2013-01-25

HILOBIKO ISILTASUNA



HILOBIKO ISILTASUNA
Arnaldur Indridason
(Batera Saila, 2010)


Bi istorio ematen zaizkigu Indridasonen liburu honetan.

Lehenengoa: Islandian 1940.eko hamarkadan kokatutako istorioa kontatzen zaigu nobelan. Haurtzaro zail eta deserrotuak izan dituzten pertsonaiak etxeko indarkeria eta emakumearen zapalketa ardatz duten istorioaren protagonistak izango dira. Umeak ere tartean egongo dira eta sufrituko dute egoera. Kontakizuna tragikoa da eta bukaera gogorra izango du.

Bigarrena: XXI. mendearen hasieran giza hezur batzuk azaltzen dira Rekjiavik inguruko orube batean. Poliziak saiatuko dira antzinako historia argitzen. Honetarako ahazturatiko hainbat kontu zahar errekuperatuz.

Bi ildo hauei dagozkien pasarteak nahastu egiten dira kontakizunean, abisurik gabe, baina errazki antzematen zaio, eta tartekatze horrek ez du irakurketa zailtzen. Tentsioa oso ondo mantenduta dago eta ia bukaeraraino ez dugu jakingo norena den lurperatutako hezurdura eta gure irakurle-hipotesiak aldatuko ditugu behin eta berriz. Iparraldeko Europako nobela beltza berriak ekarri dituen polizia gizatiar, penatu, bizitza pribatu desastre dutenak, zorigaitzak jotakoak… izango dira Erlandur eta bere taldekoak. Istorio guztia oso sinesgarria egiten zaigu.

Liburua luzetxoa bada, oso erraz irakurtzen da, interesa eta tentsioa mantentzeko gai da une oro. Komenigarria horrelako istorio latzik irakurtzea, gure artean horrelakorik inoiz onar ez dezagun. Gogorra oso, baina itxaropenari atea zabalik utziko diona.

Gaztelerazko bertsioan liburu honi "La mujer de verde" titulua jarri diote. Konturatu orduko, bigarrengoz ari nintzen liburu bera irakurtzen; beraz, argi ibili honekin.
Rafa L.

42 comments:

Anonymous said...

Hasieran,liburu hau nahiko aspergarria iruditu zitzaidan, baina aurrera joan ala gustatzen hasi zitzaidan. Liburuko pertsonaien izenak oso arraroak dira, beraz, hasieran kosta egiten da ohitutzea eta istorioa ulertzea. Hala ere, entretenigarria da eta misterioa gustatzen zaien pertsonei gomendatuko nieke gehienbat.

Oihana Berakoetxea 3A 11-12

Anonymous said...

Oso liburu polita da, abentura asko kontatzen ditu. Liburuak hasieran 3 historia ezberdin kontatzen ditu baina gero lotu egiten dira.Istorio horietako batean familia baten sexu indarkeria azaltzen da,errealitatearekin lotuta dago. Oso istorio politak dira baina liburuaren hasiera astunada. Edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzera.
ANIMATU ZAITEZ!

Ane U. 3B 2011-2012

Anonymous said...

HILOBIKO ISILTASUNA

Liburu hau oso polita eta interesgarria da, abentura ezberdin asko kontatzen ditu. Hasiera oso astuna iruditu zait nahiz eta erdi aldera errazago irakurri. Hasieran hiru istorioa desberdin kontatzen ditu baina gero denak era batera edo bestera lotzen dira. Historietako bat familia bati buruz doa, alaba ezindu bat eta bi anaia dira, emakumea berriz ezkondu zen lehenengo senarra hil baitzitzaion. Hasieran oso ondo moldatzen ziren baina aurrerago sexu indarkeri asko gertatzen dira, hau da, gizonak emakumea jipoitzen du. Beste aldetik familia desorekatu bat dago baina arazo bat dela eta elkartzen hasten dira eta azkenik gizaki hezur bat agertzen da. Abentura zalea bazara eta intriga gustatzen bazaizu hau duzu liburu egokiena, ez begiratu luzea edo laburra den, oso istorio politak kontatzen baititu. ANIMATU IRAKURTZERA!!!

Nerea G. 3.B (2011-2012)

Anonymous said...

