2013-01-20
ZETA
ZETA
Alessandro Baricco
Igela
"...eta azkenean bihotzean emango dizut muxu, maite zaitudalako, kosk egingo diot zure bihotz gainean taupaka ari den azalari, maite zaitudalako, eta bihotza nire ezpain artean duzula nirea izango zara, benetan, nire ahoa bihotzean duzula nirea izango zara, betiko, sinesten ez badidazu ireki begiak, ene jauna, maitea, eta begira iezadazu, ni naiz, nork ezabatu ahal izango du inoiz gertatzen ari den une hau, eta jadanik zetarik ez duen nire gorputz hau, ukitzen didaten zure eskuak, begiratzen dioten zure begiak, ..."
Alessandro Baricco
Liburu hau ezberdina iruditu zait. Orain arte ez nuen honen antzeko libururik irakurri. Nahiz eta amodio istorio bat egon, ez du oso garbi erakusten, eta gertakizunak oso azkar pasatzen dira. Asko gustatu zait idazleak neska japoniarra deskribatzeko modua, oso modu berezian deskribatzen baitu, hitz gutxirekin asko esanez. Japonia, berriz, herrialde eder bat bezala irudikatu dut idazlearen hitzen bidez, urmael eta mendiz josia. Beraz, esan bezala, liburu hau ezberdina edo, agian, "mistikoa"iruditu zait. Asko irakurtzen dutenei gomendatuko nieke, zaila baita nobela honen berezitasuna ikustea ez baduzaude irakurtzen ohituta.
Oihana B. 4.A (2012-13)
Liburu hau bestek baino gehiago gustatu zait, uste nuena baino gehiago. Bertan egia esan ez dira abentura eta pasadizo asko gertatzen baino hala ere interesgarria da. Frantziako Lavilledieu herrian hasten da historia, Herve Joncour Japoniara joaten denean zeta egiteko xixarearen arrautzen bila bertan hainbat gertaera interesgarriak agertzen dira. Garai horretan Japonia gerra baten erdian dago, debekatuta daude gauza asko eta horien ondorioak hilketa iritsi daitezkeena …
Gazte guztiei gomendatuko nieke, polita eta interesgarria izateaz gain gustura irakurriko duzue eta!
Ane U. 4B (2012-2013)
ZETA. Liburu hau asko gustatu zait. Hasiera batean aspergarria izango zela iruditu zitzaidan, baina gero irakurtzen hasi ondoren, kontatzen dituen istorioak entretenigarriak iruditu zaizkit.
Liburuko protagonista, Hervé Jonkour da eta bere aitak berarentzat armadan etorkizun bikaina imajinatua bazuen ere, berak zeta harrak salerosten zituen, hori zen bere ogibidea. Hasiera batean Egipto inguruan erosten zituen, baina gero hainbat arrazoien ondorioz, Japoniara joaten zen. Bertan hainbat gauza gertatzen dira, eta hori da hain zuzen liburuak kontatzen duena.
Liburuak hainbat kapitulu txiki ditu eta erraz irakurtzen da, ez dira elkarrizketa asko ageri, gehiena narrazioa da, baina horrek ez du esan nahi gustatuko ez zaizuenik, nik gure adineko edozeini gomendatuko nioke, dirudiena baino entretenigarriagoa da.
Aiora M.- 4.B (2012-2013)
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
45 comments:
Oso liburu polita eta entretenigarria iruditu zaigu eta irakurtzeko oso erraza. Entretenigarria da protagonistaren abenturengatik, nahiz eta gaizki amaitu.
Oso liburu interesgarria da, abentura asko kontatzen ditu eta irakurtzeko erraza da.
Liburua nahiko polita iruditu zait nahiz eta asierako zatia ulertzeko zaila izan.
Kontatzen dituen istorioak dibertigarriak eta atxeginak izan dira baina amaiera nik nahi ez nuen bezala bukatu da.
Irati Garmendia 4.B
Liburu hau ez zait asko gustatu, istorio kaxkarra iruditu zait.
Ulertzeko zail samarra egin zait.
Liburu hau ez dut gomendatzen irakurtzea, hau baino politagoak irakurri ditugu.
Maitane Arraiet 4.B
oso liburu aspergarria eta ulertzaila iruditu zait.
