Maite-maite ile-apaindegia
Marie-Audie Murail
(Elkar, 2012)
Louis
Feyrieres ez dabil oso txukun eskolan. Mutilaren aitak, zirujau ospetsuak,
etengabean jartzen dio eredu gisa Ludovike, ospitaleko lankide baten semea eta
Louisen ikaskidea. Apur bat mokoraino dago Louis Ludovike Jasonekin.
Eskolako
praktikak egiteko ordua iritsita, amona joaten den ile-apaindegian egingo diote
txoko bat Louis gazteari. Han giro atsegin eta lasaia topatu eta ofizioarekin –eta
bertako jendearekin- zaletzen hasiko da mutila eta eskola betiko utzi nahirik
ile-apainketa hartu nahi izango du bizibide. Mutil bizkorra da, iaioa eta
gauzak aidean ikasten dituena.
Maite-maite
ile-apaindegian ia semetzat hartuko duen Madame Maiterekin egingo du topo. Eta etengabe
bera xaxatzen diharduen Priscille, langintzako sekretuak erakutsiko dizkion
Lucky eta jipoitzen duen bikotea jasan behar duen Clara erakargarria ezagutuko ditu.
Bricek,
aitak, betidanik gutxietsi izan du eskulana eta gogor joko du semeak egindako
aukeraren kontra. Mutilak, estreinakoz bizitzan, aitarekin talka egingo du eta
bien arteko enfrentamenduak goia joko du.
Pasarte
solte eta laburrez osatutako kontakizuna. Pertsonaia asko pasatzen da istorioan
zehar eta horrek mugimendu eta bizitasuna ematen dio; baina ez digu astirik emango
pertsonaien bizipenak sakonetik ezagutzeko. Gai asko (eskola-porrota,
bakardadea, aukeratu beharraren estresa, amodioa, emakumeen aurkako bortizkeria…)
ukitu izan dira, oso gainetik ukitu. Giro burgestxoko protagonista batzuk (eskola
pribatu garestiak, tenis kluba…) eta jende xeheagoa egingo dute bat istorioan,
baina aparteko kontrasterik gabe.
Bukaerako
istorioa pastelegi bilakatu, tentsio-puntua galdu eta sakabanatu egiten da.
Hala ere gustura irakurri egiten den liburua da. Denbora-pasa balekoa.
Rafa L.