“ Hilobiko isiltasuna” liburua asko gustatu zait. Bi zati dituela esango genuke: batetik, XX. mendearen erdialdean gertatutako historia gogor eta tragikoa, eta bestetik, XXI. mendearen hasieran historia horrekin erlazionatutako ikerketaren pasarteak. Hasiera batean nahiko zaila egin zait bi historia horiek bereiz eta kokatzea, baina, irakurtzen joan ahala dena da ulergarria. Biolentzia, matxismoa, misterioa eta gertakari beltzak nagusitzen dira nobela osoan zehar. Gehien gustatu zaidana da, bakoitzaren hipotesia nola aldatzen joaten den istorioko zati bakoitzean. Gainera, liburua irakurtzeaz bukatu arte irakurleak ez daki nor den eskeleto misteriotsua. Nobela beltza gustuko duen edonori gomendatuko nioke.

Lide L. 3B (2011-2012)

Anonymous said...

"Hilobiko isiltasuna" nahiko liburu interesgarria iruditu zait, batez ere amaiera aldean. Hasiera nahiko korapilatsua da eta lehen uneetan ez da erraza bi istorioak bereiztea. Ondoren erdialdera intriga gehiago agertzen da liburuan eta interesgarriagoak bihurtzen dira bai iraganeko eta orainaldiko pasarteak. Hilketa bati buruz doan liburua denez, bukaeran agertzen da nor den hildakoa eta horra heltzeko bidean geroz eta interesgarriagoa egiten da liburua. Pertsonaia gehienak gustatu zaizkit, batez ere orainaldian agertzen zirenak, baina baita iraganeko baten bat ere.
Poliziei eta hilketei buruz doazen liburuak gustatzen zaizkien irakurle guztiei gomendatuko nieke liburu hau. Irakurri!

Imanol Mendizabal 3A (2011-2012)

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu hau ez zait ez atsegina ez itsusia iruditu. Istoria intrigatsua da, polizia nobela bat. Modu honetako abenturak gustuko dituen edozeini atsegin gerta zitzaiokeen; baina niri luzea eta aspergarri samarra gertatu zait, nahiz eta banuen lurperatutako hezurrak norenak ziren jakiteko interesa eta amaierara arte adi-adi irakurri dut. Bestalde, pertsona askoren kontakizunak nahasten dira eta honek liburua erabat ondo ulertzea galarazi dit.
Nerea M. 3B (2011-2012 ikasturtea)

Anonymous said...

Liburu hau zaila da irakurtzeko, asko kostatzen da eta luzea da. Istorio asko nahasten dira batera, batez ere hasieran, nahiz eta bukaeran zentzua hartzen duen. Polizia istorio bat da, poliziek ere beren arazoak dituzte eta orduan pixka bat nahasten zara kontatzen hasten direnean. Ala ere istorio interesgarria da eta intrigaz betea. Normalean ez ditut honelako nobela beltzak irakurtzen, nahiago izaten ditut abenturazkoak, baina hau ez zait aspergarria egin. Liburuaren erdialdean enigma bere puntuan dago, istorioak bateratzen hasten dira baina aukera asko daudenez ez dakizu amaierara arte zein den benetakoa. Nobela beltzak, polizialak gustuko dituztenei liburu hau irakurtzea gomendatzen diet.

Haizea Alkiza DBH 3 2011/2012

Anonymous said...

Niri liburu hau interesgarria iruditu zait, misterioa eta intriga adierazten dituelako. Irakurtzeko astun samarra egin zait, gehienbat herrien eta pertsonaien izenengatik. Protagonista ugariko liburua da. Oso gogorrak iruditu zaizkit, gizonak bere emazteari emandako tratu txarrak… Nik liburu hau, 15-16 urteko gazteei gomendatuko nieke, liburu luzea eta irakurtzeko astun samarra delako. Anima zaitezte!

ANDER G. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

Liburu hau, asieran nahiko ondo ulertu dut baina gero erdi gunean pixka bat liosoa da zergaitik hiru liburu kontatzen ditu eta oso izen asko daude eta bukaera asko gustatu zait nola amaitu den liburua. Liburu honek intriga pixka bat sortu dit. Irakur ezazue OSO POLITA baita.

Urko Otamendi 3B 2011-2012

Anonymous said...

Kaixo, nik “Hilobiko isiltasuna” irakurri dut. Hasieran, zaila egin zait ulertzeko baina irakurtzen joan hala, gauzak garbiago ikusi ditut. Bi istorio kontatzen ditu: bat aspaldi pasatakoa eta bestea oraingoa. Luzea da eta nahiko mantso irakurtzen da. Pertsonaia ugari azaltzen dira eta batzuetan nahastu egin naiz. Istorioa Islandian kokatzen da, Reykjavík-en hain zuzen ere, eta giza eskeleto baten ikerketari buruz doa. Edozeini gomendatzen diot liburu hau!

