KAMOREN
IHESALDIA
D.
Pennac
(Elkar-Branka,
1998)
Mutiko
ameslaria da Kamo. Bere amak lagun batzuen etxean utzi du, bere erroen bila
abiatu baita bidaian. Kamo eta bere lagunak, abentura sinple eta
sentiberatasunez betetakoak bizi izango dituzte, Kamok istripua izan arte.
Koman egongo da Kamo, eta bere arimak bidaia handia egingo du egokiera hau
aprobetxatuta; bere arbasoenganako bidaia, bere birraitonarekin bat egiteraino.
Oso
liburu eta kapitulu laburretan, sentimendu handien berri emango zaigu. Adiskidetasun
sakonaren berri, gorrotorik gabeko saminaren berri, guraso eta seme-alaben
arteko erlazio osatu eta libreen berri emango zaigu. Hau dena, Pennac-ek ohi
duen tonu intimista, goxo, apalean.
Azaletik
liburu erraza irudituko bazaizu, pentsarazi egingo dizuna da. Emozionatzekoa.
Merezi duen liburua.
Rafa L.
No comments:
Post a Comment