COLLINI AUZIA
Ferdinand von Schirach
(Erein, 2015)
Hans Meyer industriagizon errespetatua
krudelki erahilda izango da. Collini jaunak, hiltzaileak, ez dio justiziari
itzuri egin nahi izan, eta abokaturik ere nahi ez duela ematen du. Txandako abokatu
defendatzailea Caspar Leinen da. Caspar eta Philippe Meyer –hildakoaren biloba–
lagun minak ziren gaztetan; Caspar maiteminduta egon zen Johannarekin,
Philipperen arrebarekin; agian, hala dago oraindik ere. Leinenek ezagutu eta
maite egiten zuen Meyertarren aitona.
Hala ere, Leinen legegizonak bere
gain hartuko ditu Fabrizio Colliniren defentsa-lanak eta bazter guztiak sakon
arakatuko ditu bere lana ongi betetzearren. Meyer jaunaren gerra garaiko
aurrekari ilunak–orain mingarriak denontzat– agerian utzi behar izan arte.
Hiru arotan burutzen da historia:
Collini haurraren gerra garaia Italian; Leinenen haurtzaro eta gaztaroko uda zoriontsuak;eta gaur eguneko nahaste, gainbehera eta iraganeko itzal luzeen bueltatzea. Saltoka
ibiliko da istorioaren haria denbora lerroan.Pertsonaiak sinesgarri eta
bizi-biziak. Sufrikarioan amilduak. Bai lehengokoak, bai egungoak.
Kapitulu motzetan ematen da nobela.
Justiziaren funtzionamenduaren gorabehera korapilotsuak ulertzeko zailtxo egin
dakizkiguke aldizka, baina erraz gaindituko dugu oztopo txiki hori. Historia
hunkigarri honek merezi du. Denek sufritu, eta denek arrazoi, litekeena ote?
Rafa L.
Itzultzailea tolosarra da.
Ezagutzen al duzue?