MAider A. 3A (2011-2012)

Anonymous said...

“Hilobiko isiltasuna” liburua izugarri gustatu zait. Hasieran nahastu xamar ibili naiz, istorio desberdinak kontatzeaz gain izen oso arraroak azaltzen direlako. Hala ere, irakurtzen joan ahala izenak ezagunak egin zaizkit eta pasarte desberdinak kontatuagatik ez dut arazorik izan liburua ondo ulertzeko. Presarik gabe irakurtzeko liburua da, bestela nahasteko arriskua baitago. Misterioa gogoko duten gazteei aholkatuko nieke liburua. Anima zaitez!
AXIER A. 2012-2013 3-A

Anonymous said...

"Hilobiko isiltasuna" liburua hasieran ez zitzaidan asko gustatu baina azkenerako gozatu egin dut. Pixkabat enredatzailea da bi historio deberdin kontatzen dituelako, gainera oso desberdinak dira baina korapilatzen bukaeran elkartu egiten dira. Niretzat liburua lasai irakurri behar da zer denbora asko eskatzen du eta informazio asko eman ere baina ondo dago.


Alaitz M. (3.A)
2012-2013

Anonymous said...

“Hilobiko isiltasuna” liburua oso entretenigarria iruditu zait. Liburu honetan hiru istorio ezberdin kontatzen ditu, baina liburuak aurrera egin ahala, pixkanaka guztiek bat egiten dute. Hasiera batean, nahasgarri samarra da, izen asko agertzen direlako eta istorioak tartekatzen dituelako, horregatik arreta handiz irakurtzea gomendatzen dut, liburua jarraitu ahal izateko. Misteriozko liburuak gogoko dituztenei gomendatuko nieke. Animatu!!
Maite T. (2012-13) 3.A

Anonymous said...

“Hilobiko isiltasuna” liburua oso polita iruditu zait. Hasieran, kosta egin zitzaidan historia ondo kokatzea baina liburuan aurrera joan ahala eta kontakizunean sartzean berehalaxe konturatu naiz bi zatitan banatuta dagoela. Izen arraro xamarrak ditu liburu honek. Bertan tartekatzen dira misterioa,biolentzia, matxismoa.. eta gaur egun horrelakoak ere gertatzen direnez oso egoera gogorra dela erakusten du liburuak. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke, baita helduei ere. Anima zaitez eta hasi irakurtzen, dibertituko zara!

Nerea. E 3.A (2012-13)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, nahiz eta hasieran oso astuna izan. Abentura ezberdinak kontatzen ditu liburu honetan. Hasieran hiru istorio ezberdinekin asten da eta azkenik hiru istorio hauek elkartzen bukatzen dute. Liburu hau polizia nobela bat da eta bertan bilatu dituzten giza hezur batzuk norenak diren ikertu behar dute. Hau azken aldera esaten duenez eta jakiteko gogoa nuenez, oso adi irakurri dut. Beraz, polizia nobelak gustatzen bazaizkizu eta irakurtzea atsegin baduzu, liburu hau irakurtzera animatzen zaitut.

Aitor O. 3.A (2012-20139

Anonymous said...

Liburu hau hasieran, aspergarri samarra egin zait. Denboran zehar saltoak egiten dituenez, ez zait oso erraza egin historia segitzea. Baina aurrera joan ahala, askoz ere politagoa iruditu zait. Liburuan izen arraroak ateratzen ziren, bai protagonistenak, baita tokienak ere, eta egia esan nahiko korapilatsua egin zait. Ahala ere, abenturazko liburuak gustatzen zaizkien edonori gomendatuko nioke, amaiera oso polita baita.

Leire U. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Nik “Hilobiko isiltasuna” liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Hasiera nahasia egin zait, izan ere izen asko daude eta bi historia kontatzen ditu. Hala ere irakurtzen joan ala errazagoa egin zait ulertzea. Misterioa gustatzen zaien pertsonei gomendatuko nieke. ANIMA ZAITEZ!!!
Josu P. 2012-2013 3-A

Anonymous said...

