2013-01-03

ARTUR ERREGEAREN HERIOTZA


ARTUR ERREGEAREN HERIOTZA
Egokitzailea: J.K. Igerabide
(Erein, 2005)


Lancelot zaldun gazte ederra Artur erregearen zerbitzari fidela da; bere jaunaren alde edozer egingo lukeena, edonori bere jaunaren kontrako laidorik txikiena biziarekin pagaraziko liokeena. Baina Amodiok bere tranpan harrapatu du zaldun zolia eta Ginebrarekin –erregearen emaztearekin- enamorarazi. Lancelot errudun sentitu eta urrundu egingo da Kamelotetik. Batetik eta bestetik ibiliko da zalduna, abenturaz abentura. Urrutiko gudaldi eta zaldun-lehietan jarri nahi izango du gogoa bere jaun erregeari traiziorik ez egitearren... , baina hain da indartsua Amodio!

Izugarrizko abailan doan istorioaren aurrean gaude: akzioa, solasaldiak, mugimendua. Deskripziorik ez, ekintzak lasterketa zoroan. Beste garaiko pertsonaiak: zaldun nobleak, gerlari bulartsu onberak, printzesa zurbil enamoratuak... leialak, hitzekoak, pasio bizien eraginpean bizi direnak... irrealak, tamalez.

Abentura, abentura garbi eta purua. Kondaira, akzioa... hasi irakurtzen, mugi!!!

Rafa L.

27 comments:

Anonymous said...

Artur erregearen heriotza liburua asko gustatu zait.Uste nuen ez zitzaidala batere gustatuko zeren niri borrokazko eta horrelakoak ez zaizkitelako gustatzen baino irakurtzen hasi eta engatxatu egin nitzen.Liburu honetan pertxonai asko azaltzen dira baina garrantzitsuenak Artur erregea, Lancelot eta Ginebra erregina dira. Bertan hauen istorioak eta beraien arteko gerrak kontatzen ditu.Oso errex irakurtzen da liburua. Nik edoizeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.

Anonymous said...

Liburu oso polita iruditu zait. Entretenigarria batez ere, eta engantxatu egiten duena.Bukaerak arritu nau gehien, beina horretaz aparte uste nuena baino askoz ere liburu politagoa da. Oso oso entretenigarria egin zait, alde batetik erreginarekin zer pasatuko zen jakiteko gogoa nuelako eta bestetik Artur nola hilko zen jakiteko gogoa nuelako.
Liburu hau lortu ahal duten guztiei gomendatuko nieke irakurtzeko, borrokak gustatzen zaizkienei eta maitasun kontuak gustatzen zaizkienei ere bai.
Uxue Murua 4.D.B.H.

Anonymous said...

Liburu hau beste liburuak baino askoz ere gehiago gustatu zait, irakurtzeko erraza iruditu zaidalako eta batez ere antzinako mitolologiako liburuak gustatzen zaizkidalako, baina liburu hau istorio honen bukaera kontatzen digu eta gehiago gustatuko litzaidakeen hasieratik izango balitz.

Lancelot Artur erregearen zaldun fidela da baina arazo bat dauka bera Arturren emazteaz maiteminduta dago eta arrazoi honengatik gerra bortitza edukiko dute, zein aterako da garaile?


Mitologia inguruko liburuak gustoko badituzu liburu hau gomendatzen dizut.


Ion Mikel Barbado 4.B

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu. Historiak Arturren biziaren amaiera besterik ez du kontatzen eta hori ez zait batere gustatu, zeren ez dut historiaren nondik norakoa ulertu. Ez zait gustatu pertsonaien hizkera eta sentimenduak agertzeko modua, ezta pentsakera ere, iruditu zait “exageratu” egiten zutela. Baina bestela ulerterreza egin zait eta ez dut arazorik izan.

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait alde batetik abenturazko liburu bat delako eta beste aldetik erdi aroan gertatutakoa delako. Hasiera bat erez zait gustatu dena Lanzeloten eta Ginebraren arteko maitasuna , Artur erregeari gezurrak esanez beraien ezkutuko maitasuna ez jakiteko. Bukaerako borroka asko gustatu zait eta Lanzelot Ginebra salbatzera doanen inork ezin du bere kontran egin. Liburua hau pertsona guztiei gomendatzen diet baino batez ere abenturazko liburuak gustatzen zaizkionari edota erdi aroan kontatutako istorioak.

