HAYDN-EN
LOROA
Felipe
Juaristi
(Aizkorri,
2003)
Inork
espero ez zuena gertatu da Zarautzeko hondartzan: barku bat iritsi eta bertako
hareetan geratu da trabatuta. Barkuak kolorez eta istorioz beteko du kostaldeko
herri horretako bizitza egun batzuetan. Ontziaren aitzakian alkatea, musika
irakaslea, dendaria eta beste hainbat herritar ezagutuko dugu eta beraiek
izango dira istorio xinple, naif, kuttun eta erakargarri honen
protagonistak.
Irudi
freskoak eta kolorea dira nagusi eta hauei lotutako sentsazioak sortaraztea
izango zen seguru aski idazlearen asmoa. Liburu estetizista honetan
kontatutakoak ez du pisu handirik.
Hau
dela eta, gaztetxoentzat erakargarri izango ote denaren zalantzak. Agian
gaztetxoentzako eginda izan, baina bereziki helduei gustatu ohi zaien liburuen
zerrendan sartu beharko dugu hau ere, Printze txikia, Krokodiloa edo
egile beraren Animalien ihauteriarekin batera? Batek daki!
Oso
liburu irakurterraza da bestalde, musikari buruzko pasarte eruditoegi batzuk
dira zailtasun bakarra. Gustura irakur daitekeen liburua iruditzen zaigu, baina
lehen aipatutakoen antzeko liburuekin izandako esperientzia kontuan edukita, ez
gara ausartzen irakurtzen bultzatzera. Beno, erabakia zuen eskuetan dago!
Probatu eta gero esan!
Rafa L.
No comments:
Post a Comment