Liburu asko gustatu zait.Orain arte irakurri dudan nobela interesgarri eta "konpletoena" da. Ume bati esker aurkitzen duten hezur batetik abiatuta, giza-gorputz oso baten eskelotoa ateratzen dute eta Islandiako hiriburuko poliziak kasu hau ikertzen hasten dira. Istorio guztia Reikjavik hiriko kanpoaldean dagoen muino baten inguruan gertatzen da, izan ere gertakizun hau baina 50 urte lehenago muino horretan bertan bizitako familia baten istoria aztertu beharko dute hezur hauek norenak diren jakiteko. Hau dena muino horrekin nolabaiteko lotura duten hainbat pertsonarekin hitz egin eta garai horretako hainbat aztarna aurkituz jakingo da. Ikasle guztiei gomendatzen diet liburu hau. Anima zaitez!

IKER N. 3A(2012-2013)

Anonymous said...

Niri liburu hau nahiko entretenigarria iruditu zait nahiz eta hasiera nahiko korapilatsua eduki. Liburu honetan hezur batzuk aurkitzen dituzte lurperatuta eta poliziak hilketa bat dela dioenez, hiltzailearen bila hasten dira. Aldi berean, istorioa hobeto ulertzen laguntzen duen iraganeko istorio bat ere kontatzen du. Polizien eguneroko bizitzaren berri ere ematen du: Bakoitzaren arazoak, familiako egoera… Horregatik nobela beltzak gustatzen zaizkion edozeini gomendatuko nioke liburu hau.

Andoni A. 3.A (2012-2013)

Anonymous said...

Hilobiko isiltasuna” liburua oso interesgarria iruditu zait, batez ere amaiera aldean. Hasieran nahiko korapilatsua da eta bi istorioak bereiztea zaila egiten den arren,istorioak aurrera egin ahala intriga gehiago sortzen du eta ulerterrazagoa da. Iraganean eta orainaldian oinarritutako hainbat pasarte kontatzen ditu liburuak eta haietan biolentzia, matxismoa, misterioa eta gertaera beltzak nagusitzen dira.Patxadaz eta arretarekin irakurtzeko istorio bat da nahiko erraz nahasteko arriskua baitago. Beraz, misterioa gogoko duten gazteei gomendatuko nieke irakurtzera. Anima zaitez! Alazne G. 3.A (2012-13)

Anonymous said...

"Hilobiko isiltasuna" liburu interesgarria iruditu zait. Hasiera nahaspilatsu samarra dauka, arretaz irakurri beharrekoa, izen eta hitz korapilatsu asko baititu. Baina liburuan aurrera joan ahala hobeto ulertzen da guztia. Liburu onek bi istorio kontatzen ditu. Bata, iraganean gertatutako eta bestea oraingoa. Bestalde asko gustatu zait liburu honen amaiera, beraz, intriga eta abentura gogoko dituen edonori gomendatuko nioke. Animatu zaitez, merezi du!


Ane A.

Anonymous said...

Hilobiko isiltasuna liburua asko gustatu zait. Intrigazko istorio baten gaineko pasarteak kontatzen ditu.Alde batetik, ume batek bilatutako hezurrak norenak diren aztertzen hari dira, Erlendur, Elingborg eta Singurdur Oli eta bestetik, garai batean, hezurrak aurkitu dituzten tokian zegoen etxe batean bizi zen familiaren historiko gora beherak kontatzen ditu. Era berean, Erlendurren alabari zer gertatzen zaion ere kontatzen du eta hezurrak norenak diren aztertzen hari direnean, Benjaminen istorioa azaltzen dute, agian bere emaztea izango zen emakumearenak direlako hezurrak, baina gero zer gertatuko da… Ez dizuet kontatuko dena eta zuek irakurri beharko duzue jakiteko.
Liburua hau denoi gomendatzen dizuet, luzea izan arren, erraz irakurri eta ulertzen delako eta gainera, interesgarria da. Anima zaitezte!
Alaia L. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Oraingo honetan “Hilobiko isiltasuna” liburua irakurri dut. Liburu honetan bi istorio desberdin kontatzen zaizkigu. Bi istorio hoiek Rekjiavik izeneko herri batean gertatzen dira. Hasiera aldean oso astuna eta zaila da irakurtzeko baina irakurri ala errazagoa da. Istorietako bat familia bati buruzkoa da. Familia horrek alaba ezindu bat eta bi seme dauzka gizonak bere andreari tratu txarrak ematen dizkio. Beste aldetik familia sakabanatu bat dago baina arazo batzuei esker berriz ere elkartzen hasiko dira. Liburu hau abentura eta misterioa maite duten irakurleei gomendatzen diet oso polita eta intrigaz gainezka dagoelako. Animatu irakurtzera!!!

