2013-01-30

35 KILO ESPERANTZA



35 KILO ESPERANTZA
Anna Gavalda
(Alberdania, 2004)


Txikitandik eskolan okertxo joan zaizkio gauzak Gregoireri. Trebea da eskulanetan, baina ez du konfiantza handirik bere buruan eskolako beste lanei aurre egiteko orduan. Etxeko giroa ere ez du hoberena, aita eta ama beti baitabiltza haserre elkarrekin.
Aitona Leonek lagunduko dio Pottori –Gregoireri- eta, etengabe, zorionaren bila borroka egin dezala aholkatuko dio. Azkenean, eskola berrira joango da Gregoire, han denak hobera egingo du. Aitona gabetsiko du Pottok ikastetxe berrian.

Protagonista bera da bere bizipenak kontatzen dizkigunak, horregatik sentituko ditugu haren mina eta ezina horren gertu; horregatik, zenbaitetan, kutsatuko zaigu honen erraz haren pena.
Gregoire bere bizitzaren zertzelada solteak ematen dizkigu, baina pusketatxo horiek protagonistaren sentipen osoaren eta bere mundu ikuspegiaren berri zehatza emango digute.

Oso liburu ederra da. Batzuetan, agian, “pastelegia”, baina beti goxoa eta, aldi berean, indartsua; baxu samar gabiltzanean indarra eman liezaguketen liburu horietakoa. Irakur ezazu, on egingo dizu.

Rafa L.

22 comments:

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait sentimentala delako batetik eta asmakizun onak erakutsi dituelako bestetik.Aitonak asko laguntzen dio Gregoireri eta Gregoirek erantzun positiboarekin erantzuten dio eskolan saiatuta. Aitona hiltzeko zorian egon arren Gregoireren ahaleginei esker aurrera ateratzen da.Azterketa egiterakoan aitonaren pentsamenduei esker azterketa gainditzen du. Nire balorazioa liburu honekiko 9,5 puntukoa da.

Anonymous said...

Oso liburu interesantea iruditu zait baino ez zait asko gustatu. Mutil baten txikitako historia kontatzen du bertan, eskolarekin arazoak zituela... Ez zitzaion eskolara joatea gustatzen eta eskoletatik bota egiten zuten. Baina behin eskola baten iragarkia ikusi zuen eta bertara joan zen gustuko izango zuelako. Aitonak ere asko laguntzen zion mutilari.

Anonymous said...

Liburu interesgarria da baino niri egia esan ez zait liburua asko gustatu. Mutil gazte baten istorioa kontatzen digu. Eskolan arazoak zituen eta gurasoak ez ziren batere ondo konpontzen elkarren artean. Gregoriri bere etxeko egoera ez zitzaionez gustatzen askotan bere aitonaren txabolara joten zen, asko maite bai zuen. Liburu hau irakurtze gomendatzen dizuet!!!! Animo!!!

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, batez ere mintzatzen den gaiarengatik. Gaur egun gazte asko daude eskolara joatea atsegin ez dutenak, aspertu egiten direlako, ikasi nahi ez dutelako... Baina, bai familiakoek eta baita irakasleek ere gogor egiten diete ikas dezaten.Liburu honen gaietariko bat hauxe , protagonistari ez zaio eskolara joatea gustatzen, egunero eztabaidatzen dute gurasoek, aitona ere haserretu egiten zaio... Liburu ederra da eta gainera erraz irakurtzen da, anima zaitezte!

Anonymous said...

Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait. Protagonistak onak iruditu zaizkit batez ere aitona eta Gregoire. Irakurtzeko erraza egin zait eta nahiko erraz ulertu dut baina istorioa nahiko tristea egin zait,
Gregoire beti eskolako istiluetan sartuta egoten zen eta aita eta ama beti errietan aritzen zitzaizkion. Asko gustatu zitzaidan aitonarekin jatetxe baterako armairua egin zutenekoa eta gutxien aitona ospitalera eraman zutenekoa. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.

Urko A. 3A 07/08

Anonymous said...

"35 kilo esperantza" liburua asko gustatu zait, istoriaren barneratua sentitu naiz.

Eskola gustatzen ez zaion 13urteko Gregoire izeneko gazte batetaz doa istoria. Bere gurasoak beti eztabaidan dabiltza eta bere aitona du konprenitzen dion bakarra. Lasaien sentitzen den lekua aitonak duen txabola zaharra da, hango egur usainak ahaztu arazten dizkio. Baina behin ezkolatik kanporatzen dute...