Anonymous said...

nire ustez liburu oso polita izan da eta ez da batere zaia irakurtzeko.Abentura ziraragarria da eta da.gauza txar bakarra dauka, izen ugari eta zailak dituela.


Xiker R.L.(D.B.H.)

Anonymous said...

Artur erregearen heriotza liburua nahiko polita iruditu zait. Pentsatzen nuen ez zitzaidala horrenbeste gustatuko, borrokazkoak... ez zaizkidalako hainbeste gustatzen baina irakurtzen hasi eta interesgarria iruditu zait .Liburu honetan pertsonai asko azaltzen dira baina garrantzitsuenak Artur erregea, Lancelot eta Ginebra erregina dira. Bertan hauen istorioak eta beraien arteko gerrak kontatzen ditu.Nik 14-15 urtetik gorakoei gomendatuko nieke liburu hau irakurtzea.


Beñat Goitia 4A (08-09)

Anonymous said...

Niri liburu hau oso interesgarria polita iruditu zait. Abenturazko liburu bat da eta erdi aroan gertatutakoa da istoria. Hasiera asko gustatu dena Lanzeloten eta Ginebraren arteko maitasuna delako eta Artur erregeari gezurrak esanez beraien ezkutuko maitasuna ez jakiteko. Bukaerako borroka ere asko gustatu zait eta Lanzelot Ginebra salbatzera doanen inork ezin du bere kontra egin. Liburua hau pertsona guztiei gomendatzen diet baina batez ere abenturazaleei.

Urko A. 4a (08-09)

Anonymous said...

"Artur erregearen heriotza" liburua asko gustatu zait, maitasun kontu asko dagoelako eta batez ere abenturazko liburua delako. Hasiera partea piska bat aspergarria izan da bukaerarekin konparatuz, bukaeran Mordret azaltzen den unetik gehiago gustatu baitzait. Lancelot eta Ginebra maitemintzen diren momentua ere oso dibertigarria izan da, gero Artur erregea asarretu egiten baita eta Lancelot akabatu nahi baitu. Liburu honetan Lancelot zalduna gustatu zait gehien pertsonaia bezala oso ausarta eta zaldun ona baitzen. Liburu honetan gustatu ez zaidan pertsonaia bakarra Artur erregea izan da oso berekoia iruditu zaidalako. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke irakurtzea.

Imanol Y. 4B(2012-2013)

Anonymous said...

Niri “ARTUR ERREGEAREN HERIOTZA” liburua interesgarria iruditu zait. Liburu hau, ez da zaila irakurtzeko eta oso errez ulertzen da. Liburuan bertan, Artur izeneko erregearen istorioak, arazoak eta abar kontatzen ditu. Liburua motza den arren hainbat gauza interesgarri daude bertan. Liburuak, Artur nola egin zen errege ere adierazten du. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke,motza, polita eta interesgarria delako.


Unai M. 4B (2012-2013)

Anonymous said...

Nik Artur erregearen heriotza irakurri dut. Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait. Liburu honek bi gai desberdin ditu, liburuaren hasieran maitasun istorioa dago Lanzelote eta Ginebraren artean. Beste aldetik borroka ugari daude Lanzelote eta Arturren artean Ginerra dela medio. Oso erraz irakurtzen den liburua da eta asko engantxatzen zaitu. Beraz abentura atsegin baduzu hau da zure liburua. Animatu irakurtzera gustatuko zaizu eta!
Nerea G.(2012-2013)4.B

Anonymous said...

Nik Artur erregearen heriotza irakurri dut. Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait. Liburu honek bi gai desberdin ditu, liburuaren hasieran maitasun istorioa dago Lanzelote eta Ginebraren artean. Beste aldetik borroka ugari daude Lanzelote eta Arturren artean Ginerra dela medio. Oso erraz irakurtzen den liburua da eta asko engantxatzen zaitu. Beraz abentura atsegin baduzu hau da zure liburua. Animatu irakurtzera gustatuko zaizu eta!
Nerea G.(2012-2013)4.B

Anonymous said...

