ustez pena merezi duen liburua da.
Adur Ibarguren 3B.
Liburu hau aspergarria egin zait, zeren ipuin erdia gauza bera errepikatzen pasatzen zuen. Gehien gustatu zaidan zatia kaskezurra aputzen dionean izan da. Asko kostatu zait liburua irakurtzea, baina moldatu naiz ulertzeko.
liburu honek pasadizo erromantiko eta trajikoak kontatzen ditu eta horregatik ez zai batere gustatu. gainera historioan zehar nazka ematen zuten esaldi eta hitz desente zeuden eta hitz itsusi asko erabiltzen zituzten liburuko protagonistek. bestalde liburu interesante xamarra zen eta zail egiten zitzaidan kapitulua nola bukatuko zen jakitea.
Asko gustatu zait liburu hau oso istorio polita gordetzen zuelako. zertxobait kostatu zait ulertzea une batzuetan baina osotara liburu erreza iruditu zait. ez nuen behin ere idazle honen libururik irakurri eta gustura geratu naiz.
Liburua gustatu zait. Asieran ez nuen oso ondo ulertzen baino pixkanaka entretenigarriagoa iruditu zait, nahiz eta zati batzuk aspergarri samarrak izan.
Izenburuak ez du zerikusirik istorioarekin niri hori iruditu zait gutxienez.Iteresgarria izan da,parte batzuetan galdu egiten nintzen eta zaila eginten zitzaidan perte horietan, baina jeneralean errez irakurri dut.
Horrelako istorio bat sinistu daiteke; parte bat: gizonari hiltzen diotela baina gero emakumea ere hiltzen dela kasualitate handiegia da. Ez nuen espero horrela bukatuko zuenik.
EDURNE Z. 3B
Egia esan liburu hau ez zait asko gustatu.Oso zaila egin zait irakurtzea, elkarrizketeten ez nuen ondo nabaritzen nor zen hitz egiten ari zena eta hori dela eta dexente kostatu zait liburua irakurtzea, eta oraindik gehiago ulertzea.
Jone P. D.B.H. 3
Liburu hau oso interesgarria iruditu zait baino parte batzuk oso luzeak eta zailak ulertzeko egin zaizkit.Bestalde izenburua ez dauke ezer ikusirik liburuarekin.Bukaera ez zait batere gustatu.
liburu hau asko gustatu zait misteriotsua delako.Ulerterreza egin zait eta oso azkarra egin zait irakurtzeko momentuan.Misterioa gustatzen zaion jendeari zuzenduriko liburua da eta nik uste hauei gustatuko zaiela.
Asko gustatu zait liburua misterioa eta maitasuna.Bukaera oso originala eta polita da.Ez dut ulertzen izenbura, liburuarekin ez dauka zerikusiarekin, nere ustez.
Oso gustukoa gertatu zait liburu hau, alde batetik, misteriozko liburuak oso gustuko ditudalako eta bestetik, oso ondo idatzirik dagolako, liburuan murgilarazteko aukera emanaz. Agian, aspaldian idatzitako liburua izatean, agertzen diren hainbat eszena nahiko subrealiista gertatzen dira, baina, orokorrean, oso ondo landutako liburua da, gutxien espero duzunean sorpresa ugari emango dizkizuna. Beraz, liburu hau, gazte, heldu nahiz zaharrei gomendatuko nieke, eta misterioa gustukoa dutenei, are eta gehiago, aldiz, irakurtzea gustuko ez baduzu hortxe duzu filma. Hala ere, irakurtzea baina gauza hoberik ez dagoenez hartu denok liburua eta irakurtzera!!!
Liburua asko gustatu zait, oso misteriotsua eta interesgarria iruditu zait. Liburua presaka irakurri dutenez, eta gauz asko ulertzeko hain errazak ez zirenez asko kostatu zait ulertzea. Irakurri ez duzuenok irakurtzea gomendatzen dizuet.
liburu hau asko gustatu zait eta oso gustora irakurri dut. Misteriozko liburuak gustatzen zaizkit eta protagonisten plan egiteko modua ere asko gustatu zait. Amaiera ere asko gustatu zait espero ez nuena gertatu baitzen eta gaizki bukatzen diren istorioak gustatzen baitzaizkit. Liburu hau irakurtzea gomendatuko nizueke ezusteko asko gertatzen direlako!
“Karteroak beti deitzen du bi aldiz” liburua asko gustatu zait. Intrigazko liburu bat da. Piska bat kostatu zait ulertzea une batzuetan baina moldatu naiz. Gainera liburua hau oso entretenigarria da eta ezusteko asko gertatzen dira . Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizut. Irakur ezazu!!!
Josu. P 3A (2012-13)
Karteroak beti deitzen du bi aldiz liburua entretenigarria egin zait, bertako istorioa oso interesgarria da. Irakurtzeko pixka bat nahasgarria izan arren gustura irakurri dut bertan ezusteko ugari eta espero ez nuen amaiera izan duelako. liburu ederra iruditu zait eta edonori gomendatuko nioke. Animatu liburu hau irakurtzera!!
