2011-11-10
ZAZPI BIDER ZAZPI
ZAZPI BIDER ZAZPI
F. Juaristi
(Erein, 2005)
Hiri handiko auzunea utzita, herri txiki batera aldatuko da Sebastianen familia. Mutila beste gazte batzuk ezagutuko ditu eta haien koadrilan sartu ahal izateko zazpi froga gainditu behar izango ditu.Sebastinek froga hauetan dauzkan zailtasunak gainditzeko askotan eskatuko die laguntza bere hiriko lagunei eta hauek zintzo-zintzo etorri eta estualditik aterako dute. Egia esan, frogak ez dira batere originalak, eta azkenekoak, bereziki, oso modan egondako pelikula bat ere ekartzen digu gogora.
Pertsonaiak bitxiak dira, ez oso sinesgarriak, beste garai batekoak: mutilak mendiko txaboletan biltzen zirenetakoak, neskek festako erregina izan nahi zutenekoak edo gaztetxoak auzoko agure xarmangarriekin liluratuta egoten zirenekoak.
Istorioa aurrera doa, ez berez; nekez, arrastaka, inongo sorpresarik gabe eta eskema zurrun bati jarraiki; kapitulu guztiek garapen bera dutelarik. Eta kapitulua nondik bideratu argi ez dagoenean irtenbide bera: behartuta sartutako flash-backa.
Gazte literatura egiteko ez da nahikoa pertsonaia gazteen irudia eta perpaus motzak erabiltzea. Badirudi egileak egungo gazteekin harreman handirik ez duela, beren kezka eta mobidetatik urruntxo dabilela: Euskal Herri osoan ez dago Sinatra maite duen gazterik!
Zaila egiten zait hau esatea, ez nuen inoiz pentsatuko Felipe Juaristiren lan bati buruz horrelakoak esan behar izango nituenik; baina, egia esatera, oso kalitate txikiko liburua da. Durangorako bolumena egiteko ekartzen diren horietako beste bat. Literatura negozioa ere badela gogorarazten diguten horietako bat.
Rafa L.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
16 comments:
Liburu hau orain arte irakurri ditugunetatik gutxien gustatu zaidana izan da. Naiz eta gaia nahiko interesgarria izan oso erraza egin zait nahastea izan ere hiriko gertaerak tartekatzen dira. Gainera xehetasun gehiegi ematen dituela iruditu zait, eta horregatik, ez du irakurtzen jarraitzeko gogorik ematen.Bertan gertatzen diren gauzak ez dira errealak, nire ustez gehiegi esageratuak dira.
Oso istorio erreala iruditu zait, abentura asko ditu nahasturik eta ondo pasa dut irakurriz. Egia da, froga batzuk ez direla oso sinesgarriak baina herri txiki bateko kontu guztiak detaile eta guzti kontatzen ditu eta herrikoa izango banintz bezala sentitu naiz.
Bestela ez da oso zaila irakurtzen naiz eta esamolde arraroak erabili azkenean dena ulertzen bukatzen duzu. Horrelako liburu gehiago irakurriko nituzke gustura.
Liburu hau ez zait askorik gustatu. Orainarte irakurri ditudanetako itsusiena iruditu zait, baina ez dago hain gaizki.
Bertako istorioak errealak iruditu zaizkit baina, hala ere, gertakizun batzuk sinestezinak dirudite.
Liburu hau irakurtzea ez da horren zaila baina kontakizunak azkar aldatzen ditu eta ez da hain ondo ulertzen.
Apustuak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke irakurtzea.
Liburu hau asko gustatu zait, orain arte irakurri dudan libururik politena. Erraz ulertzen da eta letra atsegina du. Gehien gustatu zaidan zatia Sebastianek kuadrila batean sartzeko egin behar izan dituen zazpi probak izan dira. Gutxien gustatu zaidana hasiera eta auzuneko kontuak kontatzen dituen zatia izan dira. Pertsonai asko daude eta batzuetan nahastu egiten da. Irakurle guztiei gomendatuko nieke liburu hau irakurtzea.
Niri liburu polita iruditu arren zati aspergarriak ere baditu.Sebastiani egiten diena niri ondo iruditzen zait baina bizi errealean ez dut uste horrelakorik gertatuko denik. Gehien gustatu zaidan froga kanposantuarena izan da, eta gutxiena ahariarena. Gure adinekoei gomendatzen dizuet. Irakur ezazue!!!
Niri liburu hau, irakurri ditudanetatik gutxien gustatu zaidana izan da. Abentura politak kontatzen ditu baina froga batzuk oso esageratuak direla iruditzen zait eta errealak ez direla.Abenturak apur bat nahastu egiten dira, hiriko eta herriko historiak nahasten dituelako, hau da, bere bi koadrilen abenturak eta baita pertsonai asko daudelako eta izenak nahastu egiten direlako. Liburua gure adineko neska-mutilei gomendatuko nieke azkar irakurtzen da eta ulerterraza da.Anima zaitezte!!!