Liburuaren gai nagusia ezda batere interesagarria eta gainera izen arraroak dituenez asko nahasten zara irakurtzen ari zaren bitartean.
ez zait batere gustatu.
Imanol M 4B
Liburu hau batere ez zait gustatu. Alde batetik istorioa ez zait batere gustatu eta nahiko zaila egin zait ulertzeko, beste aldetik izena oso arraroak dira eta nahasta egiten zara. Bestela liburua nahiko erraza da irakurtzeko, kapitulu asko dauzka eta orrialde gutxi.
Liburu hau ez dakit zeni gomendatu ze ez zait batere interesgarria iruditu.
Liburu hau irakurtzeko zaila eta ondorioz ulertzea ere kosta egiten del asan dezaket. Hona duen gauza bakarra, orri gutxi dituela irakutzeko eta kapitulo motzak direla da.
Ondorioz, nire iritzia liburu "kaxkarra" dela da, nahiz eta batzuentzako interesgarria izan.
Nerea P. 4.B
Kontatzen den istorioa ez zait batere gustatu eta nire ustez ulertzeko zail samarra da. Bestalde azaltzen diren herrien izenak oso bitxiak dira eta niri honek irakurketa moteldu egin dit nabarmenki. Bestalde, nire ustez gauza gehiago konta litezke istorioa hain pisutsua ez egiteko. Oso pertsonaia bereziak agertzen dira istorioan, hala nola Baldabiouk jauna, esate baterako.
Adur Ibarguren Lazkano 4B.
Liburu hau ez zait asko gustatu. Izen arraroak agertzen ziren eta historia aspergarria iruditu zait. Nire ustez ez zen ongi argitzen zer gertatzen zen historian eta kapituluen banaketa oso arraroa iruditu zait. Gainera itzulpena gaizki egina eta luzeagoa izan behar zuela iruditu zait.
Liburua ez zait batere gustatu.Beti gauz berdinez hitz egiten du eta ganera istorioa astuna egin zait.HItzak eta istorioa ulertzea kostatu zait,ez dut gomendatzen irakurtzea.
Liburu hau ez zait asko gustatu. Kontatzen den istorioa beti berdina iruditu zait, hau da, denbora guztian gauza bera gertatzen da. Bestela, ulertzeko eta nahiko erraza egin zait.
Baina liburu hau ez dut irakurtzea gomendatzen.
Maddi G.
Etzait gehiegi gustatu liburu hau. Gaia ez zen oso interesgarria, ia denbora guztian berdina egiten zuen-eta. Istorioa nahiko sinplea zuen eta ez dit asko engantxatu. Kapituluak motzak izateak ordea irakurketa erreztu du.
Liburu arraro samarra iruditu zait. Ez zait gustatu ta gainera ez zait erraza egin ulertzea. Nahiago ditut beste era bateko liburuak. Nik ez dut liburu au gomendatzen, nire ustez ez da oso polita.
Oso liburu arraroa iruditu zait eta ez da erraza ulertzeko. bertako istorioek nahastu egiten dute. Ez dut liburu hau gomendatzen. Oso aspergarria iruditu zait.
Liburu hau ez zait bat ere gustatu. Irakurtzeko nahiko erraza da baino oso pisutsua egiten da irakurtzerakoan.
historioa momentu guztietan berdina da eta ez da ezer espeziala gertatzen. atzean azaltzen dena irakurtzerakoan liburu polit bat irakurriko duzula iruditzen zaizu baino irakurtzen hasten zarenean ez dela horrela konturatzen zara.
Jone P. D.B.H. 4
Liburu laburra eta berezia da irakurri dugun hau, idazteko forma bitxiarekin eta gauzak kontatzeko modu bereziarekin. Liburuak kapitulu asko eta oso motzak dauzka eta honek irakurketa errazten du. Liburuan kontatzen den istorioa oso bitxia da, ohitura bereziak dituen pertsonaiekin eta gertakizun bereziekin. Aitortu beharra daukat ez dudala oso gustora irakurri liburua akzioa falta zaiolako eta nahiko aspergarria delako.
Irakurri dudan liburua ez zait batere gustatu. Errez irakurtzen da baina liburuan kontatzen den istorioa ez zait polita iruditu eta ez zait interesgarria egin. Gainera, izen xelebre asko zeuden eta nahastu egiten nintzen batzuetan. Liburua ez dut gustora irakurri nahiz eta hasieran polita zirudien, akzio pixka bat falta zaio liburuari.
