NEURE
BURUAREN ALDE
Koldo
Zuazo
(Alberdania,
2011)
Gaztetxo irten da Martin Otxandio
jaioterritik Bitorixara lanera eta harrezkero beti aurrera egingo du abenturaz
betetako bizitzan. Beti langile, beti fin, beti egiazale; askotan
amodiorengandik oso gertu, baina inoiz erabat lortu gabe. Azkenean, gertaerak
bultzatuta, kolonizatu berri den Amerikako oihaneko indiarren artean hartuko du
bizileku eta Basoko biztanleek askatasuna lor dezaten bere apurtxoa emango du.
Hainbat
gai era anakronikoan daude emanda, XVI. mendeko gaiak egungo ikuspegi batez
tratatuak izatean, oso gauza bitxiak azaltzen dira istorioan zehar: emakumearen
liberazio mugimendua Amazonian jaiotzen,
herrien askatasun mugimendu ia iraultzaileak edota lanbide heziketako lehen
urratsak oihanean.
Garaitsu hartan hantxe
zebilen Bernat Etxepare euskara beste hizkuntzen mailara eraman nahirik, baina Martin
Garaigordobil bezalako euskaldun sutsu hauek denek zeukaten hizkuntz
irakaskuntzaren sekretu ezkutua eta bere inguruak ixtant batean euskalduntzen
zituzten aise.
8 comments:
Liburu hau gustura irakurri dut eta interesgarria iruditu zait. Bertan, 500 urte inguru atzera egiten dugu historian eta espainiarrek Amerika konkistatu zuteneko garaian kokatzen gara gutxi gora-behera. Martin Otxandion bizi den umea da gurasoek Gasteizera bidaltzen dutenean errementari lanera. Bertan soldaduen kapitaina dena hiltzen du eta gainerako soldaduez ihes egin nahian, Amerikara joaten da. Amerikan bizitza berria hasten du, baina han ere arazoak izaten ditu bertako soldaduekin. Azkenean, Martinek indiar batzuen herrixkan aurkitzen du babesa eta beraien artean hartzen du egoitza hil arte. Liburu honetan, espainiarrek Amerikara iristean egin zituzten basakeriak agertzen dira, izan ere, inolako eskubiderik gabe sartu, bertako biztanleak esklabotzat hartu eta beraien boterea bertakoenaren gainetik ezarri zuten, indiarren aberastasunak, kultura, familiak eta herrixkak suntsituz.
Erraz irakurtzen den liburua da eta ez du inolako zailtasunik lexikoan. Gure adineko gazte abenturazaleei gomendatuko nieke liburu hau.
Maider A. 4A 2012-2013
Nik irakurri dudan liburua Koldo Zuazorena da eta “Neure buruaren alde” izena du. Liburu hau abenturazkoa da. Liburuan bertan, Martin Otxandio jaioterritik Bitorixara lanera joaten den mutikoaz edo gizonaz doa historia. Momentu horretatik aurrera bere bizitza abenturaz beterik dago eta irakurtzeko ez da oso astuna egiten. Liburuko historia protagonista berak kontatzen du, lehenaldian eta historia orain dela urte askokoa da. Nire iritziz, ulertzeko oso erraza eta gutxi gora behera, 3 ordutan edo zer txo bat gehiagoan irakurrita edukiko duzu. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke, polita iruditu zaidalako irakurtzea.
Unai M. 4B (2012-2013)
Irakurri dudan liburua “Neure buruaren alde” da.Ez zait zaila egin irakurtzeko eta nahiko polita iruditu zait.Niri pertsonalki kapitulu motzak dituzten liburuak gustatzen zaizkit eta onek oso luzeak ez dituenez ez zait astuna egin irakurtzeko.
Gurasoak Martin gasteizera bidaltzen dute lan egitera,vaina bertan soldaduekin arazoak dituela eta Amerikara joan behar izango du bizik ateratzeko.Nola moldatuko ote da Martin Amerikan?
Beñat L.
4.B.(2013-2014)
Nik “Neure buruaren alde” liburua irakurri dut. Asko gustatu zait liburua. Nahiz eta hasiera aspergarri xamarra izan istorioan sartu ahala oso entretenigarria da. Martin, Otxandiotarra da, eta gaztetan aitak Gasteizera bidaltzen du lanera. Gasteizen gertatutako arazo batzuengatik, protagonistak Indietara alde egiten du, eta bertan gertatzen zaizkion gauzak kontatzen ditu. Indietan, bertako jendeari laguntzen die Espainiako soldaduen kontra. Liburu hau oso erraz irakurtzen denez, edozeini gomendatuko nioke. ANIMA ZAITEZ!!!
JOSU P. 4A (2013-2014)
Nik irakurri dudan liburua "neure buruaren alde" da eta asko gustatu zait. Martin izeneko gizon batek soldaduen buruzagia hiltzen du eta soldaduengandik ihesi Ameriketara joaten da eta Indiara ondoren. Indian lagun asko egiten ditu eta beste soldadu garrantzitsu bat ere hiltzen du. Abenturaz beteriko istorioa da eta oso erraz irakurtzen da. Liburu hau edozeini gomendatzen diot momentu ederrak igaroko dituzuelako irakurtzen.
Aratz I
4B
2013-2014
Nik "Neure buruaren alde" liburua irakurri dut. Liburuaren bigarren zatia nahiko entretenigarria iruditu zait, baina hasiera nahiko aspergarria iruditu zait. Martin Otxandioko gazte bat da eta Bitoriako armategi batera joaten da lanera gaztetan, han soldadu bat hil beharra suertatzen zaio eta Indiara alde egin behar izaten du. Nik edozeini gomendadatuko nioke liburua irakurtzeko, nahiz eta irakurri dudan libururik entretenigarriena ez izan. ANIMATU!!!
Julen Z. 4B (2013-2014)
Niri liburu hau asko gustatu zait. Istorioan bere bizitzan pasatako pasarteak kontatzen ditu: Sevillarako bidea, Indiako abenturak… Bere abenturetan egindako gauza txarrak ondorioa ekarri dizkio handik 20 urtera. “zorriekin” ere abentura handiak baina txarrak pasatzen ditu Indian dagoela. Hasiera aldean aspergarri samarra egin zait baina pixkanaka pixkanaka dibertigarriagoa egin zait. Liburu hau 12 urtetik aurrerakoi aholkatzen dizuet irakurtzea. Anima zaitez!
Uxer M.
4B
(2013=14)
"Neure buruaren alde" izena duen liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Bertan, Martin Otxandio izeneko mutili baten abenturak kontatzen ditu. Gaztetan gurasoek Gasteizera bidali zuten lanera eta ondeoren Amerikara joan beharra izan zuen hainbat arazoien gatik. Azkenik herrixka batean egokitu beharra izan zuen hil arte.Edozeini gomendatuko nioke liburu hau erraz irakurri eta ulertzen baita.
Jon Irastorza 4.A
Post a Comment