Voltaire kaleko abenturak – 6
TXINAKO KOADERNOAREN MISTERIOA
P. Baccalario
(Mezulari, 2013)
Theophile Brocard
liburu-saltzailea hil egin da. Bere emazteak salduko ditu dendako guztiak.
Barduchon gazteak erosi ditu hango liburuak eta Annettek topatuko du koaderno
berezia –liburu-saltzailearen egunerokoa dena– material haren guztiaren artean.
Barduchon andreak
azokan bilduko duen informazioarekin, Valentinek Leopold Bocardekin
–hildakoaren anaiarekin– izandako elkarrizketan lortutakoarekin eta beste hainbatekin
Theophile Brocardek nobleziaren partaidea izateko grinaren berri izango dute
Voltaire kaleko ikerlariek. Kasua argitu eta poliziaren esku utziko dituzte
gaizkileak
Volataire kalekoen abentura
guztietan azaldutako gako eta pasarteak izango ditu honek ere: Valentine
kazetariaren laguntza “profesionala”, Victorren gaizkileen saltsen ezaguera
ezinbestekoa, Barduchon andrearen informazio zorrotzak eta bileretako egindako
gozoki apartak, eta Barduchon gaztearen “bi zaldikoan” egindako jazarpen eroak.
Betiko osagaiekin
abentura berri eta erakargarria osatu du oraingoan ere egileak, irakurketa
arina, atsegina eta harrapatuko zaituena. Gustura irakurriko duzu.
Rafa L.
No comments:
Post a Comment