VIOLET PARK-EN
BIDETIK
Jenny Valentine
(Alberdania,
2008)
Bere lehenengo nobela honetan Jenny
Valentinek Lucas gazte Londrestarraren berri emango digu. Lucas gazteak
kasualitatez egingo du topo Violet Parken errautsekin. Zergatik oso ondo ez
dakielarik, sentimendu bitxi batek lotuko ditu protagonista eta Violeta
izandakoa. Gaztea pianistaren nondik norako guztiak argitzeko abenturan
murgilduko da.
Etxetik alde egin duen aitarenak ere
argituko ditu. Prozesuan hasi, eta heldu egingo da Lucas. Ume sinesbera
izateari utzi eta nagusien munduko etsipen eta ezintasuna egingo dira Lucasen
jabe.
“Horixe
da, itxura denez, hazten garenean egiten duguna: nahiko ez genukeen gauzei
aurre egin eta onartu inor ez dela izaten uste dugun modukoa, askotan ezta
antzekoa ere”.
Lucasen barne bidaia honen
kontakizunean eta akzio pasarte urrien artean, egileak protagonistaren gizarteari,
amodioari eta-betez ere- familiakoari buruzko ideia fresko, ezohizko eta
zirikatzaileak eskainiko dizkigu. Ikuspegi umoretsua, baina aldi berean zorrotz
eta mingotsa ere.
Oso irakurketa entretenigarria.
Guztiz gomendagarria heldu nahi duten gaztetxoentzat (zer jandilaje klasearekin
bizi behar izango duten erakutsiko diena), eta askotan gazteak beti ume gisa
tratatzeko tentazioa dugun helduontzat ere gomendagarri.
Rafa L.
No comments:
Post a Comment