2012-10-16

GERLARI ZURIA


GERLARI ZURIA
Joannes Urkixo
(Elkar)





Duela urte parea irakurri nuela eta entretenigarria egin zitzaidala dut gogoan. Hasiera oso bizi eta kitzikagarria du. Niretzat protagonista Euskal Herrira datorrenean, istorioak bere freskotasuna galdu egiten du apur bat; agian, tesia mantentzearren. Irakurri duten guztiek oso iritzi onak ematen dituzte libruari buruz: irakurri zuek ere eta bat etorriko zarete.
Rafa L.

52 comments:

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Oso dibertigarria egin zait bere abenturengatik. Baina, liburu hontan gainera gauza sinesgarriak eta magia nahastutak agertzen dira kontakizun osoan zehar. liburua hasieran luzea ematen du eta zertxobait aspergarria baina irakurtzen zoazen ahala dibertigarriagoa egingo da. abenturak eta magia eta fantasia nahasturiko liburuak gustatzen bazaizkizu irakur ezazu liburu hau.


Ion Mikel B. 3.B (D.B.H.)

Anonymous said...

Liburua oso polita iruditua zait. Betiko fantasia edo fantasia “ tradizional” modukoa bezala kontsideratuko nuke, Irlanda eta Euskal Herriko kondaira eta kontakizunak bat egin eta fikziozko azalpen bat ematen saiatzen delarik.
Literatura mota hau gustuko duen edonori gomendatuko nioke, liburu honek hasieratik hartzen baitzaitu bere akzio eta fantasiarengatik, amodio eta misterio kutsu batekin nahastuz, hau da, beti entzundako legendei ikuspegi berri bat ematen dien liburua da. Beraz, badakizue, irakurri ezazue liburu eder hau!

Anonymous said...

Liburu hau gustatu zait, ez da irakurri dudan hobenetarikoa, baina denbora-pasa gisa oso ondo dago. Abenturazko liburu tipiko bat da, honekin zera esan nahi dut, horrelako liburu asko daudela. Nahiagoko nuke Fionn (protagonista) eta Tabiraren (Euskal Herriko neska bat) arteko erlazioaz gehiago hitz egitea. Maitasun kontuetan ez da asko sakondu Urkixo, agian ez delako bere estiloa, dena dela, amodio eta abenturazko liburuak errazago irakurtzen direla esango nuke, biak tartekatuz doaz eta. Irakurtzea gomendatuko nizueke, benturazko liburuak gustatzen bazaizkizue.

Anonymous said...

Liburu hau zoragarria da, baina, irreala da. Ezin du pertsona batek hain debora luzea igaro itsasoan bizirik bi egunetako janariaz bakarrik. Izen oso arraroak ditu, eta hasieran ezin izan nuen ondo jakin nor zen nor baina ipuina irakurtzen joan ahala hasi nintzen konturatzen eta hortik aurrera errazago ulertu ahal izan dut liburua. Liburu hau gure adineko neska nahiz mutil abentura zaleei gomendatzen diet liburu zoragarri hau, baina gomendio bat emango diet patxadaz irakurri.

Anonymous said...

Fionn-en istorioa kontatzen du nola botatzen duten Irlandatik deabruak askatzeagatik eta Euskal Herrian bukatzen du .Fantasiazko oso istorio polita da, asko gustatu zait deabruen kontrako borroka eta oso bukaera polita du. Pertsonaiak asko gustatu zaizkit, fantasiazkoak izan arren oso errealak iruditu zaizkit Edozeini gomendatuko nioke izan ere gustura irakurtzen da eta ez da oso luzea egiten.

Anonymous said...

Fionn Irlandan bizi den mutil gazte bat da, Irlandako errege izendatzen dute Birgha ezpata magikoa erabili dezaken bakarra delako.Bere aitaren heriotza leporatzen diote eta zigor moduan txalupa batean sartzen dute bere lagun Maelekin, hainbat egun itsasoan galduta pasatzen dituzte eta istorioa Busturiako kostaldean bukatzen da. Polita iruditu zait kontatzen duen istorioa, irakurtzeko erraza egin zait entretenigarria delako, baina pixka bat luzea hori bai.

