2011-08-31

SACAMANTECAS NUEN AITA



SACAMANTECAS NUEN AITA
Aitor Arana
(Txalaparta, 2012)
 

 

            Juan Diaz de Garaio, aparteko historiarik gabeko nekazari txiroa, zoriontsu bizi izan da Dulantzin bere lehenego emaztearekin eta bere hiru seme-alabekin. Baina hura hiltzean, dena gainbehera dator haienean eta Juan bere sexu irrika asetzeko etxetik kanpora joko du, emazteak –hirutan alargunduko baita Juan- ez baititu aldeko izango. Hasieran salaketaren beldurrez, geroago agian plazerrez ere, emakumezkoak hilko ditu: lehenengoetan itota, beranduago labanaz zaurituz eta azkenerako tripa hustuz. Hortik herriak eman zion goitizena: Sacamantecas.           

Liburuan Euskal Herrian izan dugun serial killer famatuenaren historia erakusten digu. Hiltzailearen alabak komentu bateko giro patxadatsuan saiatuko da bere aita izandakoaren oraipenak eta datuak biltzen. Haren irakurketengatik ezagutuko ditugu orduko gizartearen erreakzioa eta Adelak –alabak- zirriborratzean hasten den aitaren biografiatxoan Garaio etxetiar eta zoriontsua ere egon zela iradokiko zaigu. Gainontzekoa –gehiena, bestalde- narratzaile batek botako ditu plasta-plasta, gupidarik gabe.

Kontakizunak apur bat badauka nobelatik, baina gehienbat Garaioren krimenei buruzko datu metaketa gehiegizkoa suertatzen da. Adelaren kontakizuna ez du funtzionatzen historia osoa “literaturatzeko” orduan, eta Garaio barnetik ezagutzeko gogoaz geratuko gara. Zerbait landuago merezi zuen historiak: emakume bortxatuen sentimenduak, Garaioren balizko zergatiak, paisaien deskribapenak, …

Gertakizunek sekulako indarra izanda, irakurketak harrapatu egiten zaitu. Agian, txosten morbosoek harrapa zaitzaketen moduan. Baina polizia agirietan literatura gutxi jeneralean.
 
Rafa L.



21 comments:

Anonymous said...

Niri liburu hau izugarri gustatu zait, oso intrigagarria delako. Izugarri gustatu zait hiltzaileak emakumeak hiltzeko erabili dituen teknikak, eta baita ere hilketa batzuk gaizki atera zaizkion zatiak ere.Beraz, nik edonori gomedatuko nioke liburu zoragarri hau irakurtzea, oso zihur baitnago asko gustatuko zaizuela, beraz animatu irakurtzera.
IBAI G. 4-A 2013-14

Anonymous said...

Nik "Sacamantecas nuen aita" liburua irakurri dut. Niri liburua gustatu zait. Liburuak Sacamantecasen hilketak kontatzen ditu. Sacamantecas gizon arrunt bat da denen ustez, baina sexua nahi duenean emakume batzuekin, bortxatu egiten ditu eta ondoren hil, salatuko ote duten beldur. Ekintza horien berri inork ez daki. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzeko. ANIMATU!!!

Julen Z. 4.B (2013-2014)

Anonymous said...

"Sacamantecas nuen aita" liburua gogorra iruditu zait. Liburu hau hiltzaile bati buruz doa eta bere hilketa eta bortxaketak kontatzen ditu. Momentu batzuetan aspertu egin naiz baina orokorrean interesgarria iruditu zait. Ez nuen ezagutzen historia hau eta ez nuen uste horrela izango zenik. Benetazko kasu bat dela jakiteak irakurtzera bultzatu dit eta gogorra iruditzen zait gizonak egiten duena. Liburu hau edonork irakur dezakeela uste dut.

Intza G. 4B (2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait interesgarria iruditu. Ia kapitulu guztietan gauza berdina kontatzen duenez aspergarri egiten da irakurtzea, bai badakizu zer gertatuko den. Ez zait ideia egokiena iruditu bortxaketen istorio horiek behin eta berriz errepikatuz, Juanek (protagonistak) jendea nola hiltzen duen adieraztea. Liburu honen momenturen bat aukeratu behar izango banu, Adelak (Juanen alabak) idatziriko artikulua izango litzateke, bertan aitarekin txikitatik bizi dituen momentuak azaltzen baititu. Irakurtzeko erraza izan arren ez nuke gomendatuko irakurtzea.

