IZU-IZUA
Jokin de
Pedro
(Elkar,
2012)
Hiru
kontazkizunek osatzen dute liburua, beraien artean lotura edo zerikusi handirik
gabekoak. Lehenegoan istorioan kontatzen zaigun ipuinean, bi iheslarik
elkarrengandik libratzeko moztu behar izandako besoaren gorabeherak datoz. Luzeena
izanda liburuari izena ematen dion bigarrena Hitchcocken Psycoren
errekreazio bat da. Hirugarrena bere sabela ondo artatuko duen sukaldaria
zaintzeagatik hiltzaile bat etxean edukiko prest dagoen sibaritarena.
Konteketak
era linealean egiten dira, arin eta atseginak egiten zaizkigularik. Izu-izua
narrazioan lotuegi dago Alfred Hitchcocken pelikularekin. Filma berrikusi behar
dudala gogorarazi dit; eta zuei ere, agian, komeni lekizueke filma gogoratzea liburuari
ekin baino lehen.
Misterio eta
suspentse handiko ipuin gisa publizitatu direnak, ordea, ez dira zirrara minimo
bat eragitera iristen. Hizkuntza zoragarria erabiltzen du Jokin de Pedrok bere
kontakizunetan; baina zorionez gure literaturarentzat joan zen euskara joriak istorio
pattaltxo bat zuritzen zuen garaia.
Rafa L.
No comments:
Post a Comment