2013-01-06

ULYSSES MOORE - DENBORAREN ATEA




ULYSSES MOORE
-Denboraren atea-
Pierdomenico Baccalario
(Mezulari, 2011)

Julia eta Jason, hamaika urteko neska-mutil londrestarrak, Cornualleseko Kilmore Covera etorri dira bizii izatera. Argo Enea, Ulysses Moorerena izandako etxea, bere jabe abenturazaleak utzitako sekretu, misterio eta ezustekoz gainezka dago.
Juliak eta Jason Covenant-ek herriko eskolan egin berri duten adiskide ausartaren,Rick-en,
laguntza paregabea izango dute ezkutukoak eta isilpekoak argitzerakoan.
Nestorrek,etxean lan egiten duen lorazain zaharrak, lortuko du gazteak Ulysses Mooren
nahi izango zukeen bidetik mugi daitezen eta etxejabe ohiaren borondatea kunplitua izan dadin.

Abenturazko istorioek ohi dauzkaten elementu asko azalduko zaizkigu: liburu zaharrak,
deszifratu beharreko mezu ilunak, sekula ireki gabeko ateak, pasabide ilun eta arriskutsuak,
abandonatutako itsasontziak… Liburuak gaztetxoen egun (eta gau) bakarreko kontakizuna egiten digu eta beste abenturaren atarian utziko gaitu… gehiago jakiteko irrikitan.

Liburua atsegina da, fantasiaz blai, azkar eta gogotsu irakurtzen dena. Kapituluak
motzak eta biziak ditu: ez da batere zaila. Marrazki lagungarri zoragarriak dituena. Abenturazko lehen liburu aproposa izan daiteke. Hau irakurtzen baduzu, jarraipena ere irakurri nahi izango duzu. Horixe gertatu zait niri ere.
Rafa L.


6 comments:

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Hasieratik oso entretenigarria iruditu zait eta Argo Enea izeneko etxe handi honetako jabe zaharraren istorioa ezagutzeko hiru gazte hauek beraien jakinduria erabili beharko dute. Gehien gustatu zaidana da Londrestik Kilmore Covera etorritako biki hauek , egun osoa telebista ikusi eta bideojokoak jokatzen egotetik nola Rick ezagutu eta mundu modernoa atzean utzita Ulysses zaharraren iragana ezagutzeko ahalegin handiak egiten dituzten, hizkuntza galduak, amildegiak eta beste arrisku asko gaindituz. Mota honetako nobelak gustatzen bazaizkizu hau da zure liburua!

IKER N. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait eta benetan entretenigarria egin zait. Londreseko bi gazte, Kilmore Covera joango dira bizitzera, Argo Enea izeneko etxe handi batera hain zuzen. Lehenengo astean lagun bat egiten dute, Rick izenekoa eta Argo Eneara gonbidatzen dute. Bertan, Ulysses zaharraren misterioak argitzen saiatuko dira hiru gazteak. Abenturak gustoko badituzue irakurri liburu hau. Anima zaitezte!

JON Z. 3A (2013/14)
ARALAR BHI
ALEGIA

Anonymous said...

Denboraren Atea liburua, entretenigarria , interesgarria eta polita iruditu zait. Bertan, Jason eta Juliaren familia Argo Eneara joaten dira bizitzera. Bikiek, Rick ezagutzen dute eta denak batera Ulysses Moore zaharraren iragana ezagutzeko, ahalegin handiak egiten dituzte: hizkuntza zaharrak transkribatu, hieroglifikoak transkribatu, amildegiak eta beste arrisku asko gainditu… Istorio hau abenturazko liburuak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatuko nioke.
Igor.M
3A (2013-14)

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua “Denboraren atea” izan da. Oso liburu entretenigarria iruditu zait eta irakurtzen joan ahala intriga handia sorrarazi dit. Liburu honetan arraroen egin zaidana Julia eta Jasonek, Londresetik Argo-Eneara etortzean egin duten aldaketa izan da: han interneta, ordenagailu, bideo-joko… zituztelako eta hona etortzen batere gabe moldatu izan direlako. Anima zaitezte liburu hau irakurtzea, ez baitzerate aspertuko!!!!!!
Eneritz Z.
3.B (2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Bertan Jason eta Julia izeneko bikiak Argo enea izeneko etxe batean geratzen dira, eta etxeko jabe zaharraren (Ulysses Moore)ren iraganari buruz ikertzen hasten dira bere lagun Rick Bannerrekin.Abenturaz beteriko liburu hau abenturazko liburuak gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke.

Martxel G. 3B

Anonymous said...

Nik Ulisses Moore-ren "Denboraren atea" liburua irakurri dut. Istorioa Argo Enean gertatzen da eta Jason, Julia eta Rick dira protagonistak. Hiru neska-mutilek abentura bat izaten dute eta dena Jasonek aurkitutako ohar batekin hasten da. Ohar horietan enigma batzuk asmatu behar dituzte eta horretarako burua erabili behar izaten dute. Oso liburu polita da eta gainera interesgarria. bukaeran intriga sortzen du, atea ireki eta barruan zer dagoen ez jakiteak. Gainera oso azkar irakurtzen da.

Julen O. 3-B 2013-2014