Liburu hau ez zait batere gustatu, bertan istorioak nahastu egiten dira eta aspergarria da. Badu alde on bat, kapitulu asko ditu baiña motza dela.
Jon Irastorza 4.A
Nik Zeta izeneko liburua irakurri dut eta ez zait asko gustatu, kontatzen duen istorioa niretzat ez delako batere polita. Liburu honetan zetari buruz hitz egiten dute, historiako protagonista Hervé Joncourrek zeta harrak saldu eta erosi egiten ditu. Nik liburu hau ez nioke edozeini gomendatuko, liburuak kapitulu motz eta asko edukia arren, ez da erraz istorioa ulertzen, gainera izen arraroak azaltzen dira eta dena nahasten zaituzte.
Ane O. 4B (2012-2013)
Liburu hau ez zait asko gustatu eta motza izan arren luzea eta pisutsua egin zait. Maitasunezko liburua da baina hala ere ez zait batere interesgarria ezta polita iruditu bertan kontatzen den istorioa. Hervé Joncour gizon frantsesa dugu istorioko protagonista eta zeta-harrak salerosten lortzen du dirua. Horretarako Frantziatik irten eta hainbat bidai egiten ditu Japoniara, bertan zeta-harrak erosteko. Liburu sinple eta aspergarria dela esango nuke denbora guztian Japoniarako bidaiak azaltzen baititu eta dirudi denbora guztian berdina irakurtzen ari zarela istorioa behin eta berriro errepikatzen baita. Beraz, hau guztia esan ondoren, liburua gomendagarria ez dela iruditzen zait.
Maider A. 4A 2012-2013
ZETA. Liburu hau asko gustatu zait. Hasiera batean aspergarria izango zela iruditu zitzaidan, baina gero irakurtzen hasi ondoren, kontatzen dituen istorioak entretenigarriak iruditu zaizkit.
Liburuko protagonista, Hervé Jonkour da eta bere aitak berarentzat armadan etorkizun bikaina imajinatua bazuen ere, berak zeta harrak salerosten zituen, hori zen bere ogibidea. Hasiera batan Egipto inguruan erosten zituen, baina gero hainbat arrazoien ondorioz, Japoniara joaten zen. Bertan hainbat gauza gertatzen dira, eta hori da hain zuzen liburuak kontatzen duena.
Liburuak hainbat kapitulu txiki ditu eta erraz irakurtzen da, ez dira elkarrizketa asko ageri, gehiena narrazioa da, baina horrek ez du esan nahi gustatuko ez zaizuenik, nik gure adineko edozeini gomendatuko nioke, dirudiena baino entretenigarriagoa da.
Aiora M.- 4.B (2012-2013)
Zeta liburua polita bezain berezia iruditu zait, historioa ez da zaila ulertzeko baina gauza asko errepikatzen ditu behin eta berriz, adibidez protagonistak zetagintzarako arrautzen bila egiten dituen bidaiak.
Liburua erraz irakurtzen da. Letra eta kapitulo egokiak direla iruditzen zait eta liburu bitxiak gogoko dituenari gomendatuko nioke.
Itziar A. 4A
Liburu hau entretenigarria iruditu zait , nahiz eta hasieran pixka bat ulertezina egin zaidan. Istorio honetan Herve Joncourren , bere ingurukoen eta inguruaren zenbait istorio kontatzen dizkigu .Liburu honen bukaera nik espero nuen bezala ez bukatu arren pertsona guztiei gomendatuko nieke liburu hau gainera, oso erraza da irakurtzeko.
Idoia.O 4A
2012-2013
Oraingo honetan “Zeta” irakurri dut. Liburu hau bitxi samarra dela esango nuke, ez baitauka normalean irakurtzen ditugun nobelek edukitzen duten akzio hori. Hala ere, interesgarria iruditu zait, gizon frantses baten istorioa kontatzen du, protagonistak dituen pentsamenduak, sentimenduak, bidaiak … Gainera, nobela erromantiko horietako bat da eta amaieran ezustekoak ere gertatzen dira. Beraz, amodiozko liburuak gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke nobela hau.