ARTUR ERREGEAREN HERIOTZA. Niri borroka eta gerra oinarri duten liburuak gustatzen ez zaizkidan arren, liburu hau uste baino gehiago gustatu zait, izan ere irakurtzen hasi eta oso entretenigarria iruditu zait.
Liburuan Lancelot, Artur erregearen zaldun fidela da, baina honi Arturren emazte Ginebra gustatzen zaio. Honen ondorioz, Lancelot herritik urrundu da eta abentura ugari bizituko ditu. Lanceloteri borroka gogorretan parte hartzea ere tokatuko zaio. Nork lortuko ote du azkenean garaipena?
Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, oso entretenigarria delako, eta gerra, misterio, abenturak… gustatzen bazaizkizu ez egon zalantzan liburu hau irakurtzeko, gustatuko zaizu. Animatu irakurtzera, ez zaizu damutuko!!!
Aiora M. - 4.B(2012-2013)

Anonymous said...

Artur erregearen heriotza liburua ez zait asko gustatu, nahiko erraz irakurri dudan arren. Hasiera ez zait batere gustatu, baina liburua irakurtzen joan nahizen einean gustorago irakurri dut, abenturazko istorioa kontatzen zuelako. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, baina batez ere abenturazko liburuak gustatzen zaizkienei.

Beñat Beloki 4.a

Anonymous said...

“Artur erregearen heriotza” liburua asko gustatu zait, batez ere oso gustura irakurri dudalako. Hasiera aspergarria iruditu zait baina liburua aurrera doan bitartean interesgarria bihurtzen joaten da. Orain dela urte askoko istorio bat da eta zehazki gerrari buruz doa eta orrez gain maitasunari buruz ere. Gertaera desberdin eta asko azaltzen dira bertan, Lancelot eta Ginebrari buruz, ezpata baten ingurukoak... Abentura gustatzen zaien irakurleei eta akzioa gustatzen zaienari gomendatzen diet.

Ane U. 4B 2012-2013

Anonymous said...

Nik Artur erregearen heriotza izeneko liburua irakurri dut eta asko gustatu zait, borrokazko delako eta niri horrelakoak gustatzen zaizkidalako. Liburu honetan pertsonaia asko azaltzen dira baina garrantzitsuenak Artur erregea, bere emaztea Ginebra eta Lancelot zalduna dira eta beraien artean maitasun istorioak… daude. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke, hasiera batean itsusia eman arren, gero oso entretenigarria da eta oso erraz irakurtzen den liburu bat da.

Ane O. 4B (2012-2013)

Anonymous said...

"Artur erregearen heriotza" gustatu zait, nahiz eta borrokatzeko historioak ez zaizkidan gustatzen orokorrean baina liburu hau oso ointeresgarria iruditu zait. Lancelot zaldun prestua eta ausarta dela erakusten du eta maitasunean eta borroketan indarra baduela esan daiteke. Irakurtzeko liburuerraza irudi zait eta letra egokia du. Abenturazalea den edonori gomendatuko nioke Juan Kruz Igerabideren liburu hau irakurri dezan.


Itziar A. 4A

Anonymous said...

Pentxatzen nuena baino gehiago gustatu zait liburu hau. Hasieran pixka bat aspertuarazi dit baina horriak pasatu ahala, interesgarriago jartzen joan da. Liburuan pertxonaia asko agertzen ziren, baina gehien gustatu zaidan pertxonaia, Artur erregea izan da. Liburuan Artur erregea, Lancelot eta Ginebrako erreginaren arteko listarrak eta historioak kontatzen ditu. Liburu hau edonorri gomendatzen diot, oso interesgarria eta errex irakurtzen baita.
Anton E.V.

Anonymous said...

Niri liburu hau oso entretenigarria eta dotorea iruditu zait.Bertan kontatzen den istorioa asko gustatu zait eta baita bertako pertsonaiak ere.Artur erregeak Lancelot zaldun adoretsuarekin dituen iskanbilak asko gustatu zaizkit eta bertan gertatzen diren gerrak etab. ere oso politak dira.Asko gustatu etzaidan gauza bakarra izen asko agertzen direla da baina bestela liburu bikaina da.Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke,oso polita eta erreza baita.Anima zaitezte!!

