FREEPORT
Ander Odriozola
(Elkar, 2016)
Duela
urte batzuk, Bizkaiko boteretsuen ustelkeria salatzeagatik bere lana galdu zuen
Joanesek. Gaur egun, beste ezean, detektibe lanak egiten ditu: aseguruei
iruzurrak, amoranteen ezkutuko zainketa eta horrelakoak. Baina, orain, hain
justu diru behar gorrian dagoelarik iritsi zaio aukera ezin hobea. Izan ere, hilda
azaldu den Leo Badiolaren aginduz espiatu berri duen armadorearen emazteak –Aidak–
bere senarraren negozio zikinen berri azaltzen duen koadernoa du gordeta. Eta alargun
berriak eta detektibeak informazio honi zukua atera nahi izango diote: diru
freskue!
Hogeita hamar kapitulu motzetan
ematen da kontakizuna, egia esan, sinesgarritasun handirik gabe; baina era
atsegin eta dinamikoan. Protagonistak bidean ematen du historiaren erdia, Bilbo
eta Ondarroa arteko joan-etorrietan (nazkatuko zen Joanes koitadua!). Elkarrizketa
biziak. Istorioak badu hezurdura, baina jantziago beharko luke: pertsona eta
lekuen deskribapenak, pertsonaien sentimenduetan sakontzea…
Baina bere lehenengo lana dela
kontuan edukita, liburua kontalari iaio baten lana dela uste dugu. Gozatzeko moduko
istorioa da hau. Irakurri. Ander Odriozolaren hurrengo liburuaren zain geratzen
gara, polizia-nobelari ekingo dio berriz ere?
Rafa L.
Egilea liburuaren aurkezpenean:
Armiarmako kritiken hemerotekan Javier Rojo (DV):