Irati U. 4A 2012-2013
Liburu hau bestek baino gehiago gustatu zait, uste nuena baino gehiago. Bertan egia esan ez dira abentura eta pasadizo asko gertatzen baino ala ere interesgarria da.Frantziako Lavilledieu herrian hasten da historia, Herve Joncour- en Japoniara joaten denean zeta egiteko xixarearen arrautzen bila bertan hainbat gertaera interesgarriak agertzen dira. Garai horretan Japonia gerra baten erdian dago, debekatuta daude gauza asko eta horien ondorioak hilketa iritsi daitezkeena … Gazte guztiei gomendatuko nieke, polita eta interesgarria izateaz gain gustura irakurriko duzue eta!
Ane U. 4B 2012-2013
Liburu hau ezberdina iruditu zait. Orain arte ez nuen honen antzeko libururik irakurri. Nahiz eta amodio istorio bat egon, ez du oso garbi erakusten, eta gertakizunak oso azkar pasatzen dira. Asko gustatu zait idazleak neska japoniarra deskribatzeko modua, oso modu berezian deskribatzen baitu, hitz gutxirekin asko esanez. Japonia, berriz, herrialde eder bat bezala irudikatu dut idazlearen hitzen bidez, urmael eta mendiz josia.
Beraz, esan bezala, liburu hau ezberdina edo, agian, "mistikoa"iruditu zait. Asko irakurtzen dutenei gomendatuko nioke, zaila baita nobela honen berezitasuna ikustea ez baduzaude irakurtzen oituta.
Oihana Berakoetxea 4.A
Liburu hau ez zait asko gustatu. Izen arraroak agertzen ziren eta historia aspergarria iruditu zait. Nire ustez ez zen ongi argitzen zer gertatzen zen historian eta kapituluen banaketa oso arraroa iruditu zait. Gainera izen arraroen ondorioz irakurketa asko moteltzen dit. Maitasun historio bat zen eta ez zait batere gustatu.
Liburu hau ez zait bat ere gustatu. Irakurtzeko garaian nahiko erraza da baina ulertzeko zaila da. Liburuak kontatzen duen historia oso bitxia da, ohitura bereziak dituen pertsonaiekin eta gertakizunekin. Egia esan liburua ez dut gustura irakurri, sentimentuak adierazten dituen historioak gustatzen ez zaizkidalako. Liburu hau maitasun historioak gustoko dituzten iraurleei gomendatzen diet.
Beñat Beloki 4.a
NIk "zeta" liburua irakurri dut eta naiz eta asieran ulertzea kosta zitzaidan gainontzekoa interesgarria iruditu zait.
Liburu hau Hervé Joncour izeneko gizon bati buruz doa,gizon onek zetarekin egiten du lan eta lanagatik bidaiak egin behar izaten ditu, gizon honek adreaere badu, Héléne.Niri asko gustatzen zait beraz nik irakurtzera animatzen zaituztet.
Ixone U. 2012-2013
Irakurri dudan liburua ez zait batere gustatu. Errez irakurtzen da baina liburuan kontatzen den istorioa ez zait polita iruditu eta ez zait interesgarria egin. Izen arraroak zituen ta nahastu egin nahiz eta liburua ez da asko ulertzen. Liburu hau ez zait batere gustatu maitasun liburuak aspergarriak egiten zaizkidalako.
Aitzol Galarza 4.a
Niri "Zeta" liburua ez zait asko gustatu. Alde batetik, kontatzen duen istoria ez zait gustatu, ez zait interesgarria iruditzen, ez dizu irakurtzen jarraitzeko behar duzun interesgarritasuna ematen, eta beste aldetik, izen oso arraroak azaltzen dira bertan. Bere alde onak ere baditu, oso errez irakurtzen da, ulertu ere bai, eta gainera orrialde gutxi dauzka. Gizon bat, Japoniara joaten da zetazko larben arrautzen bila, eta liburuan zehar, gertatutako istoriak kontatzen joaten da.
Nik liburu hau, gure adinekoei edo urte bat gazteagokoei ere gomendatuko nieke.
