ZUREAK EGIN DU
Iñaki Friera
(Susa, 2009)
Liburu honetan indarkeria sexistaren gaiari helduko
dio Iñaki Frierak, espezifikoki gazteei zuzendutako beste lanak ezagutzen
dizkiogun egileak. Badirudi istorio honekin irakurlego zabalago baten bila
abiatu dela idazlea.
Lan
egiten duen aldizkarian gaiari buruzko erreportaia prestatzeko eskatu diote
kazetari-protagonistari. Emakumeari laguntza eskaintzen dion ekintzaile talde
batek aprobetxatuko du kazetariaren lana Sofia erasotutako andrearen kasua
salatu eta erasotzailea suntsitzeko. Kazetaria eta ekintzaileen arteko
harremanak zail eta arriskutsuak dira, erasotzaileak bere burua babesteko prest baitago edonori edozer egiteko.
Istorioaren
protagonistek ez dute izenik, ez da ez hiri ez tokirik izendatzen, eta
horrelakoak edonon gerta daitezkeela adierazteko helburuaz erabilitako
baliabidea dena urrun eta nahasi samar senti dezagun suertatu da –niri hala gertatu zait,
behintzat.
Berez
nahiko ahul eta sinesgaitza den kontakizuna eten eta nahastera datoz hainbati
hartutako adierazpenak. Sofiaren ingurukoek bere zorigaitzari buruzko dituzten
aburuak agertzen dira oso behartuta txertatu diren (judizial, psikologoaren,
polizia-…?) adierazpen horietan. Sofia entzun nahiko genuke gehiago liburuan
zehar, bere bizipenarekin zuzenean bat egin, bitartekorik gabe; bere historia
hurbilago gerta dakigun.
Hala
ere irakurtzeak merezi du, gaiak merezi baititu gure arreta eta inplikazioa.
Rafa L.
8 comments:
Niri "zureak egin du" liburua asko gustatu zait, gogor samarra zen arren. Emakumeek jasaten dituzten tratu txarrak ederki islatzen ditu, baina aldizkarian egin dituen lanak sinesgaitzak egin zaizkit. Orokorrean orden asko gustatu zait eta edonori gomendatuko nioke irakurtzea.
IBAIG. 2013-2014 4-A
Nik, “Zureak egin du” liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Liburu honetan, kazetari batek inspektore baten lana artzen du, artikulu bat idazteko ideiarekin. Kazetari honek, emakumeen tratu txarrei buruzko artikulua idatzi nahi du. Hasieran, ikerketa txiki bat egin eta lana egiteko asmoa duen arren, gauzak asko konplikatuko zaizkio eta honek bere lana zailduko dio. Kazetari honen historiak interesgarria egiten du eleberria eta edonori gomendatuko nioke.
Aitor O. (2013-14) 4.A
Nik “Zureak egin du” liburua irakurri dut. Oso liburu entretenigarria da. Bertan neskek jasaten dituzten tratu txarrak kontatzen ditu. Protagonista kazetari bat da eta gutun anonimo bat iritsi zaio. Gutun horretan mutil batek neska bat nola bortxatzen duen azaltzen da, eta protagonista kasua argitzen saiatzen da. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke. ANIMA ZAITEZ!!!
JOSU P. 2013-2014 4A
Oraingoan Iñaki Frieraren "zureak egin du" liburua irakurri dut, orokorrean liburu atsegin eta irakurterraza egin zait. Kazetari bat ustekabean tratu txarrak jasaten dituen emakume baten artikulua idazteko aukera sortu zaio eta ez dio uko egingo, kazetaria gertatutakoa argitu ala korapiloa bihurrituz joango zaio eta hainbat istilutan sartu behar izango du bere helburua lortzeko. Liburuan zehar emakumeek jasaten dituzten tratu txarrak kontatzen ditu, honelako agresioak jasaten dituzten emakumeen egoerak zein gogorrak diren jabetzeko liburu aproposa iruditu zait. Horregatik edonori gomendatuko nioke. Animatu zaitez!
Jon L. (2013/14) 4A
Nik, “Zureak egin du” liburua irakurri dut eta ez zait batere gustatu. Istorioan , kazetari batek, bortxatuak izan diren bi emakumeren istorioa ikertuko du. Honek, ikerketa hau, artikulu bat idazteko egiten du eta hasieran lan erraza eman arren, dezente kostako zaio. Nire ustez, istorio honi, zirrara gehiago falta zaio, istorioan zehar sortzen zaizkion arazok errazegi argitzen baititu. Hala ere, iritzi ezberdinak daude eta ikerketetan oinarritutako liburuak gustatzen baitzaizkizu anima zaitez.
Jon I. (2013-14) 4.A
Nik "zureak egin du" liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Bertan kazetari batek emakumeen tratu txarrei buruzko artikulu bat idazteakotan dagoela, ezezagun batek ohar bat eta bideo bat uzten dizkio bere bulegoan. Bideon gizon bat emakume bat bortxatzen ari dela ikus daiteke, eta bertan ikusten duena ikertzen ari dela emakume talde batekin bat egiten du bortxatzailea aurkitzeko eta hainbat gorabehera izaten dituzte. Horrenbestez, liburu hau asko gustatu zait eta edonori gomendatuko nioke. Animatu eta irakur ezazu!
Xabi L. (2013-14) 4.B
Nik irakurri dudan liburua ``Zureak egin du´´ izan da eta asko gustatu zait, gertatzen den guztia egia izan daitekeelako eta munduan horrelako milaka kasu gertatzen direlako. Istorioan, kazetari batek, bortsatua izan den emakume baten kasua ikertuko du eta geroago aldizkari batean artikulu bat idatziko du emakume honen istoria azalduz. Kazetaria izugarrizko istiluetan sartzen da emakumearen kasua ikertzeagatik. Gehien gustatu zaidan pertsonaia kazetaria da. Hasieran, artikulu bat idatzi beharra daukalako ikertzen du kasua baina istorioa aurrera doala gero eta gogo gehiago jartzen du. Liburua asko gustatu arren, nahiago nuke bortsatua izan den emakumeak bere sentimenduak liburuan agertu izan balitu. Animatu irakurtzera!
Xabier Y. (2015-16) 4.B
Nik irakurri dudan liburua ``Zureak egin du´´ da eta asko gustatu zait. Liburuan gertatzen den guztiak egi izan daitezke eta, gainera, egunero gertatzen dira horrelako kasuak munduan. Istorioan, kazetari batek bortxatua izan den emakume baten kasua ikertzen du, geroago aldizkari batean artikulu bat idazteko.
Gehien gustatu zaidan pertsonaia kazetaria da. Hasieran aldizkaria zerbait idatzi beharra duelako ikertzen du kasua, baina istorioa aurrera doala, ero eta gogo gehiago jartzen du eta liskar askotan sartzen da.
Liburu honi buruz zerbait txarra aipatzekotan, bortxatua izan den emakumea ez da agertzen bere sentimenduak adierazteko eta oso ondo egongo litzateke agertzea.
Xabier Y. 4B 2015-16
Post a Comment