Liburu hau gustukoa gertatu zait. Gertaera batzuk errealak izan dira eta horrek irakurtzen jarraitzeko gogoa areagotu dit; ala ere, froga nahiz pasadizo batzuk asko esageratu dituela iruditu zait. Liburu honetatik gutxien gustatu zaidana Sebastianek (hiritik herri batera bere familiarekin bizitzera pasatzen den gaztea) bere auzuneko gertaerak kontatzen zituenekoa izan da; nahastu egiten bainintzen. Erraz irakurri daitekeen liburua da eta edozeini gomendatuko nioke.
Liburu hau ez zait asko gustatu, nahiz eta tarteka zerbait interesgarria gertatu. Betiko abenturazko liburua da bere momentu politekin , baina, oso pisutsua egin zait. Ez da azken bi egunetan irakurtzen den liburu horietakoa, lasai eta patxadaz irakurtzekoa baizik. Nire ustez hasierako bi frogak antzekoak dira baina hortik aurrerako frogak desberdinak eta nahiko irrealak dira. Irakurtzea gustatzen zaienei gomendatuko nieke.
Ez zait askorik gustatu liburua, orain arte gutxien gustatu zaidana izan da. Abenturazko liburu bat gehiago da, eta ez da batere orijinala.
Gaia berez nahiko entretenigarria da. Kapitaletik nekazal giroko herri batera bizitzera joaten den nerabe batetaz hitz egiten digu liburuak. Herrian dena berria denez beretzat, lagun koadrila batera sartzen ahalegintzen da, baina horretarako 7 froga gainditu beharko ditu.
Gehien gustatu zaidan zatia hasiera izan da; 7 frogak nahiko entretenigarriak ziren baina ez zait gustatu nola bukatzen ziren, bukaera guztiak antzekoak baitziren.
Bestalde, pertsonaiak ez dira oso errealak, beste garai batekoak.
Niri liburu hau asko gustatu zait. Irakurtzeko nahiko erraza den liburu bat da. Liburu honetatik gehien gustatu zaidan pasartea,Sebastianek, autoa begiak estalita gidatzen duenekoa izan da, eta baita ere asko poztu naiz Sebastian taldeko buru jarri dela jakin dudanean. Sebastianek froga gehienak erraz egin ditu eta erakutsi du ausarta dela, azkeneko frogan ere Fernando alde batera salta zen, baina, Sebastian bertan gelditu zen. Liburu hau 12 urtetik gorako pertsonei irakurtzea gomendatzen diet.
Liburu polita iruditu zait nahiz eta batzuetan idazleak ez zituen gauzak ondo argitzen eta ez zen ondo ulertzen. ez zait bidezkoa iruditu mutil batek kuadrila batean sartzeko egin behar izan dituen hainbeste froga eta guk oraindik egin ez ditzazkegun gauzak egitea ez zait ondo iruditu gau batean kotxea hartu eta begiak itxita gidatzea eta baita ere etxe batera leihotik sartzen ere. Nik libua irakurtzea gomendatzen dizuet.
Liburua asko gustatu zait. Irakurtzeko oso egokia da. Ulertzeko ere, oso erraza iruditu zait. Istorioan Sebastian izeneko gazte bat, herrixka batera joaten da bizitzera eta bertan lagun koadrila bat aurkitzen du. Koadrila horretan sartzeko zazpi froga gainditu beharko ditu. Gure adinekoek irakurtzeko liburua da eta baita 15-16 urtekoek ere. Horrelako istorioak gustatzen bazaizkizu,
ANIMATU ETA IRAKURRI!
Niri liburu polita iruditu zait eta oso azkar irakur daiteke.
Istorio honen protagonista Sebastian izeneko mutiko bat da. Mutiko hau hiritik herri txiki batetara joaten da bizitzera bere familiarekin. Herri horretan koadrila bateko kide izan nahi du eta horretarako froga batzuk pasa behar izaten ditu.
Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke, baita gu baino gaztexeagoei ere.
Irakurri dudan liburu hau ez zait gustatu, nahiz eta erraz irakurtzen den. Liburu honek Sebastian izeneko mutiko baten istorioa kontatzen digu. Mutil hau, hiri batetik herri txiki batetara joaten da bere gurasoekin bizitzera eta bertako gazteen koadrila batean sartzeko zazpi froga gainditu beharko ditu. Hasierako frogak ez zaizkit oso zailak iruditu, eta horrez gain, oso arraroak iruditu zaizkit pertsonaien izenak.
Niri liburu hau oso polita eta interesgarria iruditu zait. Erraz irakurri dut eta oso liburu erreala iruditu zait. Sebastianek bizimodu berrira ohitu behar izan du eta Sebastianek zazpi frogak gainditu behar izan baititu kuadrila batean sartzeko. Gehien gustatu zaidana frogena izan da, nahiz froga batzuk irrealak izan. Liburu hau gure adineko zaleei gomendatuko nieke erraz irakurtzen delako eta ulertzeko ere erraza delako.
Zazpi bider zazpi liburua gustatu zait, kapituluak laburrak direnez ez zait pisutsua egin. Egia esan, frogak zailagoak izango zirela uste nuen, lehenengo frogak behintzat bai. Egia esan barregarriak ere iruditu zaizkit. Azkenengoa berriz, trenarena, oso zirraragarria egin zait eta ez nuen espero gertatu zena gertatzuko zenik. Liburua irakurtzea agomendatzen dut irakurtzeko erraza eta ulerterraza baita.
Post a Comment