Anonymous said...

Uste nuena baina gehiago gustau zait liburu hau. Hasierako orriak ez ditut oso ondo ulertu baina istorioan azkar barneratu naiz. Normalean abenturazko liburuak ez ditut gustoko baina liburu hau primerakoa iruditu zait. Nire iritziz liburuaren akats bakarra, magia gehiegi eta Fionnek bere ingurukoak berriz mundura ekartzen dituenean azaltzen diren momentuak dira, fizkio gehiegi zuela alegia.

Iñigo O. 3.B (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait eta oso dibertigarria ere iruditu zait batez ere Fionni gertaturiko gauzak oso interesgarriak iruditu zaizkidalako. Irlandarren errege bilakatzen da eta ondoren azpimundua irekitzeagaitik, itsasoan botata uzten dute. Ondoren Busturian bizitza berria hasten du. Abenturazko eta magia puntu bat duten liburuak atsegin badituzue, liburu hau irakurtzera animatzen zaituztet!!


Unai U. 3-A (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait abenturazkoa delako eta oso erraz irakurtzen delako.Fionn Irlandan bizi den mutiko bat da eta errege izendatzen dute birha ezpata erabili dezakeen bakarra delako. Baina halako batean Gol bere osabak Fionn mozkortuta zegoen bitartean ezkutuarekin azpimundua ireki eta abentura zirreragarrietan sartuko da.Liburu hau gomendatzen dizuet denoi.

Endika.R (2009-2010) 3.A

Anonymous said...

Niri asko gustatu zait liburu hau abenturazkoa baita. Protagonista mutiko oso ausarta eta abentura zalea da, beti dago arriskua nodik agertuko zai eta zelatan, arriskuari aurre egiteko prest.
Aitak erakutsi omen zion burrukan eta oso ondo ikasi zuen zergatik etsai guztiei egiten dieaurre azkenik, etsai batzuei aurre egitea asko kostatze zaion arren. Liburua hasieran zail xamarra da ulertzeko baina gero oso ongi ulertzen da eta azkenerako oso irakurterraza egiten da.

Maialen.O 3.B 2009-2010

Anonymous said...

kaixo:
Niri liburu hau gustatu zait zeren eta fantasiazkoa eta abenturazkoa da. Niretzat Fionn izan da pertsonai gogokoena bere aursaidia gatik. Historiak asiera irlandan du baina Golen erruagatik Euskal Herrira etortzen dira eta emen hainbat abentura pasatzen ditu. Euskal Herrian neska batetaz maintemintzen da Tabira izenekoa. Zorionez bere trebetasunagatik bere aita eta lagun asko berpizten ditu.

Iñaki A.M. (2009 - 2010)

Anonymous said...

Niri "Gerlari zuria" nobela polita iruditu zait. Hasieran nahiko arraroa da, baina gero ulertzen joan naiz.
Nobela hontako protagonista Fion da. Fion Irlandako errege aukeratzen dute, "Birgha" ezpata atera baitu, honetarako Irlandako klanak biltzen dira. Fionek ezpata klanez klan erakusten du. Golek berotuta azpimunduko atea irekitzen du, honengatik Fionen aita eta klanetako jende asko hiltzen da. Ondorioz Fion eta Mael druida itsasoratzen dituzte eta Euskal Herriko herri batera iristen dira, hor Fionek ezkutua eta ezpata uretara botatzen ditu, eta gero zer gertatzen den... Irakur ezazue eta jakingo duzue.
Amaia O. 3A (2009-2010)

Anonymous said...