Jon L. 3A (2012-2013)
Izenburuak ez du zerikusirik istorioarekin niri hori iruditu zait gutxienez.Iteresgarria izan da,parte batzuetan galdu egiten nintzen eta zaila eginten zitzaidan perte horietan, baina jeneralean errez irakurri dut.
Horrelako istorio bat sinistu daiteke; parte bat: gizonari hiltzen diotela baina gero emakumea ere hiltzen dela kasualitate handiegia da. Ez nuen espero horrela bukatuko zuenik.
2012-2013
3A
Gorka.A
Oraingo honetan “ karteroak beti deitzen du bi aldiz “ liburua irakurri dut. Liburuko protagonista herriz herri dabilen gizon bat da, Frank Chambers izenekoa. Behin taberna batean sartu zen eta bertako zerbitzariari iruzur egiten saiatu zen. Baina tabernako jabea, Nick Papadakis oso jakintsua zen eta eta bertan lana eman zion , behartsu bat zela ohartu zelako. Tabernariak emazte eder bat zeukan eta Frank, tabernariaren emaztearekin maitemaintzen da. Emaztearen izena Cora da eta Frank Chambersetaz maiteminduta dago. Horregatik biek Coraren senarra hiltzeko plan bat pentsatzen dute. Lortuko al dute azkean Nick Papadakis hiltzea? Istorioa oso polita eta entretenigarria da intrigaz beteta dagoelako. Baita ere tritea da ustekabeko heriotza bat gertatzen delako, horregatik animatu egiten zaituztet liburu hau irakurtzera.
IƱaki Gorostidi 3.A (2013-2014)
Karteroak beti deitzen du bi aldiz liburua, polita iruditu zait. Irakurtzeko ez da batere zaila baina parte batzuetan nahastu egin naiz. Istorioa ez da oso polita izan bukaeran ezustekoak gertatu direlako baina bestela gustatu zait. Greziarra hil egiten dute eta orduan gorabehera handiak gertatzen dira. Liburu hau interesgarria eta entretenigarria da eta edozeini gomendatuko nioke.
Julen O. 3B (2013-2014)
Karteroak beti deitzen du bi aldiz liburua asko gustatu zait, liburu entretenigarria delako. Zati batzuetan pixka bat galdu egin naiz baina moldatu naiz. Liburu honetan pasatzen diren gauza batzuk ez dira oso errealak. Liburua irakurriala pentxatzen nuen Cora eta Frankek batera bukatuko zutela, baina ez nuen imaginatzen liburua horrela bukatuko zenik. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea, interesgarria eta entretenigarria delako.
Amaia.O 3.A (2013-2014)
Nik James M. Cain-en "Karteroak beti deitzen du bi aldiz" liburua irakurri dut. Liburua Frank izeneko mutil bati gertatzen zaizkion gertaerak kontatzen ditu idazleak: Greziarra hiltzen deneko pasadizoa, Frank eta Cora nola egoten diren errudun bezala, Cora hiltzen deneko momentua...Liburu hau misteriozko liburuak gustatzen zaizkion bati aholkatuko nioke. Jon.E 3B (2013-14)
Liburu polita, entretenigarria eta interesgarria iruditu zait. Istorioan, senar emazte batek taberna batean lan egiten dute, baina egun batean, Franck sartu zenean emaztea Franck-ez maitemindu zen eta emaztearen gizonaz libratzeko hilketa bat prestatu zuten bion artean. Liburu hau, akziozko liburuak gustatzen zaizkien pertsonei aholkatuko nioke. Ez nuen uste istorioa horrela bukatuko zenik.
Igor M. 3A (2013-2014)
“Karteroak beti deitzen du bi aldiz” liburua gustatu zait, amodiozko eta tragediazko liburua da eta interesgarria iruditu zait. Liburuan gazte bat bere nagusia eta nagusiaren emazteaz hitz egiten du, gazteak eta nagusiaren emazteak elkarrekin egon nahi dute eta nagusia hiltzea erabakitzen dute. Liburu hau erreza egin zait irakurtzerakoan, edozein irakurleri gomendatuko nioke. Agurne Z. 3.B (2013-14)
Liburu hau ez zait asko gustatu gogor xemarra baita. Liburuan Frank Chambers izeneko gizon bati Nick Papadakis izeneko tabernari baten emaztea gustatzen zaio, eta bien artean Nick Hiltzea erabakitzen dute bere amodioagatik, horrek ondorio txarrak ekarri arren. Martxel G. 3B.
Nik James Mallahan Cainen “Karteroak beti deitzen du bi aldiz” liburua irakurri dut.
Liburua misteriotsu eta interesgarria da, lehen pertsonan dago idatzia eta bertan gizon gazte batek eta ostatu jabe baten (Nick Papadakisen) emazte batek, honen gizona hiltzea erabakitzen dute. Ondoren,ordea arazoak izango dituzte hilketaren epaiarekin nahiz eta gero epaia ongi irten. Liburu nahiko polita da, eta umeei izan ezik beste edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.
