IRAGANIK GABE
Felipe Juaristi
(Erein, 2017)
Venezia neska gazteak
gizona topatu du parkean, jipoituta, galduta eta aurpegia desitxuratuta. Etxera
eraman du eta aitona Abelen laguntzaz sendatu egin du eta zaindu. Nikolas
jarri dio gizonari berak ez baita gauza bere izenarekin gogoratzeko, ezta beste
ezerekin ere. Aitonak polizia jakinaren gainean jarri beharko luketela pentsatzen
du. Venezia, aldiz, liluratuta dago lagun berriarekin eta bere ondoan izateko
egin ahalak egingo ditu. Istilu ederrean sartuko dira. Ez dugu gehiago
kontatuko.
Istorioa
hunkibera izateko elementu tipikoak ditu: neska abandonatua, aitona amultsua, munstro
onbera, polizia zintzoak. Istorioa nahasi samarra da eta saltoka dabil
pertsonaia batetik bestera. Egiantz handirik ez, ezta beharrik ere.
Bada gustorago irakurri dugun Juaristiren lanik, baina honek ere merezi
du. Irakurri eta komentatu.
Rafa L.
Liburuaren hasiera irakurri nahi izanez gero:
http://www.erein.eus/media/primeros_capitulos/primer_capitulo1219.pdf
Eta egilea Arantxa Iturberekin solasean Euskadi Irratian:
http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/arratsean/osoa/4812491/felipe-juaristi-iraganik-gabe-arratsean-euskadi-irratian/