Kaixo! Gerlari zuria izeneko liburua irakurri dut, hasieran ez nuen batere ongi ulertzen eta oso pisutsua egin zitzaidan arren, aurrera jarraitu ahala gero eta inetresgarriagoa iruditu zait. Liburu honetan protagonista Fionn izeneko mutiko bat da, eta Irlandako errege izendatzen dute, baina ospakizun hau ospatzen hari direla ezbehar larri bat gertatu eta druida gaiztoek Fionn mozkortu egiten dute…. Gertaera polit eta ziraragarriak gertatzen dira, eta liburu hau abenturazaleak direnei gomendatuko nieke gehienbat. Anima zaitezte!!!

Miren S. 3.B 2009-2010

deborah said...

iep!gerlari zuria liburua irakurri berri dut eta asko gustatu zait,irakurtzen asi eta bertako abenturak oso interesgarri egin zaizkit.edonori gomendatuko nioke nahiz eta oso luzea izan.2-3egunetan oso erraz irakurtzen da.

Alex.G 3A

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburu hau abentura asko bait daude, baina gauza nahiko zailak daude ulertzeko. Gehien gustatu zaidan zatia Fionn errege bihurtzen dutenekoa izan da. Nire pertsonairik gustukoena Fionn izan da oso ausarta dela iruditu zaidalako. Gutxien gustatu zaidan zatia Fionn itsasora bidaltzem dutenekoa da. Gutxien gustatu zaidan pertsonaia Gol izan da oso koldarra dela iruditu zaidalako. Zati batzuk kenduta beste dena asko gustatu zait. Liburu hau gazteei gomendatuko nieke abentura asko dauzkalako.

Imanol Y. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, abentura tartean baitago. Hasieran irakurtzeko zail xamarra egin zait, baina handik aurrera errez irakurtzen den liburu horietako bat da. Beste liburu batzuen aldean liburu hau oso gustura irakurri dut. Liburu honen protagonista, Fionn izeneko Irlandar gazte bat da. Nik liburu hau nire adineko gazteei gomendatuko nieke, 13-15 urteko gazteei.

Ander G. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

Liburu hau oso astuna egin zait, batzuetan abentura politak kontatzen dira bertan baina beste batzuetan berriz korapilatsua da, apur bat pisutsua. Ala ere entretenigarria eta fantasiaz beteta dagoen liburu ederra da.Nik edozein pertsonari aholkatzen diot liburu hau.


Unai M. 3B

Anonymous said...

Gerlari zuria ipuina irakurri dut, hasieran ez nuen ipuina oso ongi ulertzen eta ez nekien zein zen pertsonaia bakoitza. Baina liburua irakurtzen jarraitu dudan heinean gero eta erraza ulertzen nuen eta pertsonaia bakoitza zein zen banekien. Istorio honetako pertsonaia nagusia Fioon izeneko mutiko bat da eta Irlandako errege bilakatzen da, baina hori ospatzen ari diren bitartean azpimunduko atea irekitzen du eta pertsona asko hiltzen dira horren ondorioz. Ondoren zigor bezala itsasorarazten dute mutikoa eta bertan egun asko pasatzen ditu Mael izeneko neska batekin. Bi gazte horien artean istorio amoretsu bat gertatzen da. 12-14 urte bitarteko gazte abenturazale direnei gomendatzen diet liburu hau irakurtzea, baina hori pazientziaz irakurri.
Beñat Beloki 3.a

Anonymous said...

Kaixo! Gerlari zuria izeneko liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Fionn mutiko irlandarraren eta bere lagunen abenturak kontatzen ditu. Entretenigarria da eta nahiko erraz irakurtzen da, luzea izan arren. Nahiko fantasiosoa da baina magia eta sorginkeriak gustatzen bazaizkizu irakurtzeko liburu egokia da. Beraz, gure adineko edozeini gomendatzen diot liburu hau.

Maider A. 3.A 2011-2012

Anonymous said...