Janire M. 4B (2013-2014)

Anonymous said...

Nik Aitor Aranak idatzitako "Sacamantecas nuen aita" liburua irakurri dut eta oso polita iruditu zait. Liburu honek,garai ezberdinetan gertatutako bi istorio kontatzen ditu, biak zerikusia dutenak. Istorio bat, Juan Diaz de Garaio, "Sacamantecas" bizi zen garaikoa da eta bertan honek egindako astakeriak kontatzen dizkigu. Bigarren istorioa, sacamantecasen alabaren istorioa da. Alaba hau konbentu batean dago eta Sacamantecasi busuzko albisteak irakurtzen ditu. Liburua orokorrean polita iruditu zait eta irakurtzea gustatzen zaion jendearen bilduman sartuko nukeen eleberria da.

Aitor o.
2013-14
4.A

Anonymous said...

Nik Sacamantecas nuen aita liburua irakurri dut eta polita iruditu zait. Istorioan, emakumeak bortxatzen dituen gizon baten istorioa kontatzen da. Gizon honek, Juan Diaz de Garaio izena du eta bortxaketez gozatzen duen pertsonaia da. Izango aldu kastigurik Juanek egindakoak? Istorioan zehar, irakurtzera bultzatu nauen galdera izan da hau eta liburu hau irakurtzeak pena merezi izan duela iruditzen zait. Irakurtzea gustatzen bazaizue, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet.
Jon I. 4.a
2013-14

Anonymous said...

Niri`sacamantecas nuen aita´ liburua ez zait asko gustatu, nahiko aspergarria iruditu zait. Protagonista Juan Diaz de Garaio nakazari bat da eta bere alaba monja bat.Juanek hiru emakume hiltzen ditu, bat labanaz, bestebat itota eta azkenari tripa husten dio. Niri ez zait batere gustatu Juanek hiru emakume hiltzea. Liburu hau enioke iñorri gomendatuko.
Julen V. 4B (2013-14)

Anonymous said...

Nik "Sacamantecas nuen aita" liburua irakurri dut. Niri liburua orokorrean gustatu zait, baina liburuan errez ohartzen zara hurrengo atalean zer pasako den, beraz, nik uste dut idazleak sorpresa gehiago jarri behar zituela. Juan Diaz de Garaiok gizon jator bat ematen du, baina benetan hiltzaile bat da. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzeko. ANIMATU!!!

Josu P. 4A (2013-2014)

Anonymous said...

Aitor Aranak idatzitako "Sacamantecas nuen aita" liburua asko gustatu zait.Juan Diaz De Garaio (Sacamantecas) izenez ezagunaren historia kontatzen du. Sacamantecas hiltzaile oso arriskutxua zen eta Gasteizen 6 emakume bortxatu zituen.Hiltzaile honek 3 seme alaba zituen eta alaba batek liburutegira joatea pentsatzen du bere aita zenaren artikuluak irakurtzeko asmoz eta bertan kontatzen dizkigu bere aitaren pasarte benetan beldurgarriak. Edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea

4.A(2013-2014)
Gorka.A

Anonymous said...

Nik “Santamantecas nuen aita” irakurri dut eta liburuaren izenburuarekin bakarrik zertaz zihoan jakinda ere, benetan harrigarria iruditu zait. Gehien harritu nauena nola Juan de Garaio bezalako gizon lasai eta atsegin batek emakume babesgabeak bortxatzen eta hiltzen amaitzen duen da. Hori ikusita edozein pertxonak amai dezakeela horrela bururatzen zait eta beldurgarria da. Bere alaba koitaduak pena ematen dit bizi guztirako Sacamantecasen alaba bezala gogoratuko delako, baina, berak bere aitari buruzko artikulua egitea oso ideia ona iruditu zait.
Eneritz Iturbe 4B
2013-2014

Anonymous said...