Manex KARRERA 4B 2012-2013

Anonymous said...

Liburu hau nahiko polita iruditu zait eta gainera oso erraz irakurri dut. Hasteko esan beharra daukat, nahiko liburu entretenigarria iruditu zaidala, zeren eta istorioan zehar hainbat gauza gertatzen dira. Bestetik asko gustatu zait Lancelot eta Ginebrak elkarrekiko duten harremana. Aldiz esan beharra daukat, aukeran pertsonaia gehiegi daudela. Azkenik, abenturazko eta amodiozko istorioak gustuko dituen edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea. Anima zaitezte!

Izaro O. 2012-2013 4A

Anonymous said...

Liburu hau izugarri gustatu zait, oso entretenigarria eta abenturaz betea delako batez ere.
Lanceloten gorabeherak kontatzen ditu gehien bat. Erdi Aroko zadulnen istorioa da eta falta ezin diren borrokaz betea dago. Horrez gain, Lancelot eta Ginebraren arteko ezkutuko amodioa kontatzen du eta nola borrokatzen duen Lancelotek bere maitearengatik.
Edonori gomendatuko nioke irakurtzeko erraza, motza eta interesgarria delako, baina batez ere abenturak eta amodiozko istorioak gustuko dituztenei.

Jone I. 4A 2013-01-29

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait batere gustatu, abentura liburu bat da eta ez zaizkit horrelakoak gustatzen. Liburuan Lancelot, Artur erregearen emaztearekin maiteminduta dago eta ezkutuan egoteen dira erregeak ikusi ez ditzan. Bukaerako borroka izan da liburu osoan gauzarik politena. Ez nioke inori gomendatuko.
Mireia M. 2012-13 ikasturtea

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Erraz irakurri dut eta entretenigarria da. Erritmoa oso azkar eramaten du eta ez ditu detaile asko erakusten. Hau asko eskertzen diot idazleari, askok liburua betetzeagatik jartzen baitituzte garrantzirik gabeko gauzak eta liburua irakurtzea gogorragoa egiten baita. Istorio honek maitasunarekin zerikusia duten gauza gehiago izatea gustatuko litzaidake, baina orokorrean ondo idatzita dago. Beraz, liburu hau edozein gazte zein helduri gomendatuko nioke.

Oihana Berakoetxea 4.A

Anonymous said...

Artur erregearen heriotza liburua asko gustatu zait.Liburu honetan pertxonai asko azaltzen dira baina garrantzitxuenak Artur erregea, Lancelot eta Ginebra erregina dira. Oso errex irakurtzen da. Nik edonorri gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.
ioritz A. 3A (2013-14)

Anonymous said...

Artur Erregearen Heriotza liburua irakurri dut oraingoan. Lancelot, Arturren zaldun bat da. Lancelot Ginebrataz maiteminduta dago, baina neska hau, Artur erregearen emaztea da. Lancelot, Arturren zaldunik kutunena da. Oso zaldun ona da, garaitzeko zila. Ainbat gerratara joaten dira zaldun eta errege hauek, eta alako batean, Artur, Lancelotek eta Ginebrak erlazio sekretu bat dutela konturatzen da, eta hauek biak zigortzeko plan bat antolatzen du. Liburu hau gustatu zait eta irakurtzeko erraza da. Nahiz eta izenburuak ez erakarri, uste baino askoz politagoa da.
Izarraitz L. 3A

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, entretenigarria iruditu zait. Lancelot eta Ginebraren amodiozko istorio ezkutua kontatzen du. Ginebra, Artur erregearen emaztea da. Liburu hau abenturazko liburuak gustatzen zaizkion edozeini gomendatuko nioke.

Asier Lekubide 3.A

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait abentura eta zaldunei buruzko gauzak asko gustatzen bazaizkit. liburuan Artur erregearen zaldunetako bat (Lancelot aintzirakoa) bere erreginarekin maitemintzen da eta erregina ere bai Lancelotekin. Artur konturatzen denean gerra ikaragarriak sortzen dira, eta tragedia handiak sortzen dira. Liburu hau oso ona da (nire ustetan) eta edozein gonbidatuko nuke liburu hau irakurtzera.
Martxel G. 3B