June G. 4-A 2012/2013
Zeta liburua oso erraza da irakurtzen. Batetik, liburua bera motxa delako, eta bestetik zailtasun askorik ezdagoelako.Protagonista 32 urteko mutil bat da, eta zeta harrak saltzen eta erosten zituen. Egun batean Baldabiouk Japoniara joan behar zuela esaten dio, hain zuzen ere zeta-harra erostera. Honek baietz esan eta hantxe joan zen Japoniara. Bertan lagun bat egin zuen, eta baita ere neska gazte eder bat ezagutu. Sei egun eta gero etxera bueltatu zen. Urte bat geroago berriro bueltatu zen Japoniara eta berriro ikusi zuen neskatxa hura. Esan daiteke bere amodioa zela.
Gehiago ez dut kontatuko, hemendik aurrera naibaduzu animatzen zaitut liburua irakurtzera.
Irati Z. 2013/02/19
“Zeta” liburua irakurri dut oraingo honetan. Egia esan, ez zait batere gustatu. Beharbada ekialdean kokatutako istorioak ez direlako nire atseginenak da, baina bestela ere ez zait liburu gomendagarria iruditzen. Gizon frantses baten etengabeko bidaiak dira, Japoniara zeta-harrak erostera egindakoak. Bertan, emakume eder batez itsutzen da, nahiz eta bere herrian emazte maitatu bat eduki. Istorioa nahasgarria da, eta pertsonaiak ez dira interesgarriak. Liburuaren alde on bakarrak irakurterraza dela eta motza dela dira.
Lide LASA 4B (2012-13)
Liburu hau ez zait gustatu, istorioan zehar akzio pixka bat falta zaiolako. Oso pisutsua egin zait irakurtzea gauz bitxirik ez baita gertatzen. Istorioaren gaia ere, ez da interesgarria. Nahiz eta liburu entretenigarria ez izan, nahiko azkar irakurtzen da, kapituluak motzak baititu. Ez dut irakurtzea gomendatzen. Iker Larrañaga 4B.
Liburu hau ez zait hain polita iruditu, batez ere nahiko astuna iruditu zaidalako. Nire ustez, istorio honetan bizitasun puntu bat falta da, hau da, gertaera zirraragarrirenbat. Liburu honetan, istorio berdina errepikatzen da behin eta berriz eta hori astun samara suertatzen da. Bestetik esan beharra daukat, erraz irakurtzen den liburu bat dela eta gainera nahiko motza. Bukatzeko, esan beharra daukat orokorrean ez niokela inori gomendatuko liburu hau irakurtzea, baina nork daki, agian norbaiti gustatu dakioke.
Izaro O. 2012-2013 4A
Liburua hasiera batean oso pisutsua eta liosoa egin zait, baina erdialdetik aurrera errezago joan naiz. Ez da oso liburu polita baina erraz irakurtzen da, izen desberdin asko ditu frantsesak direnak eta horregatik kosta zait, momentu askotan nastu egiten bainitzen. Irakurtzea gomendatuko nuke.
Mireia M. 4B
2012-13 ikasturtea
"Zeta" izan da irakurri dudan liburua eta egia esan ez zait gehiegi gustatu. Erraz irakurtzen den liburua da, baina kontatzen den istorioa ez zait oso interesgarria iruditu, irakurtzen joan naizen ainean ez baita ezer asko gertatu eta aspertu egin naiz. Protagonista gizon frantses bat da, bizia aurrera ateratzeko beldar-arrautzak lortu behar ditu eta hori lortzeko Japoniara bidaiatzen du askotan. Liburuan bidaia hauetako bakoitzean bizitako abenturak kontatzen dira.
Nerea M. 4B (2012-2013 ikasturtea)
“Zeta” liburua, nahiko liburu interesgarria iruditu zait, batez ere beste garai batean dagoelako oinarritua. Liburuan Hervé Joncourrek Japonian duen abentura kontatzen da. Japoniara lanera joaten da, eta bere herrira hainbat bisita egiten dituen arren, liburuaren zati gehiena Japonian gertatzen da. Liburua jeneralean interesgarria iruditu zait, agian ekintza pixka bat faltan bota dut, baina ez zait liburu txarra iruditu ondo jarraitzen zen istorioaren haria. Pertsonaiak nahiko ondo eginak zeudela iruditu zait. Irakurtzea gustuko duen edozeini gomendatuko nioke liburu hau. Animatu eta irakurri!