“Sacamantecas nuen aita” liburua asko gustatu zait eta kronologikoki idatzita ez egon arren erraz irakurri dut. Alde batetik, Juan Diaz de Garaio arabarraren bizimodua kontatzen du, izandako emazteekin dituen gatazkek eraginda nola krimenak burutzen hasten den hain zuzen ere. Bestetik, liburuak, zenbait urte geroago, bere alaba Adelak duen bizimoduari buruz hitz egiten du: gizarteak baztertu egingo du hiltzaile baten alaba delako, eta klaratarren komentuan sartu ondoren duen bizimodua izango da aipagai. Irakur ezazu!!
AXIER A. 4.A 2013-2014

Anonymous said...

“Sacamantecas nuen aita” liburua ez zait batere gustatu, izan ere irakurtzen ari nintzen bitartean, izugarrizko amorrua sentitu dut, Juanek, emakume bat bortxatu eta jarraian akabatzen zuen aldiro. Gainera ez da istorioetako kontua soilik, gaur egun ere, tamalez, horrelako kasu ugari daude eta istorio honek oso ondo irudikatzen du errealitatea, gogorra izan arren. Honenbestez, liburu honek irakurleari gai honen inguruan pentsarazi egiten dio.
Naiara L.
4B (2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau oso entretenigarria eta interesgarria iruditu zait ez nuelako Gasteizko Sakamantecasen berririk. Kontakizun honetan Juan Diaz de Garaioren hilketa ugariak kontatzen dira. Gizase honek egin zituen ankarkeria guztiak deskribaezinak iruditzen zaizkit eta horrelako makurkeriak egitea pentsaezina izan beharko luke edonorentzat. Hala ere, oso ondo pasa dut liburu hau irakurtzen, uneoro ez nekielako zer gertatuko zen. Edonori gomendatuko nioke gustura irakurri dudalako.

Beñat M.
2013-14

Anonymous said...

Nik "sacamantecas nuen aita" liburua irakurri dut ez zait gehiegi gustatu irakurketa azkarra eta erraza izanagatik. Liburuak Juan Diaz de Garaio du protagonista eta bere bizitzako ankerkeriak kontatzen ditu, emakumeen bortxaketa eta heriotzak hain zuzen. Adela bere alabak komentuan bere aitari buruzko artikuluak irakurriko ditu eta berari buruzko sentimenduak idaztea pentsatuko du. Istorioa ez zait atsgina gertatu gogor samarra iruditu zaidalako.

Uxer Mozo
4B
2013-14

Anonymous said...

Aitor Aranaren "sacamantecas nuen aita" liburua irakurri dut. Gasteizen kokatzen den nobela honen protagonista Juan Diaz de Garaio da eta emazteekin izaniko suerte makurrak eta sexu harremanak izateko nahiak sei emakume bortxatu eta hiltzera eramango du. Liburuan zear Adelak, bere alabak, hainbat artikulutik abiatuta aitarenganako oroitzapen eta ikuspuntuak idatziko ditu. Nire iritzian oso istorio lazgarria kontatzen du baina aldi berean interesgarria. Hori dela eta guztiz ere irakurtzea gomendatuko nizueke.

Jon Luzuriaga
4A
2013-14

Anonymous said...

"Sakamantekas nuen aita" liburua oso intetesgarria egin zait.Liburua aita eta alabaren artean pasatzen da,aitak neska asko bortxatzen ditu eta bortxatuak ez salatzeko akabatu egiten ditu.Alaba monja da eta aitari buruzko eleberriak irakurtzen ditu eta asko gezurrak dira.Hortik aurrerakoa misterioa gogoko duen edonori gomendatuko nioke.ANIMATU OSO INTERESGARRIA DATA
Mattin J.
2013-14
4A

Anonymous said...