Hasieran ez nuen ezer ulertzen eta asko kostatzen zitzaidan irakurtzea.Baina irakurtzen joan ahala interesgarria iruditu zait, naiz eta fantasiazko liburuak gehiegi gustatu ez. Nik liburu hau abentura zaleak eta fantasia gustatzen zaien pertxonei gomendatuko nieke.Anima zaitezte!

June G. 3-B 2011-2012

Anonymous said...

“Gerlari zuria” liburua ez zait gehiegi gustatu. Aspergarria eta pisutsua egin zait. Fionn izeneko gazte irlandar baten istorioa kontatzen du. Hasiera batean, errege izendatzen dute eta oso gustura bizi da, baina, gauzak oker joaten dira eta ezbeharrak gertatzen zaizkio bai berari, bai bere ingurukoei. Hala ere, irakurtzen joan ahala gertakizunak gero eta interesgarriagoak iruditu zaizkit. Fikziozko nobela denez, abentura irrealak gustuko dituen edonori gomendatuko nioke.

Lide L. 3B (2011-2012)

Anonymous said...

Liburu hau nahiko polita iruditu zait. Hasieran pixka bat kostatu zitzaidan irakurtzea, baina, azkenik
nahiko entretenitua iruditu zait.
Liburu hau abentura zaleei gomendatuko nieke batez ere, baina edonori gustatu dakiokela uste dut.
Pertsonaiak ere gustatu zaizkit, batez ere Tabira, oso neska adimentsua iruditu zaidalako.
Anima zaitezte eta irakurri!

Oihana B. 3-A 2011-2012

Anonymous said...

Gerlari zuria
Gerlari zuria izeneko liburua oso polita iruditu zait, zirraraz eta abenturaz beterikoa. Nire pertsonaia gogokoena Fionn izan da, oso ausarta, adoretsua, bihotz onekoa… Pasarte gogokoena, aldiz, atetik azpimunduko deabruak ateratzen direnekoa izan da. Oso momentu onak pasa ditut liburu honekin, kapitulu bakoitza bukatutakoan hurrengoa irakurtzen hasteko gogoa sartzen baitu. Liburu hau edonori gomendatuko nioke, gazteei, helduei, umeei…

MANEX K. 3B 2011-2012

Anonymous said...

Liburu hau ez zait gehiegi gustatu. Luzea eta pixka bat aspergarria egin zait. Liburuak Fionn mutiko irlandarraren eta bere ingurukoen istorioa kontatzen du. Hala ere, magia eta fantasiazko liburuak gustuko izan ezkero liburu atsegina izan daiteke eta modu honetako istoriak gustuko dituen edonori irakurtzea gomendatuko nioke.

Nerea M. 2011-2012(3B)

Anonymous said...

“Gerlari Zuria” liburua ez zait uste nuen bezain polita iruditu. Hasierako pasarteak ez zaizkit batere gustatu eta astuna egin zait irakurtzea. Hala ere, istorioa aurrera doala liburua nahiko interesgarria dela esango nuke. Liburu honetako protagonista Fionn da eta Irlandako errege izendatu dute “birgha” ezpata atera duelako. Ekintza politak gertatzen dira, nahiz eta fantasia gehiegi dagoela iruditzen zaidan. Liburu hau fantasia eta abentura gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke.
Irati.U 3.A 2011-2012

Anonymous said...

Liburu hau ez zait gehiegi gustatu,pixka bat aspergarria iruditu zaidalako. Luzea egiten da azkenerako. Ala ere, liburua aurrera doan hainean interesgarriagoa bihurtzen dela esan genezake, Fionn Irlandako errege izendatzen dutenean pasarte politak daude naiz eta oso fantastikokak izan nire iritziz. Fantasia eta abentura atsegin badituzu ez izan dudarik liburua aukeratzerakoan.




Ane. A

Anonymous said...

