ZOAZ INFERNURA, LAZTANA
Anjel Lertxundi
(Alberdania, 2008)
Haurtzaro zaila izan zuen Rosak eta, oraindik gazte, babesa eman dion lehenengo gizonaren arrimuan geratu da. Gasolindegia eta bertako taberna hartu dute errentan Rosa eta Tomasek. Gauzak nahikoa ondo doazkie Rosaren amaginarrebari burua joan zaion artean. Andre ezindua zaintzeko lana ere Rosaren gainean geratuko da eta, hori gutxi balitz, Tomasen jipoiak pairatzen hasiko da emakumea.
Inazio azalduko da Rosa babesteko eta apurka-apurka bere bizitzan lekutxoa egiten hasiko da.
Tomasen jokabidea gero eta jasangaitzagoa da; zerbait egin beharko lukete Rosak eta Inazioak.
Tratu txarren aurkako kontakizuna bezala publizitatu bada ere, serie beltzeko kontakizun estandarrera gehiago hurbiltzen da. Gasolindegia, jatetxea, istripua... “Karteroak beti deitzen du bi aldiz” ekarriko digu burura askotan.
Artifizio handirik gabe kontatutako istorioa. Pertsonaiak nahikoa sinesgarriak; agian Tomasen keriak markatuegi. Bestalde, kontakizunak ez dakar sorpresa handirik, ia dena aurreikusi daiteke eta akzio-pasadizoak motel daude kontatuta erritmo handirik lortu gabe. Liburua astuntxoa egiten da bukaerako.
Oraindik ez dut argi zer, baina zerbait falta zaio “Zoaz infernura”ri.

Rafa L.