2011-07-04

19 KAMERA

19 KAMERA
Jon Arretxe
(Erein, 2012)


          Toure Burkina-Fasoko etorkina Bilbon bizi da, San Frantzisko auzoan. Gero eta arazo handiagoak izango ditu bizimodua aurrera ateratzeko eta aztia, kantari, giggolo eta, azkenik, detektibe lanei ere heldu beharko die.
          Arretxek bere orain arteko liburuetan eman ohi izan dizkigun bidaia-apunteak falta zaizkio oraingo honi, eta gabetsi ditugu. Bidaia kenduta, istorio garratz-gozo soilean geratu da istorioa, drama pertsonal handia dena umorea (nondik atera ote du Tourek) neurrian erabiliz kontatuta.

          Liburua entretenigarria da, ez gehiago. Hala ere, ez dugu gure DBH-ko irakurketa proposamenetan sartuko gai gordintxoak ukitzen dituelako, batzuetan nahiko era esplizituan.

Rafa L.

2011-07-02

GAUAREN USAINA

Egun izugarria da polizia-nobelaren eskaintza; beraz, liburua txukuna eta borobila izan behar du aukeratua izateko. Camillerik aurkezten duen Montalbano komisarioaren istorioak arrakastatsua izateko beharrezko diren osagai guztiak dauzka: umorea, ironia fina, patxada, pertsonaia xelebreak…
Zerk egin du kale orduan? Nire uste apalean itzulpenak ez du beharrezko maila. Irakurtzean hizkera arrotz, korapilotsu eta nahasia topatuko dugu; hainbatetan ulermena ere zailtze arterainoko nahasketa, zaila. Tamala, benetan.

Irakurri ere besteen iritzia: http://www.noticiasdenavarra.com/2011/10/02/ocio-y-cultura/siziliaren-usaina-gauaren-usaina

Montalbano erakargarri egin bazaigu; orain artean, beste hizkuntza batean irakurtzera jo behar genuen. Igela argitaletxearen eskutik euskarak beste aukera eskaintzen dio Montalbanori. Suerte hobea izango al du oraingo honetan? Esteka jarri nahi nuen hemen baina Igela-ren webgunean oraindik ez dute jarri; baina irratian entzun egin nuen "Hilabetea Montalbanorekin" argitaratu berria zutela.

2011-07-01

AITAREN PITOKERIAK

Imaginatzen al duzu Homer Simpson filosofeatzen egun osoan korrroxkada eta puzker artean? Eta "kaka-kulo-pixa" aspergarri suertatu arte minutuero errepikatzeko geldialditxoak egiten? Jasangaitza, ezta? Bai hori.
Eta norbaitek esango balizu ez duzula Homer ulertzeko ahaleginik egin?
Alaia eta fresko gisa saldu nahi izan diguten liburua, lerdokeria eta graziarik gabekoez beteta dator.
Bizitza laburra da. Ez galdu minutu bat ere liburu hau irakurtzen. Nik hanka-sartze hori egin nuen eta damututa nago. Zinez.

Rafa L.