Liburu hau izugarri gustatu zait eta entretenigarria egin zait irakurketa. Liburu honetatik gehien erakarri nauena istorioko ia pasarte guztiak abenturaz beterik egotearena izan da. Hala ere, liburuaren hasiera gustatu zait gehien, bertan kontatzen baitira gertakizunik zirraragarrienak. Gure adin berdintsukoak diren eta abenturazko istorioak gustatzen zaizkien gazteei aholkatuko nieke liburu hau irakurtzea. Anima zaitez!

Axier A. 3A 2012-2013

Anonymous said...

Liburu hau irakurtzen hasi nintzenean, oso aspergarria eta astuna egin zitzaidan, baina historia aurrera joan ala oso interesgarria iruditu zait. Fantasiazko liburua eta Fionn izeneko gerlari gazte eta ausart baten abenturak kontatzen ditu. Bere herritik, irlandatik, bidalia izaten da eta egun asko itsasoan pasa ondoren Euskal Herriko herrixka batera iristen da. Liburu hau abenturazko liburuak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke.

Maite T. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Liburu hau gustatu zait, ez da irakurri dudan hobenetarikoa, baina denbora-pasa gisa oso ondo dago. Abenturazko liburu tipiko bat da, honekin zera esan nahi dut, horrelako liburu asko daudela. Nahiagoko nuke Fionn (protagonista) eta Tabiraren (Euskal Herriko neska bat) arteko erlazioaz gehiago hitz egitea. Maitasun kontuetan ez da asko sakondu Urkixo, agian ez delako bere estiloa, dena dela, amodio eta abenturazko liburuak errazago irakurtzen direla esango nuke, biak tartekatuz doaz eta. Irakurtzea gomendatuko nizueke, benturazko liburuak gustatzen bazaizkizue.


Leire U. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Hasieran ulertzeko zaila iruditu zitzaidan eta egia esan, ez nuen askorik ulertu, baina istorioa aurrera joan ahala gustatzen hasi zait eta zentzua hartu diot. Abentura dago istorio osoan zehar eta magia eta fantasia ere nahasten ditu.
Beraz liburu hau, gai hauek gustuko dituen edonori gomedatuko nioke, gustatuko baitzaio. Anima zaitez eta irakur ezazu!

Iker N. 3A (2012-2013)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait abentura eta fantasia ongi nahastuta dituelako. Liburu honek Fionn izeneko irlandar gazte baten abenturak kontatzen ditu. Fionn Irlandako errege izendatzen dute, baina gero gauzak nahastu egiten zaizkio eta irlandatik kanporatzen dute itsasontzi batean. Hurrena Euskal Herrira iristen da eta bertan abentura berriak bizitzen ditu. Hasieran liburuak luzea eta pisutsua dirudi baina irakurtzen joan ahala oso entretenigarria egiten da eta ez da hain pisutsua. Beraz, liburu hau gure adineko edozein gazte abenturazaleri gomendatuko nioke.

Andoni A. 3.A (2012-2013)

Anonymous said...

Niri “Gerlari zuria” liburua ez zait asko gustatu. Hasieran ez nuen ia ezer ulertzen baina aurrera egin ahala ulertzen joan naiz, ala ere liburu astuna egin zait eta ez dut oso gustura irakurri. Fionn, gazte irlandarraren eta bere ingurukoen gora beherak kontatzen ditu. Nik liburu hau batez ere abentura eta fantasia gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke.

Nerea E 3.A (2012-13)

Alaitz M. 3A 2012-2013 said...

"Gerlari zuria" liburua ez zait asko gustatu, pixkabat surrealista iruditzen zait, baina hortaz aparte ez dago gaizki.Hasiera oso pixua iruditu zait dembora osoan berdina kontatzen duelako. Gehien gustatu zaidan zatia Fionnek deabruak akabatu eta bere aita salbatzen duenekoak dira. Liburua fantasia gustazten zaion jendeari rekomendatuko nioke.


Alaitz M. 3A 2012-2013

Unknown said...