Iñaki G. (2013-2014)

Anonymous said...

Oraingo honetan “Hilobiko isiltasuna” liburua irakurri dut. Liburu honetan bi istorio desberdin kontatzen zaizkigu. Bi istorio hoiek Rekjiavik izeneko herri batean gertatzen dira. Hasiera aldean oso astuna eta zaila da irakurtzeko baina irakurri ala errazagoa da. Istorietako bat familia bati buruzkoa da. Familia horrek alaba ezindu bat eta bi seme dauzka gizonak bere andreari tratu txarrak ematen dizkio. Beste aldetik familia sakabanatu bat dago baina arazo batzuei esker berriz ere elkartzen hasiko dira. Liburu hau abentura eta misterioa maite duten irakurleei gomendatzen diet oso polita eta intrigaz gainezka dagoelako. Animatu irakurtzera!!!

Iñaki G. (2013-2014)

Anonymous said...

Hilobiko isiltasuna asko gustatu zait. Liburuan giza hezur batzuk aurkitzen ditu ume batek eta horren inguruan ikertzen joaten dira. Bestalde orain dela urte batzuk bizin izan zen familia baten istoria kontatzen du, bertan, aitak grimurrek, ama eta umeei jotzen die, istoria horri begiratuta hilketa argitzen dute. oso liburu ona da, luze samarra izan arren. Anima zaitezte!!!!
Martxel G 3B

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Hasieran nahiko korapilatsua da istorio desberdinak kontatzen dituelako eta pertsonai asko daudelako. Haur batek hezur batzuk bilatzen ditu eta poliziak hilketa bat dela esate dute eta kasua aztertzen asten dira. Aldi berean lehen famili batean pasatutako istorioa kontatzen du eta pertsonai batzuen bizimodua ere bai. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dut.
Nora L. 3.A(2013-14)

Anonymous said...

"Hilobiko isiltasuna" liburua asko gustatu zait. Hasiera nahasgarri samarra dauka eta gauzak ondo ulertu behar dira, baina irakurtzen joan ahala errazago ulertzen da guztia. Bi istorio kontatzen ditu, bata iraganekoa eta bestea oraingoa. Reykjavikeko muino batean giza eskeleto bat aurkitzen dute eta zeinena den argitzen dute, horretarako, inguru horretan bizi izan zen jendearekin harremanetan jartzen dira, ahalik eta informazio gehien lortzeko. Anima zaitez liburu hau irakurtzera!
Irantzu E. 3.B (2013/14)

Anonymous said...

Hilobiko isiltasuna liburua ez zait asko gustatu. Liburu korapilatsua egin zait, bi istorio kontatzen baititu batera. Ume batek hezur bat aurkitzen du eta horrek hainbat zalantza ematen dizkie noren eskeletoa izango zen ikertzen. Istorio guzia Reikjavik hiriko muino baten inguruan gertatzen da. Bertan bizi izan ziren gizakiren batena ote den eskeletoa pentsatu zuten eta horretarako, han bizi izan ziren eta bizi diren pertsonei galderak egiten hasten dira ikertzeko.Ikerketei buruzko liburuak gustatzen bazaizkizu anima zaitez irakurtzera!

Amaia. O 3.A (2013-2014)

Anonymous said...

Nik Hilobiko isiltasuna liburua irakurri dut eta oso liburu interesgarria iruditu zait. Liburu honek hiru istorio desberdin kontatzen ditu, baina bukaeran elkartzen doanaz. Istorio hau ume baten urtebetetze festan hasten da, mediku ikasketak egiten ari den ikasle batek, lurrean dagoen haurrak eskuetan giza hezur bat duela ohartzen denean. Umeak aurkitutako hezurretik hasita eskeleto oso bat aurkitzera ailegatzen dira. Beraz polizia hezur horiek ikertzen hasten da, eta baita Reikjavik hiriko muino batean bizi izan ziren familiei buruzko informazioa ere, uste baitute zerikusia dutela hezur horiek muinoan bizi izan ziren pertsonekin. Liburu hau gure adineko edozein pertsonari gomendatuko nioke. Naroa A. 3.A (2013-14).

