2013-01-07

TARZAN ETA PANTERA EMAKUMEA



TARZAN ETA PANTERA EMAKUMEA
F. Juaristi
(Aizkorri, 2010)


Aiton-amonekin bizi da Saul. Bere familia gogor astindu du zoritxarrak eta Saulek txikitan ez du bere gurasoak ezagutzeko aukerarik izan. Aitonak eta amonak giro goxoa eskainiko diote etxean; ikastolan oso lagun on eta leialak izango ditu mutilak. Saul zorigaitzak inoiz jo gabekoa dela uste izango dugu narrazioaren hasieran.
Bati eta besteari entzundakoaz, galdetutakoaz eta fantasia handiaz osatzen joango da Saul bere aurrekoen mundua, bere sustraien bila. Eta bitartean, eguneroko bizitza badoa aurrera, eskutatik ihesi: aitona zenduko da eta amonak burua apur bat galdu.

Samurtasun infinituaz kontatzen digu Felipe Juaristik istorioa. Badakigu ez dela benetan gertatutakoa, asmatutakoa dela; baina benetan gure bidean Saul gehiago topa ahal izango bagenu! Protagonistak berarekiko gure maitasuna piztuko du eta osoki egingo dugu bat gaztetxoarekin. Maitasun formato guztiak topatuko dugu: lagunarekikoa, falta zaizkigunekikoa, behar gaituztenekikoa…

Irakurtzean, batzuetan, gure amona zenaren sukaldean egindako pelikula ikusten ari nintzela iruditu izan zait. Oraingo gaztetxook, agian, ez duzue jakingo zer den ekonomika eta ez zarete ibili inoiz Singer zaharrari eragitean amonaren izterretan arri-arri mandoko ibili. Nik bai. Horregatik gozatu dut hainbeste liburu honekin. Bukatu berri zaizuen haurtzaroari lehen begiratu melankoniatsua egiteko liburu aproposa. Guztiz gomendagarria.

Rafa L.

26 comments:

Unknown said...

Nik irakurri dudan liburua “Tarzan eta pantera emakumea da “. Irakurri ditudan liburuetatik nahaskorrena da. Azkeneko zatian nahastu egiten zara baina bi edo hiru aldiz irakurrita konturatzen zara zertaz doan eta zein den misterio hori. Liburu hau esan daiteke denetik daukala adib: maitasuna, misterioa etab. Liburu hau asko gustatu zait, alde batetik protagonistaren aitonaren bizia kontatzen duelako eta irakurtzen zoazela gauza berriak ateratzen direlako. Denei gomendatuko nieke baino kontuz azkeneko zatian oso nahaskorra baita!!!!!!

Anonymous said...

Tarzan eta Pantera emakumea liburua asko gustatu zait. Liburu honek garai bateko pasarteen gaineko istorioa kontatzen du. Saul izeneko mutil bat, bere “aiton amonekin” bizi da eta behin amonak kontatu zion, aitonak Joku Olimpikoak irabazi zituela, eta tarzanena egin zuela. Saul orduan egiaren bila hasi zen baina ez zuenez ezer bilatzen, bere lagun baten (Beñaten) aitarengana joan zen eta bere laguntzaz informazio ugari lortzen du eta azkenean egia jakitera iristen da eta oinaze eta minak etortzen zaizkio. Gainera istorioa aurrera dioan ala, bere aitonaren heriotza sufritzen du Saulek eta hori gutxi ez eta amona gaixotzen zaio eta erresidentzian egon behar izaten du amonak goiz eta arratsaldetan.Saulen bizimodua jakin nahi baduzue eta amonak gordetzen dion egia, irakurri liburua.
Liburu hau denoi gomendatzen dizuet, ez da hain luzea, gainera azkar eta errez irakurri eta ulertzen da, interesgarria ere bada.Anima zaitezte!!!
Alaia L. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Oso errez irakurri dut. Saul izeneko ume baten istorioa kontatzen digu. Bera aitona eta amonarekin bizi da gurasorik ez duelako. Amonak aitonari buruz istorio asko kontatzen dizkio eta bere lagunei esker jakiten du egia. Aitona hil egiten da eta amona erresidentzi batean sartzen dute. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke.

Maria M
3.B
2013-14
Aralar BHI

Anonymous said...

