ZEKALE
ARTEAN HARRAPAKA
The
Catcher in the Rye (1951)
J.D.
Salinger
(Elkar,
1991)
Holden Caulfield gaztea bota egin dute Percey
eskolatik, aurreko beste hainbat eskolatan gertatu izan zitzaion gauza bera.
Alde batetik pozik dago gorroto zuen eskola hartako inor ez duelako jasan behar
izango gehiago. Bestetik, aitaren beldurrez, honek zer esango ote dion.
Eguberritako oporrak familiarekin normal pasatzeko datorrenaren itxurak emateko,
hiru egun pasa behar ditu New York-en, etxeratu ahal izatearen zain.
Taberna-zuloetan
alkohola edaten, irakasle ohi eta taxistekin erdi filosofeatzen eta neskekin
baketu nahirik emango ditu New Yorkeko egun horiek, batera eta bestera. Galduta
etsipenetik gertu beti.
Arrotz
eta urruna egiten zaigu nobelaren giroa, zorionez. Egun ez zaigu oso
sinesgarria egiten eta zaharkitu itxura hartzen diogu.
No comments:
Post a Comment