Anonymous said...

Hilobiko isiltasuna irakurri dut oraingoan. Liburu honetan, bi historia ezberdin daude. Batean, XX.mendekan gertatu izan ziren gorabeerak daude. Bestean berriz, XXI. mendean dago kokatua. Hasiera korapilatsua du, beraz arretaz irakurri behar da, baina bestela, liburu polita da. Biolentziarekin lotatutako novela da, misteriotsua eta entretenigarria. Liburuaren amaiera arte berriz ez duzu jakingo norenak diren hasiera batean bilatzen dituzten gorpuak. Beraz, anima zaitez!
Izarraitz L.

Anonymous said...

“Hilobiko isiltasuna” liburu interesgarria iruditu zait. Bertan medikuntza ikasten ari zen ikasle batek ume bati hezur bat ikusten dio ahoan, eta bere anaiak esaten dio lur azpian bilatu zuela obra batzuk egiten ari ziren lekuan. Orduan hara joan ziren, eta eskeleto bat ikusi zuten bertan. Ez zekiten noren gorpua zen eta ikertzen hasten dira. Liburuan aspaldiko familia baten istorio ere kontatzen da. Azkenean, pixkanaka-pixkanaka argituko da kontua, eta ikusiko da zein den lurperatuta dagoena. Hainbat istorio kontatzen dira kontua amaitu. Azkenean argituko da kontua eta denak ongi bukatuko du. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau.
Aitor Agirre 3.B (2013-2014)

Anonymous said...


“Hilobiko isiltasuna” liburua oso polita iruditu zait, batez ere amaiera aldean. Hezur batzuk bilatzen dituzte festa batean, eta haien jatorria bilatzen jardungo dute protagonistek. Hezur horiekin lotura duen istorio bat kontatzen da tartean. Istorio horrek nahastu egiten du pixka bat,beraz, arretaz irakurri. Biolentzia, matxismoa, misterioa eta gertaera beltzak nagusitzen dira nobelan zehar. Beraz, misterioa gogoko duen edonori gomendatuko nioke irakurtzera. Anima zaitezte!

Iker Arandia 3.A(2013-14)

Anonymous said...

Hilobiko isiltasuna” liburua asko gustatu zait. Bi zati ditu: batetik, orain dela urte asko gertatutako historio gogor eta tragikoa, eta bestetik, XXI. mendearen hasieran historia horrekin erlazionatutako ikerketaren pasarteak. Hasiera batean pixka bat kosta egin zait bi historia horiek bereiztea, baina, irakurtzen joan ahala dena da ulergarria. Biolentzia, matxismoa, misterioa eta gertakari beltzak nagusitzen dira nobela osoan zehar. Historiotik gehien gustatu zaidana, bakoitzaren hipotesia nola aldatzen den istorioko zati bakoitzean da. Gainera, liburua irakurtzeaz bukatu arte ez dago jakitrik nor den eskeleto misteriotsua. Nobela beltza gustuko duen edonori gomendatuko nioke.
Enaitz A. 3B(2013-14)

Anonymous said...

Nik "Hilobiko isiltasuna" irakurri dut. Hasieran kosta egiten da liburua ulertzea, bi historia batera kontatzen baititu, bata orainaldian eta bestea iraganean. Liburua hasieran ez da oso erakargarria baina bukaeran jakinmina sortzen du eta erraz irakurtzen da. Liburu hau misterioa atsegin dutenei gomendatzen diet.
Maddi Uria 3-A (2013-2014)

Anonymous said...

Hezur batzuk aurkitu diuzte etxeak eraikitzeko asmoa zuten orube batean eta Erlendur eta bere lagunek ikerketari ekingo diote. Ikerketan aurrera egin ahala oraindik bizirik dauden lekukoek, batez ere Robertek, emandako informazioarekin Mikkelinarengana iritsiko dira eta hark umea zenean gertatu zena kontatuko die poliziei eta zekitena baina gauza gehiago argituko dizkie. Zeinenak dira hezurrak? Nork hiltzuen?

Hasieran liburuaren aria harrapatzen kosta egiten da, istorio bat baino gehiago kontatzen baititu batera, baina irakurtzen segitu ahala, dena argitzen da eta ezin duzu liburua bukatu arte utzi.
Ainhoa O.3A(2013-2014)

Anonymous said...