Aitor Agirre 3.B (2013-2014)
Nik "karteroak beti deitzen du bi aldiz" liburua irakurri dut. Hasiera aspergarri samarra iruditu zait, baina istorioa aurrera zioan heinean interesgarriagoa eta ulertzeko errezagoa egin zait. Liburu honetan taberna bateko nagusia, greziar izenez ere ezaguna, bere emazte Cora eta Franken istoriak kontatzen dituzte. greziarra hil nahi dute, baina lehenengo saiakeran ez zaie ondo ateratzen, bigarrenean aldiz lortzen dute. Cora eta Frank maiteminduta daude, hainbat eztabaida edukitzen dituzte eta ezkontzea erabakitzen dute. Cora haurdun dago. Hondartzara joaten diren egun batean Corari zerbait pasatzen zaio eta ospitalera bidean istripu bat edukitzen dute, Cora hil egiten da eta Frank espetxean sartzen dute. Animatu liburu hau irakurtzera!!!
Irantzu E. 3B (2013-14)
karteroa beti deitzen du bi aldiz liburua asko gustatu zait,gustora irakuri dudalako.Asieran asko nahastu egin nahiz,baina letzen joan ahala istorioa ulertu dut.Nire ustez izenburuak ez du zerikusirik historioarekin.Liburuaren amaiera enuen batere espero.Liburu hau edonori gomendatuko nioke,anima zaitezte!!!
Asier A.3B(2013-2014)
Nik James M.Cainen "Karteroak beti deitzen du bi aldiz" liburua irakurri dut. Liburu entretenigarria iruditu zait, kontatzen duen istorioa interesgarria baita. Istorioan zehar espero ez nituen gertakari asko gertatu dira eta irakurtzeko pixkat nahasgarria izan arren, gustura irakurri dut. Edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzeko. Anima zaitezte!!!
Enaitz A. 3.B(2013-14)
Karteroak beti deitzen du bi aldiz liburua erreza egin zait irakurtzeko. liburua irakurtzen pixka bat nahastu naiz baina istorio politak kontatzen ditu. Eszena batzuk subrealistak dira baina bukaera polita dauka. Gizonari kotxean iltzen dutenean da niri gustatu zaida zatirik politena.
Ioritz A. S. 3A (2013-14)
Frank alproja gazte bat da. Etxerik ez daukanez batetik bestera ibiltzen da. Egun batean, kamino bazterreko ostatu batera joan zen bazkaltzera eta bertan, ostatuko nagusiaren emazte sexya ezagutu zuen, Cora. Frank bertan geratu zen lanean eta pixkanaka Franken eta Coraren harremana handitzen joan zen. Behin, Nick garbitzea pentsatu zuten, baina plana ez zitzaien nahi bezala atera eta hark ondorioak ekarri zizkien. Zer gertatu zen Nickekin? eta Cora eta Frankekin?
Ondorioak aurretik asmaezinak dira. Misterio zalea den eta nobela beltzak gustatzen zaizkion edozeini gomendatzen diot liburu hau. Anima zaitez irakurtzera!
Ainhoa Ontsalo 3A(2013-2014)
Liburu hau gustatu zait,asieran ez nuen oso ondo ulertzen baina irakurri ala ulerterraza egin zait, nahiz ezta zati batzuk ez ulertu oso ondo.Liburu honek jatetxe batean lan egiten duen emakume baten eta orain lanean hasi den beste gizon baten istorioa kontatzen du,pasadizo politak ditu,gehien gustatu zaidan zatia Frankek Coraren gizona hiltzen duenean izan da, eta gutxien amaiera, Coraren heriotza.
Animatu liburua irakurtzera, gustatuko zaizue!
Sara A.3B (2013-14)
Oso liburu interesgarria iruditu zait. Hasieran, Frank ostatura iristen denean, Nick jauna ezagutzen du eta bearekin hizketan ari dela, ostatuan lan postu bat eskaintzen dio. Franki diru pixka bat lortzea ez dela ideia txarra iruditzen zaio eta onartu egiten du,baina Nickek ez dakiena Core (Niken emaztea) eta Franck ezagutzen diren momentuan, inork espero ez duen zerbait gertatuko dela erokeria ugari eginez. Oso interesgarria egin zait eta oso erraz irakurtzen da.
Enara A. 3.B
2013/11/18
KARTEROAK BETI DEITZEN DU BI ALDIZ
Nik James M. Cainek idatziriko "Karteroak beti deitzen du bi aldiz" liburua irakurri dut.
Frank dela esan dezakegu protagonista. Ostatu batera iristen da eta bertako jabeak kontratatu egiten du. Frank, jabearen emaztearekin maitemintzen da eta jabea beraien bidetik kendu nahi dute.
Ez zait asko gustatu liburu hau, nahaste handia dago pertsonaien artean eta kontatzen diren zenbait une ere ulertezinak egin zaizkit, adib: Franki egiten dieten galdeketan, gauza ezberdinak erantzuten dizkie eta uneoro, galdetzaileak aldatzen dira, beraz, ez da ondo ulertzen.
Gomendatzen dut liburu hau, baina agian, ez da egokia gure adinekoentzat.
Nerea S. 3A. (2015-2016)
Post a Comment