GIZON GOGORRAREN SEKRETUA
Xabier / Martin Etxeberria
(Elkar 2015)
Reynald Harreguy –Erre,
denentzat– poligono industrialeko lliburu-biltegi batean bizi da ia
klandestinoki. Zailtasunetan dabilen Laminados lantegiko lapurretaren
biharamunean Gorria –sindikalista borrokalaria– arbolan zintzilik
azalduko da. Errek, justu gau hartan sekulako aitzurra harrapatuta, ez
ditu bezperakoak gogoratzen eta beldur da
bera ote den hiltzailea. Joseba –Jota– lagun hartuta, kasua
argitzeko lanetan hasi da Erre, bere burua lasaitzeko gehienbat. Bidean
izua, zoriona, benetako adiskidetasuna, M sexu-langilearen maitasuna eta
beste hainbat biziko ditu.
Pertsonaiak eta akzioa ez dira oso
sinesgarriak, baina horrek ez du axola handirik eta oso dinamikoa egiten zaigu
saltorik gabe kontatutako istorioa. Elkarrekin ondo lotutako pasarte motzetan
ematen zaigu kontakizuna. Hizkera batzuetan gordintxoa da eta politikoki ez
zuzena, baina bizi-bizia beti .Pertsonaia-klase asko azalduta, azaletik bada
ere, gai ugari ukituko dira: enpresari dirugoseak, mafiak, sindikalgintza
ustela, polizia barneko gorabeherak, erdipurdiko editorialak, marginalitatea…
Mozorro garaian burutzen da ekintza
eta hasieran umoretsu eta irri giroan hasten bada ere, bukaerako ihauteri
parranda basatiek uzten ohi diguten gorputzaldi txarra eta sentipen nahasiak eragingo
dizkigu kontakizunak.
Rafa L.
Elkarrizketa
Euskadi Irratian:
No comments:
Post a Comment