Nik irakurri dudan liburua “Gerlari zuria” da.Gustura irakurri dut, gainera dibertigarria eta abenturako libururik hobenetakoa irakurri dudana da.Hasieran oso luzea iruditu zait baino liburu erdialdera iritsi ahala interesgarria iruditu egin zait. Bukaera oso zaila iruditu zait.Liburu hau, zirraragarria da eta ipuin artako pertsonaia gure edade antzekoa duelako oraindik gehiago gustatu zait. Liburu hau denei gomendatuko nioke.
Iñaki C. ,2013-2014 ikasturtea, 3B.

Anonymous said...

Gerlari zuria liburua oso interesgarria iruditu zait. Liburuan, Fionn Irlandako gerlari bat, Irlandako errege izendatzen dute, Birgha ezpata magikoa erabil dezakeen bakarra delako. Fionn bere aitaren hiltzailea dela leporatzen diote, eta zigor gisa, bera eta Mael txalupa batean sartzen dituzte, eta egun batzuk itsasoan galduta pasatu eta gero, Busturia herrian bukatuko dute. Kontatzen duen istorioa polita iruditu zait, liburua luzea da, baina luzea izan arren oso errez irakurtzen da. Anima zaitez!
Alaia L. 3B (2013-14)

Anonymous said...

“Gerlari Zuria” liburua gustatu zait baina hasieran ez da batere ulerkorra baina aurrera egin ala polita iruditu zait. Fionn izeneko gazte irlandar baten istorioa kontatzen du, errege bilakatu eta festa horretan azpimunduko ateak irekitzen ditu eta jende asko hiltzen da horren ondorioz. Zigor bezala bi egunerako janarekin itsasoratzen dute. Liburu hau gu bezalako gazteei gomendatuko nieke.

Amets G. 3A 2013-2014

Anonymous said...

Libru hau ez zait asko gustatu . Hasieran, oso aspergarria iruditu zait eta ez dut oso ondo ulertu. Liburua aurrera joan ahala, interesgarriagoa iruditu zait eta ulertzen hasi naiz. Fronn da protagonista eta Irlandako errege izendatzen dute ''birgha'' izeneko ezpata tera duelako .
Baina geo, Irlandatik botatzen dutw itsasontzi batean . Euskal Herriko herrixka batera iristen da eta Tabira izeneko neskataz maitemintzen da. Liburu hau, abenturezko liburuak gustatze zaizkien gazteei gomendatuko nieke.
Endika A 3.B (2013-2014)


Anonymous said...

‘’Gerlari zuria’’ liburua asko gustatu zait. Fionn izena duen hamalau urteko gazte irlandar baten abenturak kontatzen ditu. Fionnek, hamalau urte besterik ez ditu, baina edozein gerlari nagusi bezain indartsua da. Liburua hasieran, ulertzeko zail xamarra egin zait, baina liburua irakurtzen joan naizen heinean errazagoa egin zait irakurtzea. Abenturazko liburuak gustatzen bazaizkizu, liburu hau gomendatzen dizut.
Alaia B. 3.B (2013-2014)
17/11/13

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait abenturazkoa delako. Hasieran, pixka bat kosta zitzaidan ulertzea, baina liburuan aurrera egin ahala ulertzen joan naiz. Liburu honetan Fionn izeneko irlandar baten istorioa kontatzen da. Fionn Irlandako errege izendatzen dute. Gero, ordea, aita hiltzeagatik itsasontzi batean bidaltzen dute. Ondoren, Euskal Herrira iristen da, eta abentura berriak biziko ditu.


Jon. Z. 3.A (2013-2014)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait nahiz eta luze samarra izan eta hasieran zailagoa egin zait baina gero erresten joan zait irakurketa. Fantasiazko istorio bat da. Fionn da protagonista, bera da erregea, ezpata berak atera zuelako harritik. Irlandan hasten da istorioa eta gero itsas hontziz Euskal Herrira etortzen dira eta bertan abentura asko gertatzen dira. Liburu hau abentura zaleei gomendatuko nieke.