Polita iruditu zait liburu hau, gustatu zait.
Saul bere aiton-amonekin bizi da, ezin izan ditu bere gurasoak ezagutu.
Bere aitonari buruzko informazioa bilatzen hasten da bere lagun Berta, Beñat eta Beñaten aitaren laguntzaz eta gauza askotaz ohartzen da.
Azkenean berari gertatutako gauza guztien erlazioa bat dute.
Liburu entretenigarria da eta erraz irakurtzen da, edonori gomendatuko nioke.
Naroa O.
(2013-2014)
ARALAR B.H.I

Anonymous said...

Niri liburu hau polita iruditu zait, eta oso erraz irakurrri dut. Saul umezurtza da eta bere aiton amonekin bizi da. Berari inoiz ez diote kontatu gurasoen istorioa, baina argazki batzuk ikusi ondoren jakinmina pizten zaio eta bere lagun baten aitaren bidez jakiten du egia. Bitarte horretan aitona hiltzen zaio eta amona erotu. Denoi gomendatzen dizuet liburu hau irakurtzea.

JON Z. 3A(2013/14)
ARALAR BHI
ALEGIA

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua “Tarzan eta pantera emakumea” izan da. Liburua asko gustatu zait. Oso erraz irakurri dut eta interesgarria iruditu zait. Sauli, protagonistari, liburu honetan gertatutakoren zati bat errealitatean gerta baitaiteke. Hau da, aitona-amonekin bizi behar izatea arazoren batengatik eta lehenengo aitona hiltzea eta gero amona oso gaixo jartzea. Anima zaitezte liburu hau irakurtzea. Ziur bainago gustatuko zaizuela.
Eneritz Z.
3.B
2013-14

Anonymous said...

Liburu honetako protagonista, Saul izeneko mutil bat da. Saul bere aitona-amonekin bizi da. Behin Luzek, Saulen amonak, Sauli bere aitona Luziok urrezko domina irabazi zuela joko olinpikoetako igeriketa proban esaten dio. Beraz, Saul dominaren bila hasten da, baina zoritxarrez ez du bilatzen. Hilabete batzuk igaro ondoren, Saulen aitona hil egiten da eta bere amona depresioak jota geratzen da. Bitartean Saul bere aitonari buruzko informazioa bilatzen hasten da, Beñat, bere lagunaren aitaren laguntzaz. Liburu hau interesgarria iruditu zait eta beraz irakurtzera animatzen zaituztet.
Naroa A. 3.A (2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Saul, protagonista, amonaren etxean bizi da,aitona Luziorekin batera. Amonak Sauli bi gauza esaten dizkio: aitona Olimpiar Jokoetako txapeldu izan zela eta Tarzan bera izan zela. Bi gauza horiekin jolasten du gehien bat istoriak. Tartean aitona Luzio hil egiten da. Saulen lagunak ere agertzen dira eta haiek laguntzen diote aitonaren gaztetako pasarteei buruz informazioa bilatzen. Animatu irakurtzera!
Iker A. 3.A(2013-14)

Anonymous said...

Nik Felipe Juaristiren " Tarzan eta pantera emakumea" liburua irakurri dut. Liburua Saul izeneko mutiko baten inguruan gertatzen diren ekintzei buruz doa. Saul, txikia zenean bere ama eta aita galdu zituen. Orain bere amona Luz eta aitona Luziorekin bizi da. Bere lagunik onenak Beñat eta Berta dira.
Egun batean, amonak esan zion aitona Berlingo joko olimpikoetako garaile izan zela,igeriketan. Igerilari aparta zen. Hortik gutxira, aitona hil egingo da eta amonak okerrera egingo du. Orduan, Saul eta amona etxez aldatuko dira, honekin batera eskolaz ere bai, eta Saulek momentu oso gogorrak pasako ditu, eskola horretan dauden umeek egingo dizkien irainengatik. Beñaten aita Reinaldok, aurkitu zuen aitonaren benetako izena ez zela Luzio Zelaieta, Martin Prater baizik. Liburu hau asko gustatu zait, gure adineko edozeini aholkatuko nioke.
Jon.E 3B (2013-14 IKASTURTEA)
ARALAR B.H.I.

Anonymous said...