Imanol M. 4A (2012-2013)
“Zeta” izeneko liburua ez zait asko gustatu. Izan ere akzio falta zuela iruditu zait, nahiz eta nahiko erraz irakurri dudan, kapitulu asko eta motzak baitzituen. Gainera, ulertzeko ez zait oso erraza egin eta horrek apurtxo bat luzatu dit irakurketa. Liburu honetan Hervé Joncourren istorioa kontatzen da. Nire ustez bitxi samarra da, eta pertsonaiak ere pixka bat arraroak iruditu zaizkit. Ez dizuet gomendatzen irakurtzea, nire ustez liburu politagoak baitaude.
Irati Z. 2012-13
Liburu hau ez zait batere gustatu. Oso aspergarria iruditu zait eta gainera ez zuen batere bizitasunik. Honez gain ez zen ondo ulertzen eta nahiz eta motza zen liburua asko kostatu zait irakurtzea. Liburua pasarte desberdinak kontatzen doan heinean, geroz eta gehiago nahastu nau eta ez naiz ezer askotaz enteratu. Herve Joncour Frantzian bizi da baina negozio batzuengatik Japoniara bidaia asko egiten ditu eta, horregatik, istorioaren zati handiena Japonian gertatzen da. Ez dizuet gomendatzen liburu hau.
Maialen A. (2012-13)
Nik “Zeta” liburua irakurri dut. Hasiera aspergarri xamarra du, baina istorioan sartu ahala entretenigarria da eta oso erraz irakurtzen da. Protagonista Hervé Joncour da eta zeta arren salerosketarekin ateratzen du bizia. Bere negozioetako istorioak kontatzen ditu. Hasiera batean zeta arrak Egipto ingurutik erosten zituen baina ondoren Japoniara aldatzen da, bertakoek gaixotasunik ez dutelako. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzeko. ANIMA ZAITEZ!!!
JOSU P. 4A (2013-2014)
Nik irakurri dudan liburua Alessandro Bariccoren "Zeta" liburua da. Niri liburua ez zait gehiegi gustatu, hasierako zatia nahiko korapilatsua baitu. Herve Joncour Frantziako herri txiki batean bizi da. Herri horretan zeteki egiten dute lan. Zeta-arrak Japoniatik ekartzen dituzte, eta hauek Frantziara ekartzeaz Herve Joncour arduratzen da. Niri liburu hau gehiegi ez gustatu arren edozeini gomendatuko nioke irekutzeko. ANIMATU!!!
Julen Z. 4B (2013-2014)
Liburu hau ez zait asko gustatu, motza izan arren luzea eta pisutsua egin zait.
Hervé Joncour gizon frantsesa dugu istorioko protagonista eta zeta-harrak salerosten lortzen du dirua. Horretarako Frantziatik irten eta hainbat bidai egiten ditu Japoniara, bertan zeta-harrak erosteko.Liburua aspergarria dela esango nuke denbora guztian Japoniarako bidaiak azaltzen baititu. Nik ez nioke liburu hau edozeini gomendatuko.
Jon Irastorza 4.A
LIburu hau oso entretenigarria egin zait, baina edukiari dagokionez, liburu askoz hobeagoak irakurri izan ditut. Nik erritmo pixka bat gehituko nioke liburuari, bizixeagoa bilakatu, irakurleak gogo gehiagorekin irakurri ahal izateko. Bestalde, hitz betzuk ageri dira liburuan, lehendik ezagutzen ez nituenak, eta hiztegian begiratu eta gero, asko harritu nautenak. “Zeta” ez da liburu txarra, baina nik mugimendu gehiago emango nioke, horrela benetan liburu polita eta xarmanta izango zen, edonori gomendatzekoa.
Beñat M.
2013-2014
ARALAR B.H.I.
Liburu hau nahiko entretenigarria eta irakurtzeko erraza iruditu zait. Gainera motza da eta lasai irakurtzeko denbora ematen du. Gauza zehatz batzuk ez ditut ulertu, baina ideia nagusia ez zait ulertzeko zaila egin.
Gehien gustatu zaidan zatia protagonistak japonieraz idatzitako eskutitzak jasotzen dituenekoa izan da. Horrenbeste gustatu ez zaidana bidaietan zein ibilbide egiten duen hainbeste aldiz errepikatzea izan da.
Eleberri hau DBHko ikasleentzat egokia iruditu zait, beraz, beraiei gomendatuko nieke.
Sara Amenabarro 4B
Post a Comment