2009-12-13

GULLIVERREN BIDAIAK

Gulliverren bidaiak
Johanattan Swift
(Ibaizabal-Klasiko Unibertsalak)

2009-12-12

GAROA


GAROA
Txomin Agirre
(Argitaletxe Frantziskotarra)

Joanes euskal superman moduko bat da, non bere “pasio” bakarra Jaungoikoa den. Edozein gazte baino indartsuagoa da, fededunagoa, bizkorragoa, iaioagoa eta bihotz onekoa. Ez du parekorik. Bere semeek ere ez, hiru baititu eta hirurak Herkules baino indartsuagoak; baina ez aita adina. Jakin nahi baduzu zer gertatzen den familia “perfekto” honetan, irakurri. Ez zara damutuko.
Garbi-garbi notatzen da liburu hau apaiz batek egina dela zeren ez da erreala. Liburuko protagonista “goapa” eta maitagarria moja bihurtzen du eta Jainkoa goraipatzen du momentuoro.
Ez zait batere gustatu eta gainera luzea da eta ortografian 0 (zero) bat dauka, eta honek arriskua du “memoria ortografikoa”-z hitzak gaizki gogora ditzakegu.
Baserritarra baldin bazara eta beste zereginik ez badaukazu irakurri Garoa: ez zara damutuko!


Iñigo L. 4.B 2005-06
Iñigorena bezain zorrotza izango al da zure kritika librua irakurri ondoren?
Oñatiko zabaletarren baserrian, Joanes izeneko baserritar langile, kristau paregabe eta euskaldun petoa bizi da. Bere bizitzan zehar Euskal Herriko mendiak ezagutzen, hizkuntza maitatzen eta familiaz kezkatzen aritu izango da. Liburuan Baserritarren eguneroko bizitza kontatzen digu apaiz batek.
Miren I. 4B 2008-09
Hainbat moentutan oso gustura irakurri dut liburua, baina orokorrean oso astuna egin zait. Asko gustatu zait Txomin Agirrek erabili duen lexikoa. Aspaldian irakurri dudan libururik itsusiena iruditu zait, bain anorbaitek gure aurrekoak nola bizi izan ziren jakiteko gogoa badu, irakurtzea gomendatzen diot.
Alexandra E. 4B 2008-09
Liburua, nire ustez, zoragarria da, baina denbora asko hartu behar da liburua irakurtzeko. Gainera kontuz ibili behar da irakurtzeko orduan, orain del ehun urteko hizkeran baitago idatzita eta baserritai hizkuntzan. Hori horrela izan arren, liburua irakurtzea gomendatzen diot irakurzaleari, baina -batez ere- euskalzaleari. Anima zaitezte!
Imanol I. 4B 2008-09

2009-12-11

KLEOPATRA



KLEOPATRA
Jon Arretxe
(Elkar, 2005)


Simon Artabe detektibe gasteiztarra izango da ikerketa ero samar honen protagonista nagusia. Etxebe, bere laguntzaile fidela, eta biak abiatuko dira Komunitate Autonomoko kapitaletik Bizkaiko aldera Mandeuli Urdinaren bila. Kotxe xaharra hartuta, putetxe merke eta ermita katolikoetan geldiuneak izango dituen erromesaldi absurduan arituko dira ikertzaile “abertzale-zaharra” eta laguntzaile filantropo inuxentea. Eta eurak xelebreak izanda ez zaizkio atzean geratuko bidean topatuko dituzten pertsonaiak: bere amaren “txuloa” den Putz eta Espainiako zineman oso famatu egin den komisario fardelaren tankera hartzen diogun Minguez polizia ustela.

Umorearen eta burugabekeriaren bidetik eraman du istorioa Jon Arretxek, kontakizun irakurterraza osatuz. Istorioaren gorabeherak gutxienekoa dira eta pertsonaiak erakustea, zirkoan bezala-edo, izan bide da idazlearen helburua; egia esan, erakusteko modukoak baitira. Kapituluak motzak dira, arinak; hizkuntza erraza.

Ezin esan literatura lan handi baten aurrean gaudenik, baina bai beste inor ibili gabeko bidean abiatu dela Arretxe oraingo honetan. Agian Ostegunak famatuak lortu zuen arrakasta lortuko du, hura bezalakoa baita: gustura irakurri, barre egin eta ahazteko moduko liburua.

Rafa L.