Maria M.(2013- 14)
3.B.

Anonymous said...

“Gerlari zurria” liburua irakurri dut. Asko gustatu zait, nahiz eta zaila egin zaidan hasiera. Interesgarria ere iruditu zait, fantasia eta sorginkeria dotore nahasten baititu. Gehien gustatu zaidan zatia, Fionn Taran errege izendatu zutenekoa da. Eta gutxien gustatu zaidana berriz, Fionnen aita hiltzen den momentukoa izan da. Liburu hau irakurtzea gomendatuko nioke edozeini, baina batik bat fantasia eta sorginkeria gustatzen zaionari.
Eneritz Z. 3.B (2013-2014)

Anonymous said...


Fantasia eta magia nahasten dituen liburua da eta ni liburu hauen zalea naizenez, asko gustatu zait. Fionn Irlandako errege izendatzen dute, baina gero gauzak nahastu egiten zaizkio eta Irlandatik kanporatzen dute itsasontzi batean. Hurrena Euskal Herrira iristen da eta bertan abentura berriak bizitzen ditu. Liburuak aurrera egin ahala geroz eta gauza interesgarriagoak kontatzen ditu eta entretenigarria egiten da azkenean. Liburu hau fantasia zaleei gomendatuko nieke.
Iker A. 3.A(2013-2014)

Anonymous said...

Liburu honek asko harritu nau, hasieran liburu itsusia iruditu zitzaidan baina historioa aurrera joan ahala gustatzen hasi zitzaidan. Liburua honetan denetik dago: misterioa, maitasuna, fantasia...
Liburuak Fionn izeneko mutil baten istoria kontatzen du. Fionn Irlandako errege bihurtzen da eta hainbat goraberengatik Irlandatik botatzen dute, bere lagun Maelekin batera. Gaztea eta laguna Busturiara iristen dira eta han mundua inbaditzera doazen deabruak eta gerlariak garaitzen dituzte Busturiako biztanleekin batera eta Fionnek Tabira izeneko neska ezagutzen du. Niri liburua orokorrean entretenigarria iruditu zait, hasiera kaxkarra izanik. Liburua edozeini gomendatuko nioke. Iñigo O. 3.B (2013-2014)

mireia said...

"Gerlari Zuria" liburua ez zait asko gustatu, hasiera ez zait asko gustatu hasiera astun samarra iruditu zait, gehien gustatu zaidan partea fionnek bere aita salbatzen duenean izan da.Liburu hau gazte abenturazaleei gustatuko zaiela uste dut. MIREIA.G

Anonymous said...

Ez zait liburu hau asko gustatu.Fionn-en istorioa kontatzen du nola botatzen duten Irlandatik deabruak askatzeagatik eta Euskal Herrian bukatzen du. Fionn Irlandan bizi den mutil gazte bat da, Irlandako errege izendatzen dute Birgha ezpata magikoa erabili dezaken bakarra delako.Bere aitaren heriotza leporatzen diote eta zigor moduan txalupa batean sartzen dute bere lagun Maelekin, hainbat egun itsasoan galduta pasatzen dituzte.Fantasiazko istorioa da. Liburua fantasia gustatzen zaion jendeari gomendatuko nioke.

Nora L. 3.A(2013-2014)

Anonymous said...

Gerlari zuria liburua nahiko polita iruditu zait. Liburu honek, Fionn izeneko Irlandar gazte baten abenturak kontatzen ditu. Fionn egun batean, Irlandako errege izendatzen dute, baina Gol bere lehengusu maltzurraren ondorioz, gauzak nahastu egiten dira eta beraz, Fionn Irlandatik bidaltzen dute. Fionn, Euskal Herriko herrixka batera iristen da, eta bertan, abentura berriak bizitzen ditu, lagun berriak eginez eta azpimunduko munstroen aurka borrokatuz. Liburu hau, abentura eta fantasiazko liburuak gustatzen zaizkion gure adineko edozein pertsonari gomendatuko nioke.