Tarzan eta pantera emakumea liburua entretenigarria, interesgarria eta polita iruditu zait. Liburuan, Saul izeneko mutiko baten pasadizoak kontatzen ditu: ezagutzen duen zakur misteriotsu batena, bere aitonaren izen berriaz, bere aitonak lortu zuen sariaz … Liburu hau abenturak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatuko nioke. Anima zaitez eta irakur ezazu!

Igor. M
3A (2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau polita iruditu zait, oso erraz irakurtzen den liburua da eta momentu batzuetan jakin mina sortzen du. Liburuan, mutil batek bere familia benetan nor den deskubritzen du bere lagunekin. Polita da liburua, edozeini gomendatuko nioke.
Maddi Uria (2013-14)

Anonymous said...

Tarzan eta pantera emakumean saul bere aiton-amonekin bizi da eta amonak kontatzen dio nola aitonak igeriketako domina irabazi zuela eta nola tarzanen pelikulan tarzanena egin zuen, eta saulek ez zuen sinisten. Baina aitona hiltzen denean dena beste begi batzuekin ikusten du eta egia deskubritzen hasten da. liburua erraza da irakurtzen baina oso aspergarria iruditu zait. liburuak azkar irakurtzea gustatzen zaienei gomenendatuko nioke.

Martxel G.

Anonymous said...

Tarzan eta pantera emakumea liburua gustatu zait. Saul izeneko mutil batek bere bizia kontatzen du. Saul txiki txikitatik aitona-amonekin bizi da. Egunero bere lagun Berta eta Beñatekin joaten da eskolara. Amonak gauza asko kontatzen dizkio aitonari buruz. Aitona gaixotu eta hil egiten da. Aitona hil zenean amona ere gaixotzen hasi zen eta denbora asko Beñaten etxean pasatzen zuen. Beñaten aitak gauza asko bilatu ditu Saulen familiari buruz. Liburua irakurtzea gomendatzen dizuet.
Nora L. 3.A(2013-14)

Anonymous said...

Nik Tarzan eta pantera emakumea irakurri dut eta oso polita iruditu zait. Saul bere aitona-amonekin bizi da eta egun batean aitona hiltzen zaio. Tartean aitonak Berlineko joko olinpikoetan irabazitako dominaren argazkia aurkitzen du eta Reinaldok bere aitonari buruzko misterio bat aurkitzen laguntzen dio. Oso liburu entretenigarria da eta merezi du irakurtzea.

Julen O. 3.B (2013-2014)

Anonymous said...

Nik “Tarzan eta pantera emakumea” liburua irakurri dut, eta asko gustatu zait. Saul aiton-amonekin bizi da, bere gurasoak istripu batean hil zirelako. Behin amonak esaten dio aitonak domina bat irabazi zuela joko olinpikoetan, eta igerilari aparta zela. Aitona Tarzan zela ere esaten dio, eta Saul aitonari buruz informazio bila hasiko da, bere adiskideen eta Beñat lagunaren aitaren laguntzaz… Gauza asko deskubrituko ditu Saulek baina ezbeharrak ere gertatuko zaizkio… Liburua edozeini gomendatuko nioke, errez irakurtzen baita. Anima zaitezte irakurtzera!
Leire R. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Asko gustatu zait Tarzan eta pantera emakumea liburua. Bizitzan pasatzen diren gertakizunak dira eta interesgarriak iruditzen zaizkit. Protagonista aiton-amonekin bizi da eta denbora igaro ondoren aitona hil egiten da. Protagonostari bere lagun Beñat eta Bertak asko laguntzen die. Momentu gogorrak pasa behar izaten dituzte baina aurrera irteten dira. Liburu polita da eta animatu irakurtzera!

Amaia.O 3.A (2013-2014)

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait, oso errez irakurtzen da eta oso interesgarria da. Istorioaren protagonista Saul da, bere gurasoak kotxe istripu batean hil ziren eta bere aiton amonekin bizi da tren geltoki ondoan. Bere aitona hiltzeko zorian dagoela amonak esaten dio igerilari profesionala izan zela eta olimpiadak irabazi zituela. Gero konturatuko da Saul bere aitona Tarzan izan zela.

Anonymous said...