“Sacamantecas nuen aita” liburua XIX. mende bukaeran kokatua dago, eta Gasteiz inguruko Juan Diaz de Garaioa izeneko gizon baten eginak kontatzen ditu. Juan, langile xume bat zen, bere bi seme, emazte eta alabarekin bizi zena. Gizon ona zen eta harreman ona zuen bere emaztearekin hau hil zitzaion arte. Handik aurrera, bere bizia eta izaera erabat aldatu ziren, hurrena izan zituen emazteekin zuen harremanagatik. Emazteak sexu grina asetzen ez ziolako, hainbat bortxaketa saio egin zituen eta ondoren bere biktimak salatu ez zezan hil egiten zituen. Honek hainbat arazo ekarriko zizkion. Aldi berean, baina, urte batzuk geroago, bere alaba monjak komentuko liburutegitik bere aitari buruzko artikuluak irakurri ondoren, berak aitarekiko zuen ikuspuntua idaztea erabaki zuen, jendeak bere aita bentan nolaka zen ikusteko. Amaiera oso ondo ulertu ez dudan arren, liburu entretenigarria iruditu zait eta gustura irakurri dut.

Andoni A. 4.A

Anonymous said...

Nik " Sacamantecas nuen aita " irakurri dut. Ez zait oso interesgarria iruditu zergatik gizon batek emakumeak hiltzen ditu eta bortxatu egiten ditu arrazoiarik gabe. Gainera mota hontako historioak niri ez zaizkit asko gustatzen baina beste batzueri bai, eta liburu hau gomendatuko nioke. Nire ustez holako aita bat edukitzea ez litzake zorte haundia izatea.


M.Fernanda Gomes García
4.B(2013-14) Aralar INSTITUTUA

Anonymous said...

Nik "sacamantecas nuen aita" liburua irakurri dut eta oso interesgarria iruditu zait. Bertan Gasteizeko XIX.mendeko Juan Diaz de Garaioren bizitza kontatzen du hainbat bortxaketa eta hilketa tartean dituelarik. Bestetik Adela Diaz de Garaiok, Juan Diaz de Garaioren alaba, bere aitari buruzko dokumentuen karpeta bat aurkitzen du eta beste istorio bat idazten hasten da bere ikuspegitik. Horrenbestez, liburu hau asko gustatu zait eta edonori gomendatuko nioke. Animatu eta irakurri!


Xabi L.
4.B(2013-14)
ARALAR BHI

Anonymous said...

"Sacamantecas nuen aita" bortxatzailea eta aldi berean hiltzailea zen gizon baten bizitzaren kontakizunean datza. Nobela gizon honen beraren ikuspuntutik dago kontatuta, eta ez da inongo unetan gaizki edo errudun sentitzen egindako hilketa eta bortxaketa guztiengatik. Nire ustetan, liburua errez irakurtzen da, hau da, ez da pisutsua egiten, baina, hala ere, horrelako nobela laburra izateko, mami gutxikoa dela iruditzen zait, izan ere, hiltzailea aipatzen den kapitulu guztietan ekintza berberak errepikatzen dira: bortxaketa eta hilketa. Liburuan aipatzen den beste pertsonaia garraintzitsua da hiltzailearen alaba, berak, bere aitarekin dauzkan oroitzapen onei buruz idazten du, bere aitaren izen txarra bakarrik gera ez dadin etorkizunean. Ez zait guztiz gaizki iruditzen alabak ekintza hau burutzea, baina ni bere tokian egongo banitz, inondik ere ez nuen horrelako gauzik egingo, ez nukeen erruki pixka bat ere izango aitarengan. Ondorioz ez zait asko gustatu liburua, desatsegina delako, baina irakurterraza egin zait.

Maddi B
4.B (2013-14)

Anonymous said...

Nik “Sacamantecas nuen aita” liburua irakurri dut, Aitor Aranaren liburu honek, Sacamantecas izan zenaren istorioa kontatzen du, bere izena Juan Diaz de Garaio da eta emakumeak bortsatu ondoren akabatu egiten ditu, batzuk itota beste batzuk labana gorputzean sartuz eta horrela sei emakume hil arte. Adela, Juan Diaz de Garaioren alaba da eta ume zenean konbentu batean sartzen dute, nire ustez Adela liburu guztian lekuz kanpo dago baina niri liburua asko gustatu zait. ANIMA ZAITEZ!!!!
Aitor M. (2013-2014) 4B