Naroa A. 3.A (2013-14)

Anonymous said...

Liburua ez zait batere gustatu. Oso irrealista da. Hasiera ez da ondo ulertzen eta denbora osoan berdina kontatzen duela iruditzen zait. Liburuaren erdialdea, Fionnek basurde suntsitzen duenean eta Golekin borrokatzen duenean, gustatu zait gehien baina bestela ez zait batere gustatu. Gerra liburuak gustatzen zaizkienei gomendatzen diet.

Maddi U. (2013-14)

Anonymous said...

"Gerlari Zuria" liburua ez zait asko gustatu, fantasiazkoa baita eta niri ez zaizkit horrelako liburuak gustatzen. Fionn izeneko mutiko irlandar baten istorioak kontatzen ditu. Aurrena irlandarren errege izendatzen dute baina ez du bere kargua ondo betetzen eta horregatik, zigor bezala itsasora bidaltzen dute txalupa batean eta Euskal Herrira iristen da, Busturiara. Liburu hau fantasia gustatzen zaion jendeari gomendatuko nioke.

Ander Z. 3B (2013-2014)

Anonymous said...

Fionn Irlandan bizi den mutil gazte bat da, Irlandako errege izendatzen dute Birgha ezpata magikoa erabili dezaken bakarra delako. Fionnen abenurak kontatzen ditu. Liburu hau ez zait gustatu, hasieran ez nuen ezer ulertzen eta gainera nahiko luzea egin zait.
Naroa O. 3.A (2013-2014)

Anonymous said...

Nik “Gerlari zuria” liburua irakurri dut. Liburua asko gustatu zait. Batzuetan izen arraroak daude eta ulertzea kostatzen da, baina bestela polita eta interesgarria da. Liburuan, Birgha ezpatak, Fionn gerlari gaztea, Irlandako errege izendatzen du. Baina, Fionnei, bere aitaren hilketa leporatzen diote eta Irlandatik botatzen dute. Txalupa batean itsasoratzen dute eta Euskal Herrira iritsiko da. Bertan hainbat abentura biziko ditu eta jendea salbatu beharko du… Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, polita baita. Anima zaitezte eta irakurri!
Leire R. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Fionn Biscayne klan irlandarreko gerlari gaztea, errege izendatzen dute. Honek, nahigabe eta bere osabak Gol maltzurrak eta Luth druida ilunak manipulaturik azpimunduko ateak iriketzen ditu. Irlandatik bidalia, Mael, bere klaneko druidarekin batera, Bisturiako lurraldera iristen da eta bertan gerlari zuria dela, deabruak eta Gol eta Luth gainditu ditzaken bakarra jakinik gerra bat pizten da.
Dezente gustatu zait liburua, fantasia eta abentura zalea bainaiz. Hala ere, irakurle alperrei ez nieke errekomendatuko pisutsua egingo baitzaie ziurrenik, batez ere hasieran informazio asko arrapaladan kontatzen bait.

Irune M. 3A
2013-2014

Anonymous said...

GERLARI ZURIA
Oraingoan Joanes Urkixok idatziriko "Gerlarizuria" liburua irakurri dut.
Fionn Irlandako mutiko gazte bat da eta bere aita eta anaiarekin bizi da. Egun batez, bere bizia aldatuko duen ezpata magikoa bereganatuko du. Horren ondorioz, bere herritik urrundua izango da. Honela, Urdaibaira iristen da eta bertan hainbat abentura biziko ditu borrokatu ondoren.
Ez zait liburu hau bat ere gustatu; aspergarria eta oso luzea egin zait eta oso izen arraroak ditu. Gainera, izen asko azaltzen dira eta zailak dira gogoratzeko. Istorioko hainbat une nahasgarriak dira. Fantasia gehiegi du aukeran.
Liburu hau, fantasia gogoko dutenei gomendatzen diet.
Nerea S. 3A. (2015-2016)