Josetxo
J.M. Etxeita
(Labayru)
Hona
Literatura Zubitegian topatu dugun kritika:
Klasiko ezezagunen altxorretik
Ritxi Lizartza
"Josetxo"
Jose Manuel Etxeita
Labayru, 1995
Ez dute hedapen handia izaten Labayru Ikastegiaren literatur lanek. Kanpotik ikusita, arrazoi bi somatzen ditugu: batetik, behar bezain ezaguna ez izatea —arazo hau areagotu egiten da euren produkzioa literatura eta literatur kritika dela kontutan hartuz— eta bestetik euskalkian, bizkaiera batuan idatzirik egotea. Orohar Labayru taldeko ikertzaileek Bizkaiko egileen lanak aztertzen eta aurkezten jarduten dute, beren euskalkian landuz eta beraz, bizkaitarrentzat nonbait.
Baina planteamendu hau oso azalekoa da. Bizkaitarrentzat bakarrik dabiltzala pentsatzen dutenek maila handiko azterketak eta ikerketarako ikuspuntuak galdu egiten baitituzte. Badirudi betiko eztabaidan hasteko parada ematen digula gai honek, euskalkian idaztea atzerakoia den ala ez pentsatzea. Ez genuke dialektika horretan larregi sartu nahi, baina oso esanguratsua da beste kultur euskalkietan horrelako joerarik ez izatea eta batua bide bakarztat jotzea.
Lehen kontsumitzaileak irakurle bizkaitarrak dira, baina ez dago sobera urrun ditugun egileak geure egin eta bide batez bizkaiera bera ere geure egiten hastea. Etxeitaren lehen lana aurkezten digu Adolfo Arejitak, 1909an idatzia. Hitzaurre mamitsu batean, idazle mundakarraren berri ematen digu: bizitza, idazlanak, hizkera... eta "Josetxo" elaberriaren azterketa sakona, irakurketa errazteko.
Ohitura-elaberria da eta XIX. mendearen amaierako giroa erakusten digu: abertzaletasunaren gorakada, euskal bizitza eta ohiturak... Lan gomendagarria da, nobela errealista ere baden hau. "Garoa" eta "Kresala"z gain beste batzuk badirela ere jakiteko.
Argia, 1996-01-14
www.susa-literatura.com
Ijitoekin azaldu zen Josetxo Mundakara. Bertako baserritar batzuek jaso dute etxean eta bere odolekoa balitz bezala hazi eta hezi. XIX mendeko Bizkaiko kostaldeko bizitza ezagutu ahal izango dugu Josetxoren bizipenak jarraituta. (aspaldian irakurri nuen liburua da eta isotorioaz ez naiz oso ondo oroitzen; baina merezi du, zinez esatenn dizuet). Berrirakurtzen dudanean zabalduko dut komentario hau.
Bizkaitarrarekin ohitura handirik ez baduzu, kostatuko zaizu hasieran, baina berehala hartuko diozu neurria.
Rafa L.