BARKU
MADARIKATUA
La novelle marinaresche di Maestro Catrame
Emilio
Salgari
(Alberdania,
2011)
Kanpo istorio txiki batean txertatuko
dira Galipot kontramaisuak zigor gisa kontatu behar izango dituen pasadizoak.
Galipot beti azalduko zaigu fantasia eta misterioaren aldeko bere
kontakizunetan. Entzule fidel eta zorrotza den barkuko kapitainak, ordea,
arrazoia eta logika erabiliko ditu kontramaisu zaharraren istorioen indarra
ahultzeko, eskifaia osoak ihes egingo ez badio Galipoten istorioen
gehiegikeriek izututa.
Oso
molde klasikoan emandako istorioak dira. Idazkera bera nahikoa urruti dago egun
abenturak kontatzeko idazleek erabiltzen ohi duten hizkuntz labur eta
zorrotzarengandik. Itsasoko mito eta kondaira ugari pasako dira Galipoten
ahotik: holandar herraria, itsaslaminak…
Hasieran,
agian, gogortxo egingo zaizkigu perpausa luze eta korapilatsuak; baina berehala
ohitu eta izugarri gozatuko dugu abentura xalo hauekin.
Salgariren
zure lehenengo liburua? Kontuz, engantxatuta gera zaitezke egile
italiarrarekin!
Rafa L.
No comments:
Post a Comment