Niri "Hilobiko isiltasuna" liburua asko gustatu zait. Hasieran kosta egin zait bi kontakizunak ezberdintzea baina liburua aurrera joan den heinean ondo ulertu ditut. Bertan urtebetetze festa batean ume bati gizaki hezur bat ikusten diote eta hori dela eta ikerketa bat hasten da txaletak egiten ari diren inguru batean. Liburu hau Reikjavic-en kokatuta dago. Beste aldetik tratu txarrak jasotzen dituen emakume baten kontakizuna ere agertzen da. Azkenean bi kontakizunak bat egiten dute eta hori asko gustatu zait. Liburu hau intriga eta misterioa gustatzen zaienei gomendatuko nieke. Anima zaitez!

Jon I.
3.B
2013-14

Anonymous said...

Nik “Hilobiko isiltasuna” liburua irakurri dut, eta asko gustatu zait. Hasieran korapilatsua da, izen arraroak azaltzen baitira, gainera denboraz aldatzen da eta adi irakurri behar da. Liburuan bi istorio kontatzen dira. Alde batetik, hezur batzuk aurkitu dituzte eta aztertzen ari dira norenak diren. Bestetik hezurrak aurkitutako lekuan bizi zen familiaren istorioa kontatzen da, baina azkenean bi istorioek lotura dute. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, baina, batez ere misteriozko liburuak gustatzen zaizkienei. Anima zaitezte irakurtzera!
Leire R. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Erlendur inspektorea eta bere bi laguntzaileak obra gune batean agertutako hezur batzuen kasua argitzeko deituak izaten dira. Piskanaka, zailtasunak gaindituz, Bigarren Mundu Gerrako tratu txar domestikoak jasandako emakume baten bizitza eta ingurukoena ekarriko dute argitara.
Ez zait liburua gustatu. Pisutsua eta nahaspilatsua egin zait. Gainera, gure adineko gazteentzako desegokia iruditu zait, gogorregia baita.
Irune Mendieta 3A 2013-2014

Anonymous said...

‘’Hilobiko isiltasuna’’, liburua irakurri dut. Hasieran astuna egin zait, izen desberdin asko agertzen direlako eta bi istorio desberdin kontatzen dituelako, baina, irakurtzen aurrera egin ahala bi istorioak lotzen doazela ikusi dut eta pixkanaka ulertuz joan naiz. Abenturazko nobela da, batetik, orain dela 70 urteko hezur batzuen ikerketaz mintzatzen da nobela eta bestetik familia bateko sexu indarkeriaz; gizonak emakumeari eta aurre jipoitzen die.Asko gustatu zait errealitatearekin lotuta dagoelako, nire adinetik gorakoei gomendatuko nieke, bastante zaila delako ulertzen.
Animatu irakurtzera, gustatuko zaizue!

Sara A. 3B (2013-14)

Anonymous said...

''Hilobiko isiltasuna'' liburua asko gustatu zait. Liburu hau irakurtzean, oso erraza izan daiteke nahaspilatzea zeren eta bi istorio batera kontatzen ditu, bat gertatzen ari den heinean, eta bestea, iraganean pasa zena, baina irakurtzen joan ala, gauzak hobeto ulertzen joaten zara, eta azkenerako oso entretenigarria da. Nik oso gustura irakurri dut liburua. Misteriozko istorioak gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke.
Alaia B. 3.B (2013-2014)
24/02/14

Anonymous said...

Liburu hau nahiko korapilatsua da batez ere hasieran. Ematen du istorioak ez dutela zerikusirik baina azkenean denak lotuta doa. Liburua hezur batzuen aurkikuntzari buruz doa, hezurra medikuntza ikasten ari den gazte batek bilatzen du ume txiki baten ahoan, hezurra bilatu duten lekura joaten dira eta ikertzaileei deitzen die. Kasua ikertzen duten bitartean polizia baten alaba desagertu egiten da. Liburu hau misteriozko istorioak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatuko nioke. Amets G. 3A(2013-2014)

Anonymous said...

Nik Hilobiko isiltasuna liburua irakurri dut eta gustatu zait, misterioa sortzen duelako. Bi istorio desberdin kontantzen ditu. Bat polizia batzuen inbestigazioa da bilatutako hezur batzuei buruz eta bestean hezurrak hor nolatan dauden kontatzen du. Bestalde, polizia baten alaba koman dago eta haurdun dago. Polizia bere alabarekin haserre dago drogatan sartuta dagoelako.

Ander Z. (2013-2014) 3B