Nik Tarzan eta pantera emakumea irakurri dut. Oso azkar irakurtzen den liburua iruditu zait eta une batzuetan, Saukelin identifikatua sentitu naiz. Saul hamalau urteko mutila da eta aiton amonekin bizi da txikitatik. Bere aitona hil eta amona gauza xelebreak esaten hasi dela ohartu da. Ipuin honek kontakizun asko kontatzen ditu. Anima zaitezte irakurtzera!

Enara A,
2013-2014 ikasturtea
3.B

Anonymous said...

Oraingoan, Tarzan eta Pantera Emakumea liburua irakurtzea pentsatu dut. Liburu honetako protagonista Saul izeneko mutiko bat da. Saul aitona-amonekin bizi da, bere gurasoak auto istripu baten ondorioz hil baidira. Amonak mutiko honi, aitonaren gertakizun batzuk kontatzen dizkio, eta Saulek gai horri buruz inbestigatzen hasten da. Liburu hau gustatu zait, eta irakurtzeko ere erraza da. Edozeini gomendatuko nioke bera anima zaitez!
Izarraitz L. 3A

Anonymous said...

Liburu hau hasieran ez zait batere gustatu, baina irakurtzen nioan heinean entretenigarriagoa iruditu zait. Liburu erraza da eta azkar irakurtzen den horietakoa. Saul izeneko mutiko bat aitona-amonekin bizi da etxean, eta amonak ,aitona tarzan izan zela eta joko olinpikoak irabazi zituela kontatzen dio, eta horrek Saulen jakin mina pizten du . Berta eta Beñaten laguntzaz aitonaz aztertzen hasten dira eta gauza interesgarriak aurkitzen dituzte. Edonori gomendatuko nioken liburua da, interesgarria eta jakin-mina pizten duten horietakoa. Animatu eta irakurri!
Sara A. 3B 2013-14

Anonymous said...

''Tarzan eta pantera emakumea'' liburua asko gustatu zait. Saul izeneko mutiko bat, bere aitona eta amonarekin bizi da txikitatik. Saulek, ezin izan zituen bere gurasoak ezagutu txikitan. Liburua hau, asko gustatu zait, eta gainera oso erraz irakurtzen da. Nik, edozein edadeko neska-mutilei gomendatuko nieke irakurtzea.
Alaia B. 3.B (2013-2014)
23/03/14

Anonymous said...

Niri "Tarzan eta Pantera emakumea" liburua polita iruditu zait. Beñaten kontatzen du istorioa. Beñat, bere aitona eta amonarekin bizi da eta bere aitona Luzio gaztetan zer egin zuen jakin nahi du. Edonori gomendatuko nioke istorioa.
Endika.A 3.A

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait nahiz eta asiera aspergarria izan,baina irakurri joan ala entretenigarria iruditu zait.Liburun Saul izeneko mutiko bat agertzen da bere aitonaren historioa bilatu nai duen mutiko bat da.Liburu hau edonori goemdatzen diot,anima zaitezte!!!
Asier A(3B 2013-14)

Anonymous said...

Niri Felipe Juaristiren liburu hau asko gustatu zait. Bertan Saul izeneko mutil gazte baten istorioa kontatzen du. Ez ditu gurasoak ezagutu eta aiton-amonekin bizi da. Istorian zehar aitona hil eta amona erotzen zaio. Bere familiakoen istoria deskubrituz joango da jendeari entzundakoaz. Liburua asko gustatu zait eta irakurtzea gustatzen edozeini gomendatuko nioke .

Jon I. 3.B
Aralar BHI (2013-14)

Anonymous said...

Nik ``Tarzan eta pantera emakumea liburua irakurri dut eta gustatu zait. Saul izeneko ume batek kontatzen ditu bere istorioak. Amonarekin eta aitonarekin bizi da baina aitona hil egiten da eta Saulek oso gaizki pastzen du, gainera eskolan iraindu egiten dute. Liburu polita da eta edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.

Ander Z. 3B(2013-2014)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zat, liburu honetan Saul izeneko mutiko batek kontatzen du. Mutil honek ez du gurasorik eta aiton amonekin bizi da, amonak aitonaren historioak kontatzen dizkio. Saulen aitona hil egiten da eta amina ere gaixo du, Saulek bere laginen bitaryez amonak kontatutako historio guztia argitzen du. Liburu hau asko gustatu zait eta edozeñi aholkatzen diot.
Agurne Z (2013-2014) 3.B