Irakurtzeko oso erraza egin zait eta gazteei gomendatuko nieke, baita irakurtzea askorik gustatzen ez zaienei ere.

Anonymous said...

Liburu hau, liburu luzeak gustatzen ez zaienentzat egina dago, ez da luzea, polita da eta erraz irakurtzen da. Famili bati buruz doa , non semeak, Gregoire izenekoak, eskolan arazoak ditu eta ez zaio gustatzen eskolara joatea. Etxean gurasoak asarretu egiten dira eta Gregoirek aitonaren laguntza bakarrik dauka, baina, egun batean aitona gaixotu egiten da eta hil zorian dago. Gregoire aitonari eskerrak eman nahian ikasten hasten da barnetegi batean eta azkenean aitona ez da hiltzen.


Urki C. 3-A 2007-08 ikasturtea.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, oso entretenigarria da eta erraz irakutzen da. Gregoire izeneko mutiko batek kontatzen digu istorioa. Liburuan, mutikoak azaltzen digu ez zaiola eskola gustatzen. Orain arte ondo eman da bere aitonarekin, baiña oraingoan aitona ere aserretu zaio. Ez du iñork ulertzen. Liburu hau irarkurtzeko gomendatzen dizuet. Animatu eta irakurri!!

Egoitz G. 3A 07-08

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait eta interesgarria ere iruditu zait. Ulertzeko ere ez da batere zaila, gainera nahiko motxa da eta azkar xamarrean irakurtzen da. Protagonistari arrazoia ematen diot modu batean. Baina ala ere esajeratua iruditzen zait Gregoire eskolatik botatzeko arrazoia. Liburu hau ala ere nire lagun guztiei gomendatuko nieke, nire ustez asko gustatuko zaie.


Be�at Goitia 3B (07-08)

Anonymous said...

Niri iburu hau asko gustatu zait. Aspaldian irakurri dudan liburu politenetakoa da. Mutil gazte baten istorioa Gregori izenekoarena, kontatzen du. Eskolan arazoak zituen eta gurasoak ez ziren batere ondo konpontzen Gregorirekin eta are gutxiago elkarren artean. Gregoriri bere etxeko egoera ez zitzaionez gustatzen eta askotan joaten zen bere aitonaren txabolara , asko maite bai zuen txabola eta baitaa aitona bera ere.
Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke. Badakizue animatu eta irakurri!

Anonymous said...

Liburu honetan azaltzen den istorioa polita iruditu zait. Gregoire-k gorroto du eskola, eta kirola egitea gutxiago. Horregatik, gurasoekin ez da ongi konpontzen, aitonak bakarrik konprenitzen du. Liburuan mutiko honek bere aitonaganako sentimenduak oso garbi adierazten ditu. Istorioa hasieran aspergarri samarra izango zelakoan nengoen baina irakurtzen joan naizen heinean gusturago irakurri dut. Asko balio izan du liburu hau irakurri izana amaiera izugarri gustatu baitzait. Animatu zaitezte eta irakurri! oso liburu atsegina da!

Alexandra E. 3A 07-08

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, oso erraza egin zait irakurtzeko garaian, entretenigarria iruditu zait, ez bainaiz aspertu.
Istorioa, eskola gorroto duen Gregoire izeneko mutiko bati buruz doa. Eskolan ez da batere ongi moldatzen, etxean gurasoek beti eztabaidan daude...eta ulertzen dion bakarra bere aitona Leon da.
Gehien gustatu zaidan momentua txabolan "LAGUNDU" hitza idatzi zuenean.
Bukaeran aitonak hil behar zuela zirudien, baina azkenean ematen du ezetz ( dudarekin geratu naiz, egitan gertatu zela ala bere imajinazioa izan zela ¿? ) negarrez eta dena bukatu nuen, "emozionatuta"...
Animatzen zaituztet irakurtzea, merezi du... Niri, bizitzan beharrezkoa dela ikastea erakutsi didalako!!!





Sugatz G 3a 2007-08

Anonymous said...

Liburu hau ikaragarri polita eta kitzikagarria iruditu zait.
Protagonistak onak iruditu zaizkit batez ere Gregoire eta aitona Leon.
Gregoire eskolan beti istilutan sartuta egoten zen baina Aitona Leonek beti lagundu izan dio zulotik ateratzen.
Historia nahiko tristea iruditu zait batez ere aitona ospitalean dagoenekoa.
Liburu hau gure adineko neska-mutikoei gomendatuko nieke irakurtzea, gainera azkar irakurtzen da.
Anima zaitezte!!!!!

Anonymous said...

Ez da liburu interesgarri bat baina gutxienez entretenitua eta ulerterraza da. Eskola gorroto duen mutil gazte baten historia kontatzen digu; guztiek ikastera behartzen dute baina berak ez du hori iritzi. Aitonarekin oso harreman ona du baina honen errieta ere jaso behar izaten du. Edozeini gomendatuko niokeen liburua da. Anima zaitezte!

Maria A. 3B

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait oso interesgarria iruditu baina entretenitua da. Ulertzeko eta irakurtzeko erraza izan da. Eskola gorroto duen mutil gazte baten historia kontatzen du eta bi aldiz errepikatu du kurtsoa. Egun batean eskolatik botatzen dute eta bere gurasoak asko haserretzen dira berarekin. Liburu hau edozeini gomendatzen diot.Anima zaitezte!!!

Nicole R. 3B

Anonymous said...

Oso liburu interesantea iruditu zait baino ez zait asko gustatu. Mutil baten txikitako historia kontatzen du bertan, eskolarekin arazoak zituela... Ez zitzaion eskolara joatea gustatzen eta eskoletatik bota egiten zuten. Baina behin eskola baten iragarkia ikusi zuen eta bertara joan zen gustuko izango zuelako. Aitonak ere asko laguntzen zion mutilari.

Iñaki A.O 3-A
2010-2011

Anonymous said...

Niri liburu hau izugarri gustatu zait zeren eta oso interesgarria da. Gregoire izeneko protagonistak bizitza ez du ondo gozatzen. Eskolan ez dabil ondo, nota txarrak ateratzen diru eta eskola guztietatik bidali egiten dute ez delako ondo portatzen eta ez delako saiatzen. Liburu honetan pasatakoa errrealitatean gerta daiteke, pertsona askok antzeko arazoak edukitzen dituztelako. Liburu hau irakurtzeko oso erraza denez, irakurle guztiei irakurtzea gomendatzen diet.
Mattin Rezola 3-b (09-10)

Mitxel I. G. said...

Niri liburua ez zait asko gustatu, baina irakurtzeko oso erraza da. Eskola gustatzen ez zaien askori gomendatuko nieke, denbora gehienean horri buruz aritzen da-eta. Liburuan gehien gustatu zaidana bukaeran aitona eskolara joaten zaion atala da, eta gutxien gustatu zaidana, berriz, hasiera izan da. Liburuan argi uzten du bizitzan dena ez dela ikastea.

Mitxel I. G. 3.A

Anonymous said...

Niri liburua gustatu zait erraz irakutzen delajo eta oso motza delako.Gainera pasadizo politak dituu anima zaitezte.

Aritz G.2012-13ikasturtea

Anonymous said...

Oso entretenigarria egin zait liburua pasarte atseginak dituelako eta errealitatean oinarriturik dagoelako,liburua ikaslebatek kontatua da eta horrek ere interesa piztu zidan.Gainera eskola gustatzen ez zaigunotan dago oinarrituta.Irakur ezazue gustatuko zaizue eta.Animatu.

Mattin J. 2012-13ikasturtea.

Anonymous said...

GorkaB. 3.B

35 KILO ESPERANTZA ez zait asko gustatu, bere gurasoak ez zioten entenditzen ez zuela eskola gustoko, eta ume bat zela jo egin zion eskolara ez zuelako joan nahi, umek ez zekien eskolara egunero eskolara joan behar zuenik eta orduan probatzera bakarrik joan zen, umeak eskola probatu eta ez zitzaiola gustatzen konprobatu zuen ez zen jotzerainoko gauza izan.Nik liburu hau gomendatuko nuke aitona gaiztoa izan harte bere lagun onena zelako.

Anonymous said...

Niri liburu hau ,orokorrean, asko gustatu zait, interesgarria eta polita iruditu zaidalako. Protagonista, 13 urteko mutil bat da eta ikasketetan ez da oso trebea, eskulanetan izan ezik. Oso bihotz zabala dauka eta bere aitona Leonekin erlazio estua mantentzen du. Nire zatirik gustukoena bukaera izan da, ez nuelako batere espero eta dena ondo bukatu delako. Liburu hau edozein pertsonari gomendatuko nioke erraz ulertu eta irakurtzen delako.

Ane C. 3B