Txanpaina, mesedez
Oier Santos
(Erein, 2015)
Ekologia
defendatzeko indarkeria erabiliko duen taldea sortu da Euskal Herrian. Ekintzen
maila gero eta arriskuagoa bilakatzen ari da. Markel, ertzaintzaren burua,
saiatuko da radikalen atentatuak ikertzen eta ekintzaileek komunikabideetan
itxuraz daukaten kontaktuak errotik mozten.
Markel Aizpuruak lanari ematen
dizkio bere hoberenak eta emaztea, Ane, abandonatu xamar dauka; ondorioz,
bikotearen harremana okertzen hasiko da eta ertzaina une latzak biziko ditu
lanaren eta pikutara doan erlazioaren presiopean.
Istorioa oraingo denboretan dago
kokatuta. Ez dauka egiantz handiegirik, eta –zorionez– kontatzen direnak nekez
gerta litezke. Pertsonaiak ez daude oso fin tajututa eta ez dira oso sinesgarri
suertatzen. Gaizto eta zintzoen kontakizun honetan, ekologistek betetzen dute
maltzurren partea.
Kapitulu bakoitzaren hasieran, amaieran
istorioaren nondik norakoak argitu dituen idazki baten zati bat ematen zaigu. Gainontzekoa
linealki dago kontatuta.
Astuna eta geldoa suertatu zait. Niri
ez zait gehiegi gustatu. Gauza bera gertatu zitzaidan egilearen aurreko Ez
zuten erantzun liburuarekin: nahiz nire iritzia aldekoa ez izan, ikasleen
artean liburu arrakastatsua izan zen. Beraz, ez fidatu gehiegi besteok esaten
dugunaz eta zerorrek irakurri eta iritzia eman.
Rafa L.