2011-08-09
MISTERIOA ARGITU ARTE
MISTERIOA ARGITU ARTE
J.K. Igerabide
(Elkar, 2010)
Oraingo honetan J.K. Igerabidek Estherren istorioa kontatuko digu. Esther neska itsua da; bere lagunen laguntzaz eta Pipo bere txakurrarenaz bizimodua ia normala aurrera eramateko gai da. Bat-batean dena okertzen da: aita atxilo eramaten dute lan egiten duen banketxetik dirua harrapatu duelakoan. Eskolan ohi baino begirune handiagoz aritu izan zaio jendea eta Esther zerbaiten susmoan hasi da eta konturatu orduko maltzurren kontrako borrokan dago buru-belarri sartuta.
Matematikako irakasle ankerraren gizona eta mafia errusiarrekoak (ez da oso argi geratzen zein den hauen papera istorioan) egongo dira gaizkileen artean.
Zintzoak (Esther, ArgiƱe, Neli, Paulotxo…), koadrilako guztiak, saiatuko dira misterioa argitzen eta, beti ere helduei jaramon eginda, lortuko dute gaiztoak giltzapetu ditzaten.
Istorioa oro har ez da oso sinesgarria, gainera ez du bide argirik jarraitzen. Pertsonaiak etengabeko kalejiran daude: etxera, txaletera, etxera, txaletera, kalera…, baina ezinezkoa da nora iritsi nahi diren antzematea.
Esther pertsonaia gure samurtasuna eta solidaritatea ernarazteko diseinatuta dago, baina ez zaigu sinesgarria egiten. Gazteak beti oso esaneko eta helduen menpeko agertzen dira kontakizun osoan.
Rafa L.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment